2007/04/18

FIREFOXEN INSTALAZIOAZ


Batzuk honen inguruan galdetu egin didazue eta lanak errazteko hemen ipintzen dizkizuet hori egiteko loturak eta gehigarrien zerrenda.

Firefox programa hemendik jaitsi eta instalatu.


Euskalbar: Goian agertuko zaizun tresna barra. Bertan euskal hiztegia integraturik izango dituzue eta baita bestelako tresnak ere: helbideak, itzultzaile bat... Gehiago jakiteko...

Hiztegiak: Edozein blog, wiki, foro edo galdetegitan idazten duzun testua momentuan zuzentzen dizu hiztegi honek. Hiztegiak eskuineko botoiarekin aukeratzen dira. Euskarakoa ongi dago baina hainbat hitz "inguruan" esate baterako ez ditu ezagutzen.

Bilaketa pluginak: Hauek goiko barraren eskuineko izkinan agertzen dira (google sinboloa dagoen tokian) Asko daude eta edozein termino edo hitz bilatzerakoan denbora errazten dizute izugarri.

Bestelako gehigarriak:

Hauetaz gain Firefoxi norberak bere gehigarriak gehi diezazkioke, beharren arabera, noski. Hauek dira nik ditudan batzuk:

FasterFox: Nabigazioaren abiadura azkartzen du orrialdeak irakurtzen dituzun bitartean esteketako orrialdeak atzeko-planoan kargatuz. (Ez dakit esan nahi dudana ulertzen den)

FireFtp:
FTP-rako programa bat Firefoxen integratua.

ForecastFox: Zure herriko eguraldiaren berri izateko.

IeTab:
Horrialde bat Explorer nabigatzailearekin ikusi ahal izateko Firefoxetik atera gabe.

...

Hedapen gehiago badira
. Ez gehiegi sartu, daudeanak aztertu eta benetan interesatzen zaizkizuenak sartu. Zuek besteren bat erabiltzen al duzue?

Bukatzeko hiru truko:
  1. Orrialde bateko estekak fitxa ezberdinetan ateratzeko CTRL sakatu eta esteketan klikatu.
  2. Fitxa berria irekitzeko: CTRL + T
  3. Hasierako orrialdeak bat baino gehiago izateko. Aukeretan helbide guztiak idatzi eta | ikurraz banatu.
Azken trukoa: Firefox instalatzeko modurik azkarrena ikasleekin egitea da. Honela nabigatzailea ezagutaraziko duzue, honen erabilpena bultzatu eta bide batez DENBORA AURREZTU.



iruzkinik ez: