sare sozialak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
sare sozialak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2012/10/18
Zibererasoa: Kanadan gertatutakoaren harira
El Paisen argitaratutako albistea dela eta hainbat burutapen datozkidan burura. Ziber-jazarpena zabaltzen da teknologia zabaltzen den heinean. Kanaduko kasua beldurgarria iruditu zait izan duen amaieragatik eta baita gizarteak izandako jarreragatik.
Inork ezin al zuen neska hau babestu?
Guk nahikoa egiten al dugu kasu hauek azaltzen direnean?
2012/02/22
FAMILIAK ETA SARE SOZIALAK
Aurreko urtean Erentzun Ikastolako guraso eskolarako aurkezpen hau prestatu nuen. Antzeko zerbait antolatzen baduzue baliagarria izango zaizue.
Sare sozialen alde positiboak eta negatiboak aztertzeaz gain bi mezu ematen dira:
- Etengabeko aurrerapen teknologikoen garaian bizi garela eta horrek zorabioa eta egokitu beharra sortzen digu gurasoak garenoi.
- Bizi garen momentua ezin dugula aldatu, gure seme-alaben garaia da, gehiago gustatuko zaigu ala gutxiago, baina bizi diren mundu teknologikoa ezagutu behar dugu, gure seme-alabengandik ikasiz akaso. (Ideia hau Carmen González-en Tic-Tac Formas de enseñar, modos de aprender aurkezpenean agertzen da).
Familias y redes
sociales
View more presentations from fultxo.
2011/10/05
Zibergela » Google Plus, sare sozialen munduan sartzeko Googleren azken saiakera
Google Plusaren inguruan informazio zehatza eta argia:
Zibergela » Google Plus, sare sozialen munduan sartzeko Googleren azken saiakera2011/04/06
2011/01/12
TXIOKAKO FACEBOOK TALDEA: SARE SOZIALAK PROBESTEN
Txioka Altsasuko ikastolako haur eskola da. Bertako zuzendaria, Jone Areta, Zangozako ikastolan ibili da hainbat urtez eta IKTzalea izan da betidanik.Ikasturte honetan erabaki zuten Haur Eskolako Facebook taldea martxan jartzea eta jadanik 161 lagun dituzte.
Facebooken bitartez Haur Eskolako albisteak, ekintzak eta abar modu bizkor batez argitaratzeaz gain, sarean aurkitzen dituzten artikulu, gurasoentzako gomendioak, bideoak eta abar erraz partekatzeko aukera ematen du sare sozial honek.
Tresnaren abantaila nagusiak, blogarekin alderatuz, hauek dira nire ustez: bizkortasuna, bat-batekotasuna, interneteko edukiekin modu erraz batez lotzeko aukera eta, batez ere, interaktibitate maila altua.
Poz-pozik daude izaten ari diren arrakastarekin. Nahi izanez gero bere esperientzia kontatzera gonbida dezakegu.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)