2007/12/19

OPEN OFFICE 2.3 EUSKERAZ

Kaixo lankideok,
dagoeneko eskuragai daukagu open office paketearen azken bertsioa euskeraz, hilabete gutti batzuk pasa dira gure hizkuntzara itzuli arte baina dagoeneko badaukagu ooo.euskalgnu.org/ web gunean.

Ondo izan

2007/12/12

GAUR GABON, GAUR GABON, OLENTZERO.COM


Eguberrirako gutxi falta da eta bi aste hauetan Olentzero edo sasoari buruzko informazioa bilatzeko, marrazkiak inprimatzeko, eskutitza idazteko edo, besterik gabe, ordubetez lasai egoteko bisitatzen dugu informatika gela, gure ikasle digitalekin. Hona hemen Olentzero-ren orrialde batzuen analisi azkarra zuek eta zuen ikasleek maitiek Googelen denborarik ez galtzeko. Balorazioak 1etik 10rera dira.

- Olentzero.com: Egia esan webgune honen helburua zein den ez dakit. Ez da Firefox-ekin bateragarria, akatsak ditu, nahiz eta euskara hizkuntza moduan aukeratu euskara eta gaztelania nahasten ditu. Ez denbora galdu hemen! Balorazioa: 4

- Olentzero.info: Urte batzuk baditu webgune honek eta sortu zenetik ez du aldaketarik izan. Grafiko kuttunak eta erakargarriak ditu baina proiektua erdi abandonaturik dagoela ematen du (esteka batzuk ez dute funtzionatzen). Txoko honetako aipagarriena jokoak eta margotzeko irudiak lirateke, Haur Hezkuntzarako oso egokiak bait dira. Balorazioa: 5 Egile hauen beste gune ezaguna: Txiki.net da.

- Eitb-ko Olentzeroa: Diseinu aldetik grazia gutxi du guneak eta hainbat aukera baditu ere ez naute erakarri. Joko basati samarra du :-), Lehen Hezkuntzakoei gustatuko zaiena, eta aukerarik interesgarriena haurren marrazkiak bidaltzearena da. Balorazioa: 6

- Olentzaro.net: Oso ongi egina dagoen orrialdea. Aukera anitzak ditu: ipuinak, errezetak, abestiak, eskutitza bidaltzeko aukera, postalak, joko pila... Flash bertsioa edo html-koa aukeratzen uzten dizu. Gutxien gustatu zaidana Olentzeroren irudia litzateke eta agertzen den ipuin "erotiko-festiboa" luzeegia dela. Hala ere 9-ko nota merezi duela uste dut. Balorazioa: 9

- Gabonak.com: 1996an sortu zen Olentzeroren txoko hau gai honi buruzko lehena izan zen, jakingo duzuenez Erentzun Ikastolako bordan ekoiztu zen ilusio handiz. Diseinua etxekoa da, Interneteko hastapenetakoa (gif animatuak non nahi) baina "retro estiloak" bere xarma duela iruditzen zait. Oraindik saiatzen gara nola edo hala gunea eguneratzen eta mantentzen. Hoberena, haur gaiztoei eskainitako gunea, antzerkien bilduma, gabon kanten hitzen bilduma eta pertsonaiari buruzko informazioan dagoen "Olentzerori galdetu" atala. Nik ebaluatzea gaizki dago baina... 7 bat ematen utziko didazue, ezta? Balorazioa:7

Gune hauetaz gain ez ahaztu Olentzeroren Basoa (HH) eta Mixi eta bere lagunak (LH) Cd-Romak baliabide onak direla gai hau lantzeko.

2007/12/11

OLENTZEROAREN ZAKUAN ETA ERREGEEN KUTXETAN…

Olentzeroak bere hondorik gabeko zakuan denetariko opariak ekarri ohi dizkigu eta, nahiz eta karga-karga eginik ibili, beti edukitzen du liburuetako tokirik.
Erregeek ere ez dute sekulan horren inguruko trabarik jarri, denon ezaguna baita haien karabana ikusgarrian denetarako tokia egoten dela.
Beraz, badakigu hori ez dela arazoa izaten, zer liburu eskatu baizik. Horra hor bada haur eta gazte literatura aukeratzeko lagunduko digun zenbait iturri eskuragarri:
PRENTSA: gure egunkariek literaturari astean behin egun bat eskaintzen diote izenburu berriak, liburu sarituak, idazleei eginiko elkarrizketak argitaratuz.
LIBURUTEGIA: gure herrietako liburutegietan gaian adituak diren argitalpenak aurki ditzakegu.
Besteak beste, CLIJ (Cuadernos de Literatura Infantil y Juvenil) aldizkariak estatuko hizkuntza desberdinetan argitaratzen diren liburuen berri ematen digu. Bereziki interesgarria da urriko zenbakia bertan urteko obrarik hoberenen panorama eskaintzen baitigu.
BEHINOLA da aurki dezakegun eta merezi duen beste argitalpen bat, euskara hutsez eta euskarazko tituluak soilik aurkituko ditugularik.
Iruñeko CIVICANek ere bere liburuxkak uzten ditu gure liburutegiko mostradorean. Proposamen desberdinak gure esku.
INTERNET: nabigatzaileak portu askotan geldi daitezke. Horien artean bi gomendatuko nizkizueke:
http: // www.galtzagorri.org
Gasteizko Galtzagorri Elkarteak euskal eta euskarazko liburuen berri ematen digu bere atarian.
http: // www.sol-e.com
(Servicio de Orientación de Lectura (SOL)
Estatuko hizkuntza desberdinetan argitaratu edo itzulitako liburuak ezagutaraziko dizkigu.
Bai Galtzagorrik baita SOLek ere oso orrialde erakargarri eta funtzionalak etxeratuko dizkigute adina, gai, nobedade, liburu salduen, ezezagunen edo gomendagarrien arabera.
Aprobetxa dezagun bada aurten ere Olentzero eta Erregeen eskuzabaltasuna, zaku eta kutxa zabalak geure haur eta gaztetxoak literaturaren magiaz zipriztintzeko!

Mila esker Izaskun!

2007/12/04

Software askea

Hau da etxean instalatu dudan software askeko distribuzioaren itxura, Debian en oinarrituta(beraiek esanda). Euskaraz (edo gazteleraz)dago eta Errenterian egoitza duen GISA izeneko elkarte batek garatu du (www.gisa-elkartea.org). Aste bete daramat berarekin eta ongi dago. Erabiltzeko garaian erraza da baina programak instalatzeko baditu zailtasun gehiago Wxp-k baino. Ez da setup-i eman eta kitto.
Ordenagailua W-en edo linux-en abiarazteko aukera ematen du.

2007/11/26

AMAZON KINDLE - LIBURU ELEKTRONIKORANTZ


Irenek bidali digu Sustatun irakurritako albistearen erreferentzia: Amazonek Kindle irakurgailu elektronikoa atera berri du. Honeki liburuak, egunkariak eta blogak irakur daitezke. Dirudienez pantaila erresoluzio handikoa izateaz gain, papera imitatzen du eta horrek irakurtzea eroso suertatzen du. Prezio garesti samarra badu ere 400 €, eroslerik ez omen zaio falta. Liburu digitalen prezioa 9 € ingurukoa da eta, nola ez, digitalki babestuta daudela dirudi.

Sustatun agertzen diren galderaren hildotik hemen duzue software askearen profetak, Roger Stallman, ipuin moduan idatzitako artikulu iluna.

Liburu digitalak trukatzea debekatuko al da? Argitaletxeen negozioa kolokan egongo al da? Autoargitalpenen aro berria al dator? Zer gertatuko da liburutegiekin? Eskoletan iraultza digitala emango al da azkenean?

2007/11/20

PROGRAMA SALDA I

Web 2.0-z atsedena hartzearren maiz erabiltzen ditudan programa batzuen zerrendatxoa eskaini nahi dizkizuet. Denak dohainik dira eta batzuk askeak:

  • Primo PDF: Edozein dokumentu pdf formatura pasatzen du di-da batean. Inpresora bat balitz bezala funtzionatzen du. (English)
  • Foxit Reader: PDF-ak azkar irakurtzeko programa, Adobe Reader oso mantxo bait doa. (English)
  • Izarc: Winzip programaren baliokidea. Euskaratuta dago.
  • Cobian Backup: segurtasun kopiak ateratzeko. Aukera pila ditu eta hizkuntzen artean euskara.
Hurrengo batean gehiago aurkeztuko dizkizuet. Anima zaitezte zuenak idazten!

2007/11/06

NI NAIZ, HI HAIZ, GU GARA, ZU ZARA...

Web 2.0 euskaraz zabaltzen ari da uste baino azkarrago.
GuGara, edozein talde edo elkartek atari dinamikoa izan dezan sortu da. Atariak bere bloga, foroa, argazki galeria eta wiki txiki bat du. Wikia etiketen bitartez antolatzen da.

Irakaskuntzan aplikatzeko aukera asko eskaintzen ditu: mintegi baten ataria sortzeko, arlo batena, ikastaro batena...

Ea aztertzeko denbora duzuen eta zuen iritzia ematen duzuen.

