2011/10/05
Ikastetxeek software librea soilik erabiltzeko zergatiak
2011/09/30
HEZKUNTZARAKO IKT KATALOGOA
Behin betiko bilduma litzateke IKT mundu hau horren aldakorra ez balitz. Baliabide berriak aztertzen badugu urte guztirako lana.
Lizarrako ILZko IKT blogean aurkitua
2011/06/14
KOPIATU GOGOKO DUZUN WEBGUNEA
Librea den programa honekin gogoko duzun webgune bat kopia dezakezu "off-line" edo lineaz kanpo erabili ahal izateko. Sortzen ditugun sites, wiki edo blogen edukien segurtasun kopiak ateratzeko erabil daiteke.
Erabilera erraza badu ere, pausuak jarraitu besterik ez dago, Definir las opciones izeneko atala kontuan hartu beharra dago:
Filtros: jaitsiko ditugun fitxategi motak adierazten dira hemen: irudiak nahi ditugun ala ez, zip fitxategiak, pelikulak... Normalean dena aukeratu.
Experto: Activar el modo de depuración aukeratu.
Estructura: bigarren edo hirugarren aukera aukeratuz gero, irudiak alde batetik jarriko dizkizu, dokumentuak bestetik. Sites baten kopia ateratzeko garaian gomendagarria da, bere berezko estruktura oso konplikatua delako.
Proba ezazue eta zalantzaren bat badago komentatuko dugu.
2010/12/23
IKASTOLEN UZTA BERRIA
ZOOTROPO IPUINAK ETA DVD-a (2-8)
Gaur ikastolan umeak dituzten guraso asko Txirri, Mirri eta Txiribiton (Xabier Otaegi, Jose Inazio Ansorena eta Txema Vitoria) pailazoekin barre eginez joxkortu ziren, eta beren seme-alabek ere pailazo horiek utzi duten ondareaz gozatzeko aukera izango dute orain. Sailaren izena “Zootropo” da, eta “Aitona-amonak txapeldun, “Astoa eta lehoia”, “Itsua eta sastrea”, “Moro katua” eta “Ttip eta Ttup” dira animazioen izenburuak. Bost minutuko laburrak dira eta animazio laburrei karaoke gisa abestiak kantatzeko atala ere erantsi zaie.HORMA-IRUDIAK (3+)
Neskaren eta mutilaren gorputz atalekin jolasteko aukera ematen du lehenengo horma-irudi honek. Gorputz atal zehatz bat, organo nahiz hezur zehatz bat esan eta erdialdeko irudi nagusian aurkitzen saiatzen jolas daiteke.Urtaroak eta hilak izenekoan, urtaro eta hilekin lotutako hizkuntza konpetentziak eta esaera zaharrak ezagutzeko aukera izango dugu.
MATRAKA (8+)
Talde-joko dibertigarria, lagun artean gozatzeko. 500 proba eta galdera ditu, bost kategoriatan banatuta. Originalak, burutsuak eta dibertigarriak. Hona hemen adibide batzuk:Mimika atalean: Pertsonaia: Edurne Pasaban; Filma: Avatar Definitu atalean: Argitxo definitu (“kriseilua” eta “euskara” hitzak erabili gabe); Lapikoa (“egosi” eta “janaria” erabili gabe). Kantatu atalean: Noizbait (Ken Zazpi); Haurtxo txikia; Single ladies (Beyonce). Erantzun atalean: BA silabaz hasten dena: itsasoko ugaztuna, arrain itxurakoa, eta oso handia; Nork asmatu zuen teleskopioa?
BAGA BIGA, XAGU ETA XIGA (10-11)
Xagu eta Xiga armiarmak dira hemengo protagonistak. Lehiaketak hiru fase ditu. Lehen fasean hogei galdera egiten dira. Horietatik gutxienez hamabost egin behar ditu erabiltzaileak ondo bigarren fasera pasatzeko. Bigarren faseko hamar galderei erantzun ondoren, puntu kopuru jakin bat lortu beharko ditu hirugarrenera pasatzeko. Ondotik, Xagu arituko zaio zirikatzen.CD-ROM formatuan ez ezik Pen Drive formatuan ere banatuko da produktua.Sustatu.com-etik kopiatuta (Izenburua eta guzti)
2010/12/17
MIXERE: antzezpenen musikarako lagungarria
Gabonetan eta ikasturte amaieran heltzean gutako batzuei egokitzen zaigu antzezpen batean edo bestean musika jartzeko ardura. Zintekin hasi ginen garai batean, Cd-etara pasa eta orain ordenagailuz egiten dugu gehienok. Bada zeregin honetan laguntzeko dugu MIXERE programa librea.
Antzerkian agertuko den musika eta efektuak zerrendaturik ipintzen dituzu, bakoitzak izango duen bolumena eta non hasiko den zehaztu eta listo.
Proba ezazue.
2010/02/21
Malwarebytes
Doakoa eta ikusi dudanaren arabera eraginkorra.
Vundo, Zlob, Navipromo, Bagle, RBot, eta Rogue familiako Softwarea (Antibirus eta Antityspaware faltsuak) beste batzuen artean, detektatu eta garbitzen ditu.
Programa
Segurtasuna dela eta orrialde honetan gauza oso interesgarriak topatu daitezke.
2009/11/11
OOo4Kids- Open Office haurrendako

