2008/04/29

FIREFOXEN GEHIGARRI GOGOKOENAK

Aurreko bileran, Firefoxen inguruko monografikoa egiten saiatu ginen berriro ere... eta ez genuen lortu. Gure dinamizatzaile gehienek erabiltzen dute jadanik eta gure gehigarrien zerrenda idaztekotan geratu ginen. Ni hasiko naiz, gero mezua editatuz zuenak gehitu edo iruzkinen bitartez aipatu:

- FireFTP: Ftp bezero erosoa, momentu honetan erabiltzen dudan bakarra.
- PDF download: PDFak kudeatzeko tresna. Honekin PDFak nabigatzailean ireki, kanpoan ireki, gorde... eta abar erabaki dezakezu. (ingelesez)
- Google Browser Sync: Etxeko eta ikastolako nabigatzailea sinkronizatzeko erabiltzen dut.
- IE Tab: Explorerren motorra erabiltzen du orrialde jakin batzuk irekitzeko gure Firefoxetik atera gabe. Zorionez gero eta gutxiago erabiltzen dut.
- Euskalbar: Ez du aurkezpenik behar. Ezinbesteko gehigarria da.
- Hiztegiak: euskara, gaztelania eta ingelesa (Ou yes!)
- Fasterfox: nabigatzailea azkarrago joateko.
- Forecastfox: eguraldiaren iragarpena. Asmatzen du gainera!

Hemen Ordiziako Jokinenak dituzue ere bai.
Zuenak gehitu.

ZUEN BIZITZAKO EGUNIK PETRALENA!

Seguru baten bat honela sentitu dela ikastolan edo etxean bideoan agertzen dena gertatu zaionean.



Otoitz egin dezagun trantze honetatik ez pasatzeko edo, gertatzekotan, lasaitasunez hartu eta buelta dezagun internet eta ordenagailurik gabeko garai zoriontsu horietara.

2008/04/09

FLASH JOKUAK HAUR HEZKUNTZARAKO


Denok ezagutzen ditugu flash jokuz betetako gune bat edo beste. Joku hauek bereziki egokiak dira Haur Hezkuntzako (2 urtetik aurrera) eta saguaren erabilpenean trebatzeaz gain gaitasun eta kontzeptu ugari lantzen dituzte: indukzioa, dedukzioa, akzio-erreakzio efektua...

Gainera instalazio beharrik ez dutenez erraza baino errazagoa da hauek ordenagailu ugaritan erabiltzea: gogoko edo laster marketan gehitzea besterik ez dago.

Hemen ezagutzen ditudan batzuk aukeratu ditu. Gehiago egon badaude eta agian denon artean bildumatxo bat osatzea litzateke onena.

El Mundo de Fantasmín 2-3 urteko adinarako gomendagarria. Jarduera sinple baina ikasleentzako egokiak. Esploratzeko polita. (gaztelaniaz).

HelpKidzLearn: Atal ezberdinak. Jokuen demoak dira eta primeran daude... baina jokuak oso garestiak dira. Jokoen atala 3urtetik aurrera interesgarria. Kokodriloena proba ezazue eta baita margotzeko jarduerak. (In English)

Starfall: Ingelesa lantzeko. Jarduera mailakatuta daude. Abestiak ditu.

English for little children las primeras edades: Oinarrizko hiztegia lantzeko egokia. Bi mailatan banatuta.

Orisinal Izenak dioen bezala, oso orrialde.... ORIGINALA da. Agian ez da etapa honetarako egokia baina merezi du ezagutzeak. Maitasunez egindako jokoak dira, musika lasai eta irudi zoragarriaz apainduta. Irakasleontzat terapeutikoak izan daitezke.

Esan dudanez, hauek ez dira bakarrak, dibide gisa Creenako bilduma. Gehiago ezagutzen al dituzue?

2008/04/07

TAULA PERIODIKOA

Natur Zientziak eta Kimikako irakasleentzat eta ikasleentzat tresna ikusgarria.




Perioda Tabelo (Oraindik euskaraz agertzen ez denez, esperanto pixka bat ikasteko aukera dugu))

* Xagua gainetik pasatzean elementuaren ezaugarriak deskribatzen dira.
* Gainean klik eginez Wikipedian elementu horren inguruko informazioara berbideratzen gaituzte.
* Taldeak eta periodoak ere Wikipediarekin lotuta daude.
* Tenperaturak aldatuz (Kelvin, Celsius eta Farenheit unitateetan)elementuek osatzen dituzten sustantzia puruak zein egoeratan aurkituko ditugun adierazten digute.
* Banaketa elektronikoak, orbitalak eta beste aukera asko ikusteko posibilitatea.


Eta bukatzeko beste blog interesgarri bat:

http://fogonazos.blogspot.com/

2008/04/04

MEDIA CONVERT.COM



Gaur goizean premiazko grabaketa pare bat egiteko beharra izan dut, eta horretarako eskura nuen tresna bakarra tf mugikorra zen!

Grabatu ondoren fitxategiek .amr formatua zeukatela ikusi dut. Programa berezirik instalatzeko gogorik ez nuenez ezaguna dugun zamzar webgunean sartu eta .amr formaturik ez du onartzen. Bilatzen hasi eta hau topatu dut, media-convert.com


Harrigarria, ez du harpidetzarik eskatzen, ezta posta elektronikorik erez, eta mugikorretan erabilienak diren formatuak ongi ezagutzen ditu. Fitxategiak igo eta segundu batzuk barru mp3 formatuan jeisteko prest.


Alde ona: oso azkarra eta aukera mordoa.

Alde txarra?: publizitatea purrustaka!


Ongi izan

2008/04/02

Firefoxen tresna bat, itzultzailea.

Zer oporretan oraindik ala?

Tresna hau gehitu diot nere firefox-i eta frogatzen nabil, itzultzaile bat, agian beste norbaiti ongi datorkio.

https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/5641

Jon.