Frogak egiteko tokia: http://pruebas.gugara.com/

2007/10/23

NAFARROA OINEZ ETA IMAGELOOP



Aurkezpenak egiteko tresna erraza eta ikusgarria.
Argazkiak igotzerakoan ez dute mugarik jartzen.
Aurkezpenen edizioa oso erraza eta intuitiboa da.

2007/10/19

Elebila: bilatzaile berria eta euskaraz.

Orain arte Google, Yahoo eta MSN Live bezalako bilatzaileak izan ditugu jaun eta jabe gure sareko jardueretan.
Orain badugu euskal bilatzailea, ELEBILA.
Bilatzaile erraldoiez baliatuz, Elebila berriak euskaraz dagoen informazioa iragaziko du eta gure lana erraztuko du.

Elebila euskarazko lehen Internet bilatzailea da. Interneteko bilatzaile ezagunenen funtzioak eskaintzen ditu baina kalitatezko euskarazko emaitzak lortzeko bermearekin.

Euskarazko bilaketak egiteko orduan bi arazo nagusi daude: alde batetik euskarak Interneten duen garrantzia erlatibo txikia eta bestetik atzizkien erabilera zabala.

Euskarak sarean duen pisua txikia dela-eta, "anorexia" edo "energia" bezalako hitz teknikoak bilatuz gero euskaraz idatzitako dokumentuak inoiz ez dira lehen emaitzen artean agertzen, hitz horiek beste hizkuntza batzuetan ere existitzen direlako. Eta berdin gertatzen da "Newton" edo "Egipto" bezalako izen bereziekin, eta "katu" edo "esne" bezalako hitz laburrekin ere. Elebilak arazo hau konpontzen du.

Bestalde, euskarak oso deklinabide aberatsa duenez, bilatzaile arruntek ematen dituzten emaitzak inoiz ez dira osoak: "energia" bilatzen badugu hitz zehatz hori duten dokumentuak agertzen dira soilik, eta "energiaren kontsumoa handitu da" moduko esaldiak ez dira emaitzan agertzen. Elebila arazo honi aurre egiteko prestatuta dago.

Elebilak Elhuyar Fundazioko I+G sailak garatutako teknologia du oinarri, CorpEusek erabiltzen duen bera. Erabilitako teknologia hori iNEWS 07 (Improving Non-English Web Searching) eta WAC3 (Web As Corpus) nazioarteko kongresuetan aurkeztu da, bi artikulurekin: EusBila, a search service designed for the agglutinative nature of Basque eta CorpEus, a 'web as corpus' tool designed for the agglutinative nature of Basque. Oso harrera ona izan dute eta erabilitako metodologia beste hizkuntza batzuentzat baliagarri izan daitekeela aipatu da.




* Ekologia hitzarekin 3310 sarrera lortu ditut.

ZIBERGELA

2007/10/16

BE OINEZ MY FRIEND!

Barka ezazue "autobonbo" egiteagatik baina Nafarroa Oinez dela eta wiki txiki bat prestatu dugu (ikastola pobreoi ez zaigu gehiagorako ailegatzen) ikasleek sortutako ipuin eta bideoekin.

Hemen duzue mokadutxo bat:



http://www.euskaltube.com/play.php?vid=727

Zabal ezazue.

2007/10/03

IRAKASLEAK SENTSIBILIZATZEN

Saio txiki batzuk eman behar ditugu Nafarroako hainbat ikastolatan Web 2.0 eta orokorrean IKTeen inguruan irakasleak sentsibilizatzeko asmoz.
Lehenengoa Jaso ikastolan egin da. Bertan, sarrera gisa, jatorriz digitalak diren ikasleen hainbat ezaugarri (Mark Prensky berriro ere) komentatu ditugu.
Jarraian duzue erabilitako aurkezpena:

2007/09/17

GOOGLE ZERUARI BEGIRA ORAIN

Anibal de la Torreren blog gomendagarrian espazioarekin lotutako tresna bilduma agertzertzen da bere azken artikuluan.

Batzuk deigarriak dira oso. Scale of Solar System delakoan, zure herriaren izena ipintzen duzu eta Google Earthekin uztartuz, Eguzki Sistema eskalan ipintzen dizu bertan. Honela planeten arteko distantzien erlazioak errazago uler daitezke. Honela, Viana Eguzkia balitz, Jupiter Urantzian egongo litzateke eta Urano Tafallan.

Vianako piszina ospetsuetan artizarra dugu.

Honetaz gain agian jakingo duzue Google Earth programaren azken bertsioa jaitsiz bidaian barna ere bidaia daitekela. Nik probatu dut eta galduta ibili naiz denbora guztia. Egia esan gutxi dakit astronomiaz baina ez zait erabilerraza iruditu behintzat! Probatu eta zuen iritzia bota.

(Informazio hau 5. mailako tutoreei interesa dakieke, lehenengo unitatean gai hauek aztertzen bait dira.)

2007/09/10

EUSKALTUBE





Kaixo denoi,

Fultxoren sarrera irakurri eta hauxe topatu dut sarean.
http://www.euskaltube.com/
Bat nator zure iruzkinarekin, nik ere ikusi ditut horrelakoak eta diozun bezala zabaldu eta erabilgarriak bihurtu behar ditugu tresna berri hauek.
Euskaltube izan daiteke bat?

* Bideo adibide bat txertatzen saiatu naiz eta ez dut lortu, hementxe duzue adibide bat, arraultz mendigoizalea.

http://www.euskaltube.com/play.php?vid=360

2007/09/08

EL MAMUT CHIQUITITO

Lehenik eta behin ongi etorri ikasturte berrira!

Ekainaren bukaeran ikastolako ikasleekin Oriora joan ginen antolatzen dugun mini kanpaldian. Oso aukera polita izan da beraiekin gauza askotaz mintzatzeko, baita ordenagailu joku eta Interneti buruz.

Ibilalditxo batean mutilek "Mamut txikiaren" abestia abesten hasi ziren, abestiaren jatorriaz galdetu eta YouTuben topatu zutela esan zidaten, badirudi gazteen artean arrakastatsu samar suertatu dela kanta hau.



Bideoaren beste bertsio bat. Oraingoan pelutxekin:



Burutapen bat baino gehiago sorrarazi zidaten nire ikasle maitiek. Alde batetik jakina dena, YouTuberen eragina telebistaren parekoa izaten ari dela apurka-apurka. Bestetik honelako bideoek, tentelkeri bat besterik ez badirudite ere, benetan hezigarriak direla eta mila etika saio, solasaldi, proiektu, diskurtso edo kanpaina baino askoz ere eraginkorragoak direla.

Abestia zekiten ikasleek ederki identifikatzen baitzuten hainbat jokabideen ondorioak, hots, gehiegi erretzeak minbizia sor dezakeela, gehiegi edateak zirrosia, hiesaz kutsa zaitezkeela erlazio sexualetan babesik ez bada hartzen eta abar...

Hezkuntza arloan joera honek kontuan hartu behar dugu. Hurrengo Juul kanpainarako irakurzaletasuna bultzatzeko bideoren bat sortu beharko dugu, Mamut irakurlearen istorioa agian!

2007/05/22

UBUNTU BASQUE TRIBE


Ubuntu Basque Tribek hazruido.com izeneko txapelketa batean parte hartu du, software librea eta euskara sustatzeko kanpaina batean hain zuzen ere. Horretarako euskaraz, gazteleraz eta ingelesez egin dute kanpaina, nagusiki webgune bat, trailer bat eta promoziorako kartel zinematografiko bat.
Kanpainaren bitartez euskara eta euskal kultura beren berri sekula izan ez duen jendearengana iristea da helburua. Software askeak inoiz zeharkatu ez dituen ateak zeharkatu omen ditu.

Bideoa youtuben aurkitu daiteke , eta dagoeneko 20000 bider inguru ikusi
da.

www.ubuntutribe.com

2007/05/10

INTERNET EGUNA OSPATZEKO INKESTA


Aurreko dinamizatzaile bileran Internet Eguna (maiatzak 17) ospatzeko ideien artean inkesta bat antolatzea erabaki genuen. Inkesta hori aitzakia izango da gero Sarearen inguruan ikasleekin mintzatu ahal izateko.
Hau egiteko bi zerbitzu ezagutzen genituen Pollhost izenekoa eta encuestafacil.com

Lehenengoa Txumak ezagutzen zuen, blogetan erabiltzen da nahikotxo eta probatu eta gero daukan arazoa zera da eguneko IP bereko ordenagailu bat erantzuten uzten duela bakarri.

Bigarren zerbitzua, Mikelek proposatu zuena zoragarria da ordea: inkesta berberean galdera pila sar ditzakezu, irudiak txerta daitezke, galderak orrialdeka antola daitezke, aurrez egindako galdetegiak ere erabil ditzakezu, euskarazko mezuak ere baimentzen ditu (aurrera, atzera, amaitu), emaitzak grafikoen bitartez ematen dira... Altsasuko ikastolan irakasleek bete behar dituzten galdetegiak honekin egiten nahi dituzte eta datuen emaitzak kalkulatzen aurrezten den denbora izugarria da.

Hartu denbora, izena eman eta frogatxo bat egin. Merezi du.

2007/05/08

KORRIKA PASA DA, HELDU DA "OPENOFIXA"

OpenOffice paketearen 2.2.0 bertsioa euskaraz kaleratu da aste honetan.
Badirudi gero eta ikastola gehiagotan ari direla instalatzen, egunen batean Microsoft Officetik OppenOfficera migrazioa egin behar denean (eta lizentzien prezioa ikusita egin beharko da), aldaketa horren gogorra ez izateko.

Oiongo eta Lapueblako IKT arduradunekin gaur bertan komentatu dut gaia eta esan didatenez datorren urtetik aurrera ikasleen ordenagailuetan OpenOffice besterik ez dute ipiniko.

2007/05/03

OppenApps




Software librea, beste bilduma berria bat.
Windowsekin erabiltzeko, Kolonbian egina eta baliabide mordo bat.

Besteak beste:
Hezkuntzarako: Freemind, VYM
Zientzia: Geogebra, Gnuplot, Maxima, TeXmacs
Diseinua: Blender, Dia, Gimp, Inkscape, Scribus, OpenClipart, QCad, Sketchboard
Internet: Bittorrent, eMule, Firefox, Kvirc, Gaim, LimeWire, Thunderbird
Jokoak: Chromium, GNUChess, Racer, SuperTux, Visual Boy Advance, Wesnoth
Audio eta bideoa: Audacity, VLC, Zinf, MP3Gain
Bulegorako: Abiword, OpenOffice.org
Programazioa: Dev-C++, Pitón
Bestelako aplikazioak: 7-Zip, Blackbox, ClamWin, Explore, GoGus, LiteStep
Sareen kudeaketa: FileZilla, PuTTY, Wireshark

* Tuxtype probatu dugu eta bitxia da ( ingelera eta digitazioa lantzeko ).

2007/05/02

WIKISPACESEKO PUBLIZITATEA


Wikispacesen wiki bat sortzen denean oso desatsegina suertatzen da eskuinean agertzen diren iragarki guzti horiek.
Badira bi modu horiek kentzeko.
  • Lehenengoa Wikispaces Plus edo Super Plan-era pasatzea dirua ordainduz. (Nola? Wiki batek ematen digun lanarekin, gainera dirua ordaindu behar izatea? Ahaztu!)
  • Bigarrena gehiago gustatuko zaizue. Wikispaces for teachers. Hemendik sortzen baduzu zure wiki berria nahi adinako lekua izango duzu irudiak eta abar zintzilikatzeko eta gainera ez betiko ahaztuko dituzu iragarki horiek. Hau, noski, zure wikiak hezkuntzarekin lotura badu soilik egin dezakezu.

GCOMPRIS


Haur Hezkuntzarako software librea bilatzen ari nintzela Gcompris (izen kuriosoa) paketearekin egin dut topo. Pakete honen ezaugarriak hauek dira:
  • Sofware librea da.
  • Euskaratuta dago.
  • 50 jarduera ditu.
  • 2-10 urte bitarteko ikasleentzat egina.
  • Arlo asko jorratzen dituzte: zientzia, irakurketa, fisika, algebra, saguaren erabilpena...
Linuxeko bertsioan jarduera guztiak agertzen dira, Windowsekoan jarduera gutxi batzuk besterik ez, denak nahi badituzu 20€ ordaindu behar dituzu. Hau Linux bultzatzeko egiten omen dute. Norbaitek bilatuko du modua denak lortzeko :-)

Betiko ariketaz gain baditu bitxi batzuk ere: submarinoa, uhateak, uraren zikloa... indukzioa lantzeko balio dutenak.

Bestalde HHrako beste on-line jarduera bilduma aurkitu dut: Fantasmin (Aplikazioa martxan jartzeko ALUMNADO jartzen duen tokian klikatu. Primeran dago, kontu bakarra soilik gaztelaniaz dagoela da. Dena den tarteka erabil daitekeelakoan nago.

2007/04/24

WEB ORRIALDEA, BLOG EDO WIKI


Zein aukeratu? Aníbal de la Torrek artikulu honetan denak analizatzen ditu eta baita egin nahi duzunaren arabera baliabide egokiena zein den analizatu ere.

Argigarria oso, ez al duzue uste? Ondoren datorren eztabaida ere merezi du irakurtzea.

2007/04/19

Teacher Tube




Bideo pribatu eta publikoak zintzilikatzeko zerbitzua. 100Mb bitarteko bideoak.
Tutorialak, hezkuntzarekin lotura dutenak, etab.
Eta betiko moduan izena, deskribapena, etiketa eta kanaletan antolatuz.
Oraingoz ez dute material askorik baina garatuz gero interesgarria izan daiteke.

Ondorengo hau, adibide bat da.



