audioa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
audioa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2013/11/11

AUDIOA GURE BLOGAN


Divshare
zerbitzua erabili izan dut azken urte hauetan baina ongi badabil ere orain audioak ez badira  hilabete batean entzuten desagerrarazten ditu. Hori dela eta beste hainbat aukera gogoratu nahi nituen:
 
- http://www.ivoox.com/ (Nahiko erraza erabiltzeko eta gaztelaniaz dagoenez irakasle batzuk errazago kokatuko dira).
 
- http://vocaroo.com/ Berez ahotsa grabatu eta partekatzeko zerbitzu sinple bat da, ez duzu izena eman behar. Upload aukerarekin audioak igo ditzakezu eta berehala txertatzeko kodea emango dizute.

- https://soundcloud.com/ Zerbitzu hau erabiltzen dute EKI proiektuan, ez dut aztertu baina jakinaren gainean egoteko zerrendara gehitu dut.

Blogerako argitalpentxoak egiteko bigarrena nahikoa da, zerbait serioagoa bada: irrati saioak, hitzaldien audioak, tutorialak, eta abar... beste biak. Hala ere beti kontuan izan zerbitzu hauekin inoiz ezin zarela fidatu, momentu batetik bestera alda ditzaketelako baldintzak, kobratzen hasi, desagertu...

Honetaz gain duela gutxi kode bat argitaratu zuten Dropboxera igotako audioak Bloggerren argitaratzeko:
http://eskolaklik.blogspot.com.es/2013/10/insertar-un-archivo-de-audio-alojado-en.html
Beste aukera bat da, prozedura aldetik azkarra eta kontrol gehiago ematen dizuna.
Eta zuek, zerekin zabiltzate momentu honetan?

2012/06/18

IVOOX: audioak eta podcastak argitaratzeko aukera polita

Aurrekoan Integratic-en inguruko esperientzien aurkezpen batean ikastetxe desberdinek erabiltzen dituzten hainbat zerbitzu aipatu ziren. Apurka-apurka aurkeztuko ditut blogean eta IVOOX izenekoarekin hasiko naiz.

Ivoox audioak partekatzeko zerbitzua da. Podomatic edo Goearen parekoa. Aldeko puntuak hauek dira:

  • Komunitate handia duela ematen du. Beraz zuen produkzioak entzule potentzial gehiago izan ditzake.
  • Audio kanalak sortzen baimentzen du.
  • Ez du edukiera aldetik mugarik.
  • Irakasle gehienentzat ulergarria den hizkuntza batean dago: gaztelaniaz (edo kristauez, batzuk garai batean esaten zuten bezala).
  • Sakeleko eta tabletekin ongi uztarturik dagoela dirudi.
Hemen duzue adibide txiki bat: