2009/10/21

Team Viewer: urruneko kontrol programa



Beste aukera bat goizean aipatu dugun urruneko kontrola egiteko.

Jatorrizko programaren orrialdea.

Softonic orrialdetik deskargatzeko




Programa, bi ordenagailuetan instalatu egiten da eta bezeroak IDa eta pasahitza emanez lortzen da urruneko kontrola.
Bestelako aukerak aztertu beharko ditugu.
Doakoa da erabilpen pribatua denean.

Programak eskaintzen dituen aukerak eta bertsio desberdinak hementxe:

Team Viewer

Zsoporte: urruneko kontrola programa

Mintegian goizean aipatutako programatxoa, urrunetik beste ekipo bat kontrolatzeko alegia.
Programa jeitsi

Ez dago instalatu beharrik eta dohainekoa da.
Control edo Cliente exekutatu, besterik ez da egin behar.



ZSoporte Control:
 "Configurar" botoia sakatuz gure IPa agertuko zaigu. Hau da gure lagunari telefonoz edo beste edozein komunikazio modua erabiliz emango diogun funtsezko datua. Pasahitz batekin babestu ezkero, lagunari pasatu ere.


Zsoportecliente aplikazioa exekutatuko du gure lagunak. Bertan agertuko zaizkio baimendu nahi dituen aspektuak, karpetak ikusi ala ez, artxiboak bidali... ea.
Kontrolatzaileak pasatu digun IPa sartu, pasahitza balego sartu ere... eta listo, Controlak, gure ordenagailuko tripetan eskua sar dezake.


OHARRA: Gure ekipoaren ezarpenen arabera, firewall, antibirusa... baimendu beharko dugu kanpotik datorren sarbidea.
Erabilterraza eta intuitiboa.

2009/10/19

KALERATUA GELA BLOGA IZATEAGATIK


Aulablogen irakurri dudanez Bizkaiko Orue Eskolako irakasle bat kanporatua izan da gelako bloga bere arlorako balibabide bezala erabiltzeagatik.

Blogaren kontua aitzakia besterik ez bada ere bazterrak nahastu ditu eta argi erakusten du IKT baliabideak erabiltzea ez dagoela behar bezala baloratua edo estimatua. Beste hitzetan, irakasle batek ordenagailu gela bisitatu gabe pasa dezake ikasturte osoa eta ikasleaz aparte beste inor ez litzateke kexatuko bere lanaz. Eskola, liburu, fitxa eta arbela trinomioari lotuta dirudi oraindik. Urte askotarako?

Albiste osoa detailean: http://www.aulablog.com/despedido-un-docente-por-utilizar-el-blog-en-el-aula

EUSKALTELEK KOPIATU DIGU

Euskalteleko azken anuntzioak Erentzun Ikastolak sortutako 2 minutuko spotaren ideia berbera hartzen du: Playmobileko Click-ak erabiltzea mezu bat igortzeko.
Pentsatu bagenuen ere, gure baliabideek ez ziguten ematen stop-motion teknika erabiltzeko. Gutxienez GU IZAN GINEN LEHENENGOAK.

Erentzun Ikastolako 5. mailako ikasleen lana:



Euskalteleko spota:



Ez dago ezer berririk eguzkipean.

2009/10/12

BIDEOA ETA POWERPOINT, LAGUN ARRISKUTSUAK


Aurrekoan Haur Hezkuntzako irakasleak animatu nituen ikasturte hasierako guraso bileretarako aurkezpen batzuk prestatzen . Egia esan haien ideia izan zen eta nik irudiak erabiltzeaz gain bideoak erabiltzeko aukera aipatu nien eta oso ona iruditu zitzaien. Lanean hasi zirenean ordea bideoak txertatu bai baina gero ez ziren ikusten edo martxan jarri eta handik segundu batzuetara gelditu. Batez ere arazoa mov luzapena duten kamerekin sortu zen. Hori konpontzeko bi estrategia erabili genituen:

- PowerPoint erabili beharrean OpenOfficeko Impress erabili. Horrek aurkezpen batekin balio izan zuen, inportatu genuen eta bideoak berriro txertatu behar izan genituen.

- Bideo guztiak wmv formatura pasa, hori baitzen arazorik ematen ez zigun bakarra. Horretarako Free Video Converter erabili genuen, euskaratua dagoen doako programa. Hau bigarren aurkezpen batekin egin genuen eta Powerpoint programa erabiliz.

Bukatzeko gogoratu aurkezpenak egiteko programek ez dituztela bideoak txertatzen aurkezpenaren fitxategian, hots, aurkezpena leku batetik bestera eraman nahi baduzu bideo fitxategi guztiak ere izan behar dituzu erabiltzen duzun euskarrian.

Abisaturik zaudete! Bukatzeko esan emaitza oso eraginkorra izan zela komunikazio ikuspegitik.

Microsoft-en laguntza honen inguruan.

IKASTURTE BERRIA SARRERA BERRIAK

Bada garaia gure blogarekin martxan hasteko. Blogger plataformarekin hasiko naiz, editore berria jarri baitu (konfigurazio paneletik gai daiteke). Dituen berrikuntzak aipatzerakoan hauek lirateke azpimagarrienak:
  • Irudiak igotzeko, kokatzeko eta ezabatzeko modu erosoagoa.
  • Testua banatzeko aukera (Read more edo gehiago irakurri funtzioa).
  • Geotag gehitzeko aukera.
  • Aurrebista zehatzagoa.
BAINA, ez dakit zergatik, bideoak igotzeko funtzioa desgaitu egin dute editore berrian. Beraz oraindik zaharra erabili beharko dugu batzuk. Ez omen dago zorion perfekturik. :-)