2007/04/18

FIREFOXEN INSTALAZIOAZ


Batzuk honen inguruan galdetu egin didazue eta lanak errazteko hemen ipintzen dizkizuet hori egiteko loturak eta gehigarrien zerrenda.

Firefox programa hemendik jaitsi eta instalatu.


Euskalbar: Goian agertuko zaizun tresna barra. Bertan euskal hiztegia integraturik izango dituzue eta baita bestelako tresnak ere: helbideak, itzultzaile bat... Gehiago jakiteko...

Hiztegiak: Edozein blog, wiki, foro edo galdetegitan idazten duzun testua momentuan zuzentzen dizu hiztegi honek. Hiztegiak eskuineko botoiarekin aukeratzen dira. Euskarakoa ongi dago baina hainbat hitz "inguruan" esate baterako ez ditu ezagutzen.

Bilaketa pluginak: Hauek goiko barraren eskuineko izkinan agertzen dira (google sinboloa dagoen tokian) Asko daude eta edozein termino edo hitz bilatzerakoan denbora errazten dizute izugarri.

Bestelako gehigarriak:

Hauetaz gain Firefoxi norberak bere gehigarriak gehi diezazkioke, beharren arabera, noski. Hauek dira nik ditudan batzuk:

FasterFox: Nabigazioaren abiadura azkartzen du orrialdeak irakurtzen dituzun bitartean esteketako orrialdeak atzeko-planoan kargatuz. (Ez dakit esan nahi dudana ulertzen den)

FireFtp:
FTP-rako programa bat Firefoxen integratua.

ForecastFox: Zure herriko eguraldiaren berri izateko.

IeTab:
Horrialde bat Explorer nabigatzailearekin ikusi ahal izateko Firefoxetik atera gabe.

...

Hedapen gehiago badira
. Ez gehiegi sartu, daudeanak aztertu eta benetan interesatzen zaizkizuenak sartu. Zuek besteren bat erabiltzen al duzue?

Bukatzeko hiru truko:
  1. Orrialde bateko estekak fitxa ezberdinetan ateratzeko CTRL sakatu eta esteketan klikatu.
  2. Fitxa berria irekitzeko: CTRL + T
  3. Hasierako orrialdeak bat baino gehiago izateko. Aukeretan helbide guztiak idatzi eta | ikurraz banatu.
Azken trukoa: Firefox instalatzeko modurik azkarrena ikasleekin egitea da. Honela nabigatzailea ezagutaraziko duzue, honen erabilpena bultzatu eta bide batez DENBORA AURREZTU.



2007/03/29

DIGITAL NATIVES, DIGITAL INMIGRANTS


Aurrekoan Aula aldizkariko AulaTIC gehigarrian Ramon Barlam Aspachs-ek idatzitako "El educador de la sociedad del conocimiento" artikulua irakurtzeko aukera izan nuen.

Bertan kontzeptu berri batekin egin nuen topo: digital native (jaio-digitala, jaiotzez-digitala??) eta digital inmigrant (etorkin digitala).

Kontzeptua Marc Prensky sortu zuen 2001. urtean (orain arte ez nuen entzunda) eta IKTen inguruko hezkuntza egoera adierazten duela uste dut. Irakasle gehienok etorkin digitalak gara, jaio ginenean IKTak ez zirelako existitzen, gure pentsamoldea beraz analogikoa litzateke. Gure ikasleak ordea jaiotzez digitalak dira eta bere pentsamoldea digitala da. Bi pentsamolde hauek hezkuntzan elkarren kontra jotzen ari dira momentu honetan eta, neurri batean, egoera hau izan daitezke hezkuntzak dituen arazo batzuen arrazioa.

Biziki gomendatzen dizuet artikulu hauek irakurtzea. Gure pentsamendua analogikoa denez lehenengo inprimatzea gomendatzen dizuet :-)

Ezinbestekoak! Ea gaiari buruz sakontzeko aukera dugu. Ongi pasa Aste Santuan!

THE MACHINE IS US: Gu gara makina.

Idazketaren historia arkatzetik Web 2.0-raino. Motza eta ulergarria, pena kalitate handiago batean ez egotea (ingeleseko bertsioa pittin bat hobeto dago).



Komentariorik?

