firefox etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
firefox etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2009/02/25

ScibFire: Blogeatu Firefoxetik

Erraza izan arren, nahiko astuna suertatzen zaie irakasle batzuei blog batean sarrera idazteko prozesua: izena eman, pasahitza, gogoratu gune administratiboaren gunetik abiatu behar duzula...

Gero demagun plataforma desberdinak erabiltzen dituzula blogak argitaratzeko garaian (blogger, ikasblog, blogari, mundua.com...); zailagoa bihurtzen da orduan blogen kudeaketa.

Hori errazteko ScribFire gehigarria dugu, nabigatzailean zaudela F8 teklari eman eta agertuko zaizu. Zure blog guztiak gehitu ondoren horietako bat aukeratu eta artikulua zuzenean idazteko eta argitaratu ahal izango duzu duzu. Hainbat abantaila ditu editore honek:
  • Nabigatzaileko irudiak arrastra ditzakezula zure blog-sarrerara.
  • Eskekekin berdin.
  • Flikerrekin uztartuta dagoela
  • Youtubererekin ere bai.
  • Zemanta zerbitzua erabiliz automatikoki bilatzen dizkizu gaiarekin lotutako irudiak. (Ez dakit euskaraz ibiliko den hau).
Ni hasi naiz froga egiten. Esango didazue... baina zerbait esan! :_(

2008/10/06

Media Converter 1.0.1

Firefox gehigarri interesgarri bat.






Maiz topatu daitezke bideo interesgarriak orrialde desberdinetan, Youtuben adibidez.
Kontua da deskargatu eta flv formatuan baino avi batean nahiago dugula, gorde eta beste momentu batean ikusi ahal izateko.
Gehigarri honek hauxe egiten du, bideoa formatuz aldatu eta ondoren deskarga baten bidez gure ordenagailuan gordetzeko aukera ematen digu.

https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addons/policy/0/8189/35365

2008/05/29

PicLens





Gure Firefox nabigatzailean irudiak eta bideoak bilatzeko gehigarri interesgarria eta ikusgarria.
* Argazkiak eta bideoak orrialde hauetan bilatuko ditu pic lens gehigarriak: google,smugmug,phothobucket,yotube,yahoo eta deviantart.






PIC LENS

2008/04/29

FIREFOXEN GEHIGARRI GOGOKOENAK

Aurreko bileran, Firefoxen inguruko monografikoa egiten saiatu ginen berriro ere... eta ez genuen lortu. Gure dinamizatzaile gehienek erabiltzen dute jadanik eta gure gehigarrien zerrenda idaztekotan geratu ginen. Ni hasiko naiz, gero mezua editatuz zuenak gehitu edo iruzkinen bitartez aipatu:

- FireFTP: Ftp bezero erosoa, momentu honetan erabiltzen dudan bakarra.
- PDF download: PDFak kudeatzeko tresna. Honekin PDFak nabigatzailean ireki, kanpoan ireki, gorde... eta abar erabaki dezakezu. (ingelesez)
- Google Browser Sync: Etxeko eta ikastolako nabigatzailea sinkronizatzeko erabiltzen dut.
- IE Tab: Explorerren motorra erabiltzen du orrialde jakin batzuk irekitzeko gure Firefoxetik atera gabe. Zorionez gero eta gutxiago erabiltzen dut.
- Euskalbar: Ez du aurkezpenik behar. Ezinbesteko gehigarria da.
- Hiztegiak: euskara, gaztelania eta ingelesa (Ou yes!)
- Fasterfox: nabigatzailea azkarrago joateko.
- Forecastfox: eguraldiaren iragarpena. Asmatzen du gainera!

Hemen Ordiziako Jokinenak dituzue ere bai.
Zuenak gehitu.

2007/04/18

FIREFOXEN INSTALAZIOAZ


Batzuk honen inguruan galdetu egin didazue eta lanak errazteko hemen ipintzen dizkizuet hori egiteko loturak eta gehigarrien zerrenda.

Firefox programa hemendik jaitsi eta instalatu.


Euskalbar: Goian agertuko zaizun tresna barra. Bertan euskal hiztegia integraturik izango dituzue eta baita bestelako tresnak ere: helbideak, itzultzaile bat... Gehiago jakiteko...

Hiztegiak: Edozein blog, wiki, foro edo galdetegitan idazten duzun testua momentuan zuzentzen dizu hiztegi honek. Hiztegiak eskuineko botoiarekin aukeratzen dira. Euskarakoa ongi dago baina hainbat hitz "inguruan" esate baterako ez ditu ezagutzen.

Bilaketa pluginak: Hauek goiko barraren eskuineko izkinan agertzen dira (google sinboloa dagoen tokian) Asko daude eta edozein termino edo hitz bilatzerakoan denbora errazten dizute izugarri.

Bestelako gehigarriak:

Hauetaz gain Firefoxi norberak bere gehigarriak gehi diezazkioke, beharren arabera, noski. Hauek dira nik ditudan batzuk:

FasterFox: Nabigazioaren abiadura azkartzen du orrialdeak irakurtzen dituzun bitartean esteketako orrialdeak atzeko-planoan kargatuz. (Ez dakit esan nahi dudana ulertzen den)

FireFtp:
FTP-rako programa bat Firefoxen integratua.

ForecastFox: Zure herriko eguraldiaren berri izateko.

IeTab:
Horrialde bat Explorer nabigatzailearekin ikusi ahal izateko Firefoxetik atera gabe.

...

Hedapen gehiago badira
. Ez gehiegi sartu, daudeanak aztertu eta benetan interesatzen zaizkizuenak sartu. Zuek besteren bat erabiltzen al duzue?

Bukatzeko hiru truko:
  1. Orrialde bateko estekak fitxa ezberdinetan ateratzeko CTRL sakatu eta esteketan klikatu.
  2. Fitxa berria irekitzeko: CTRL + T
  3. Hasierako orrialdeak bat baino gehiago izateko. Aukeretan helbide guztiak idatzi eta | ikurraz banatu.
Azken trukoa: Firefox instalatzeko modurik azkarrena ikasleekin egitea da. Honela nabigatzailea ezagutaraziko duzue, honen erabilpena bultzatu eta bide batez DENBORA AURREZTU.