2006/12/12

GABONETARAKO IDEIAK

Aurrekoan Genbetan ikusi nuen Pikipimp izeneko zerbitzuaren inguruko iruzkina. Honek zure irudiak igo eta irudien gaineak objetuak ipintzen baimentzen dizu: txanoak, bizarrak, begiak... Wit aurreratua egin gabe lagunak txundituta utz ditzakezu.

Alde onak:
- Erraz erabil daitekela. - Ez duzula programarik instalatu behar. - Sormena lantzeko egokia dela.

Ikasleekin Gabonen inguruko postal farregarriak sortzeko erabil ditzakezue. Beste ideia bat, ikasleen argazkiak hartu, programarekin "mozorrotu" eta nor da nor asmatu behar da. Worden txertatzen badituzue argazkiak eta deskribapen testu bat gehitzen badiozue jarduera borobila atera daiteke. Antzeko jarduera: "Wanted" (Bilatzen da) kartel bat sortzea argazkiekin eta deskribapenean "gaizkilearen" zehaztapenak idatzi.

Adibidea:
WANTED


Gaizkile hau oso arriskutsua da. Purua begitik sartuk dizu harrapatzen saiatuz gero. Belarrietan tximeletaren hegalak ditu eta horiekin izugarrizko haizeak sortzen ditu. Londreseko azkena berak sortu omen zuen. Gabonetan Aita Noelen txapela darama jantzita. Ikusten baduzue...

2006/12/11

Pagebull



Bilatzaile berri bat.










Erabiltzaile berri bat.
Estekak eskaini beharrean, orrien aurrebistak erakusten ditu eta aldi berean, erabili dugun hitza azpimarratua agertzen da.

Erraza eta zenbaitetan erabilgarria.

http://www.pagebull.com/





2006/12/03

EUSKAL BLOGEN SARIKETA


Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari saria


Sustaturen 5. urteurrena ospatzeko egingo diren ekitaldien artean sariketa ere antolatu dugu. Gaur hasi eta abenduaren 11 aurretik euskarazko blogosferan argitaratzen den blog mezu edo antzeko eduki interesgarriena sarituko du Sustatuk.


http://www.sustatu.com/1164120776