2007/03/26

Youtube-ko bideoak jeisteko helbide eta tresnak

Agian Mega edo Giga batzuk berandu nabil baina aurreko astean ikasi nuen youtube-etik bideoak ordenagailura jeisteko modua. Horrela"berri" hau probesten dut blogean zerbait sartzeko.

http://javimoya.com/blog/youtube.php

Blog horretan hasierako menuan bideo konbertsioak egiteko tresnak agertzen dira ere bai, cinemaforge da programetako bat:

http://www.download.com/CinemaForge/3000-2169_4-10373646.html

2007/03/22

CMap Tools



Kontzeptu mapak egiteko tresna interesgarria, aukera pila ematen ditu. Erabiltzeko nahiko erraza, eta ikasleekin zenbait gai lantzeko ere oso erabilgarria. Doain jaitsi dezakezue internetetik


Wiki eta Webquest saioa

Nik ez nuen NIE-ko saiora joaterik izan, ezta ikastolako beste inork ere, ebaluazio bilerekin bete betan geundelako aste horretan. Donostian egin zuten saioan egoteko aukera izan nuen eta egia esan oso interesgarria iruditu zitzaidan ( zuen iritziengatik iruditzen zait Donostian blogei eta wikiei buruz gehiago aritu zirela hemen baino). Batez ere adibide asko jarri zituztelako, beraien esperientzia kontatuz.... Ikastolan zerbaitetan hasi gara, irakasle ausartenekin ea zerbait egin dezakegun. Poliki poliki hasi eta ez gainontzekoak kutsatzen ditugun.

2007/03/20

Txat bat zuen blogan?



Bogetan txat bat txertatzeko aukera erraza. Frogatxo bat egin dut eta ez zait ideia txarra iruditzen. Hona hemen kodea lortzeko helbidea:


Bertan sartu eta "Embed" aukera sakatuz bi pausotan prest kodea.

Nahi ezkero gurean ere txerta dezakegu .

2007/03/15

WEBQUEST ETA WIKIEN INGURUKO SESIOA


Aurreko hitzaldia gustatu? Tentsio puntu bat egon zen hasieran, teknika menderatu edo teknikak menderatzen gintuen erabaki zen arte. Egon ez zirenentzat hemen duzue baliabide guztiak topatzeko eman ziguten helbidea.


Zuen iritzia jakin nahiko nuke. Zer iruditu zitzaien bertaratu ziren zuzendari eta irakasleei?
Aupa Osasuna!

2007/03/06

ON-LINE JOKUAK EUSKARAZ

Euskaraz jolasteko aukera paregabeak dituzue beheko link hauetan

http://www.3arrano.com/jokoak/


http://www.xedera.com/hitzjokoak.htm


http://www.zernola.net/jokoak.asp?Erakutsi=1

Badakit jolasteko denbora gutxi izaten dugula normalean, baina ikasleei beste aukera batzuk erakus diezaiekegu, publizitatez betetako orrialde mingarri horiek ekiditzeko eta euskara bere unibertso digitalean agertzeko.

Guztietatik ezagunenak 3arranokoak dira, joko pila euskaratu dituztelako eta hauetako batzuk kategorikoak direlako gainera.

(Berako Jonek bidalia)

2007/03/02

Nafarpres, Nafarroako Tokiko Prentsaren Elkartea

Nafarroako tokian tokiko eta maiztasun ezberdinetako argitalpenak biltzen dituen elkartea jaio da: Nafarpres.
Herrialdeko hamahiru argitalpenek osatzen dute; hasi Tuteratik eta Baztan edo Beraraino, bidean Tafalla edo Iruñea utzita.





Elkarte honek web berri bat sortu du.

2007/02/26

NIREBLOG, BLOGAK EGITEKO BESTE AUKERA BAT


Ezin gara kexatu, euskarazko blogosferan perritxikoak baino gehiago ugaritzen bait dira blog plataformak.

Probatu dudan azkena NireBlog da, hizkuntza anitzeko plataforma da, hizkuntzen artean euskara ere badu.

Aderdi positiboak: erabilpen erraza, irudiak igotzeko era intuitiboa, youtube edukia txertatzeko modu erraza... plantila piiiiila... eta itxurosoak

Alderdi negatiboak: Testu gutxi sartuz gero: olerkitxoak, asmakizunak... edukia erdi galduta geratzen dela dituen ikonoen artean. Irudiak sartuz gero, batzutan goiko mezua behekoarekin nahasten dela diseinuan. Betikoa, saltseatu eta trukoa bilatu behar.

2007/02/15

UBUNTU ( Garelako naiz )

Ubuntu 6.o6 LTS

http://www.ubuntu.com/products/GetUbuntu/download?action=
show&redirect=download


CDtik abiarazteko bertsioa, erraza eta ikusgarria.
Goiko helbidetik jeitxi irudia, cd batean grabatu, ordenagailua berrabiarazi eta listo!

