2011/03/02

Edozein dokumentu irudia bihurtu

Aurrekoan, Txanela aurreratuaren mintegian, Proprofs zerbitzua aztertu genuen. Gurutzegramak, letra zopak eta abar egiteko web zerbitzu guztiz gomendagarria. 
Irakasle batzuk planteatu zuten egindako lana irudi bihurtzeko modurik zegoen ala ez.
Aukera bat pantaila harrapatzea izan daiteke eta horretarako hainbat programa egon badira eta blog honetan agertu dira jada.
Bigarren aukera pantailan dagoena, web orrialdea kasu honetan, irudi bezala inprimatzea. Horretarako Virtual Imagen Printer driver programa dohakoa eta askea erabil daiteke. Edozein dokumentu: Word, Writer, Pdf.... irudi bihurtuko dizu.Formatu desberdinak onartzen ditu eta erraz jaitsi eta instalatzen da.