SLIDESHARE

Slideshare PowerPointak eta bestelako aurkepen digitalak partekatzeko zerbitzua da. Lehendik ezagutzen banuen ere, zuetako askok bezala, orain arte erabiltzeko aukerarik ez dut izan. Balorazioa positiboa da, izenematea bizkor eta erraz egiten da eta erabilpenak ez du bestelako misteriorik. Arazo txiki bat besterik ez, letra mota berezi bat erabiltzen baduzu ez da mantenduko. Hori sahiesteko bidea PDF formatura pasatzea da (formatu hori onartzen bait du) eta gero igotzea.

Adibide pare bat dituzue jarraian:



Juul kanpainako aurkezpena.



Zangozako ikastolak egindako lanak.

Probatu al duzue? Zerbait zintzikatuta daukazue jadanik? Tutoriala ere hementxe duzue:

2007/01/25

AZKENEAN !!




Elur maltzur
ez gaituk hire beldur
gordeta zeukeagu
aski ezkur eta egur









HOTZ ALA BERO
IKASTOLARA EGUNERO


2007/01/24


Natura gaiak euskaraz.

Unibertsitateko ikasle batzuk sortua.

Edukiak Creative Commons lizentziapean argitaratzen dituzte.

Firefoxera egokitutako webgunea.

Interesgarria!

http://www.euskalnatura.net/index.php

2007/01/18

SCKETCHUP


Arbela digitalaren aurkezpenean SchetchUp programa ezagutu genuen eta batzuk txunditurik geratu ginen.

"Google Deunak" sortutako azken produktu miresgarria da hau. 3D edo hiru dimentsioetako marrazkiak era intuitibo eta erraz egiteko balio du.


Hezkuntzarako aplikapenak:

  • Lehen Hezkuntzan: Oinarrizko gorputz geometrikoak eraiki eta ondoren ikuspuntu ezberdinetatik bistaratu.
  • D.B.H.-n: hiru dimentsioetako gorputzak 2 dimentsiotan irudikatzeko eta buruko mina ematen zizkiguten ikuspegiak errazako ikustatzeko.
  • Maketak eta proiektuak sortzeko edo era librean.
Programak bere tutorialak ditu (inglesez) eta laguntzarako dokumentuak. Tutorialak jarraitzea komeni da (Wit III-n zaudela ematen du) eta edozein zalantza azkar argitzen da laguntzarekin: poligonoak nola sortu, esfera bat nola eraiki...

5. eta 6. mailakoekin sesiotxo bat egin nahi dut nola moldatzen diren ikusteko. Bertan ikasi ditugun goputzak eraikiko ditugu. Nola joan zaigun esango dizuet.

2007/01/16

CNICEko MONOGRAFIKOAK

Aulablog 21-eri esker CNICEko behatoki teknologikoak sortutako esku liburu eta tutorialen berri jakin dut. Programa eta aplikazio aunitzen argibideak ditu norbera bere kabuz instalatu eta saltseatzeko.

RICHARD STALLMAN HIK HASIN


Hik Hasiko aldizkariaren 104. alean Roger Stallman, sofrware librearen "aita" elkarrizketatu dute. Elkarrizketa interesgarria benetan. Esandakoen artean hauek azpimarratuko nituzke:

"Gauza bat eduki behar da argi: software pribatibotik software librera emigratzeko, askatasuna behar da, eta borondatea behar da. BAina ez zalantzaz betetako borondatea, borondate irmoa eta kementsua baizik. Borondate irmoz edozein oztopo gainditzeko moduak aurkituko dira."

"Bakoitzak bere ordenagailua edukitzaearen aldekoanaiz, hori baita norberaren askatasuna bermatzeko modu bakarra. Horren ordez gure informazioa sarean edukitzen badugu, ez gara aske"

Eta gu, software librearen aldeko apustua egiteko prest al gaude?

2007/01/12

CCLEANER

CCLEANER


CCleaner doako tresna da eta sistemaren funtzionamendua hobetzeko erabili daiteke.
Tenporalak, cookiak, "caché" memoria, erregistro sarrera desegokiak etab garbitzen ditu eta erabiltzeko ez du zailtasunik.
Nik instalatu dut eta eraginkorra dela dirudi.


http://www.ccleaner.com/





2007/01/08

BLOGGEREN BERTSIO BERRIA

Bloggerek bertsio berria estrenatu du duela gutxi. Aukera gehiago eskaintzen ditu orain. Aipagarrienak: txantiloiak editatzeko modu erraza (euskarako egokitzapen bat egitek garaian ezkertzen dena) eta etiketak ipintzeko aukera (nere ustez garrantzitsuena).

Mudantza txiki hau, plantila aldatzeko, orain arteko mezuak etiketen bitartez sailkatzeko, falta ziren kontutxo batzuk itzultzeko eta partaide guztieik administratzaile baimenak emateko aprobetxatu dut.