7-12 urteko haurrendako Open Office berezia garatzen duen proiektua duzue hauxe. Interesgarria izan daiteke gure ikasleek txikitatik software librearekin lan egiteko ohitura hartzeko. Pena oraingoz ez dagoela euskaraz.
2009/10/21
Team Viewer: urruneko kontrol programa
Beste aukera bat goizean aipatu dugun urruneko kontrola egiteko.
Jatorrizko programaren orrialdea.
Softonic orrialdetik deskargatzeko

Programa, bi ordenagailuetan instalatu egiten da eta bezeroak IDa eta pasahitza emanez lortzen da urruneko kontrola.
Bestelako aukerak aztertu beharko ditugu.
Doakoa da erabilpen pribatua denean.
Programak eskaintzen dituen aukerak eta bertsio desberdinak hementxe:
Team Viewer
2009/09/15
Software-bilduma

Oporrak?? Non daude??
Ikasturte berria eta oraingoan ere hasiera konplexua ( A gripe orokor bat izan dugu gure Ikastolako ordenagailuetan eta nekez ari gera normaltasuna lortzen ).
Antigua-Luberriko lagunek software bilduma interesgarri bat egin dute eta hementxe duzue esteka: Software-bilduma
Hauxe da hasiera orrian beraiek komentatzen dutena:
"Antigua-Luberri BHIn gehien erabiltzen dugun software librea edota doakoa eta zenbait web-zerbitzuren bilduma duzu hau. Bertan azaltzen diren estekei klikatuta programen informazioa topa dezakezu eta berauek deskargatzeko aukera izango duzu. Institutuan Windows eta Ubuntu (Linux banaketa) sistemak erabiltzen ditugu eta, ahal izan dugun guztietan, bi plataforma hauetan eta euskaraz ibiltzen diren aplikazioak ekarri ditugu hona baina bi baldintzok ez dugu bete ahal izan guztietan."
Bilaketa erraztearren kategorietan banatu ditugu aplikazioak baina sailkapena oso arbitrarioa da beraz eman begirada bat beste kategorietan ere.

Eta beste kontutxo bat, web orria berritu dugu, nahiko estatikoa da oraindik baina etorkizunerako ideia eta proposamen berriak ditugu.
WEB ORRIA

2009/05/09
Format Factory

Format Factory
multimedia artxibo bihurtzaile interesgarri bat.
Bideo formatuak: MP4/3GP/MPG/AVI/WMV/FLV/SWF.
Musika formatuak: MP3/WMA/AMR/OGG/AAC/WAV.
Argazki formatuak: JPG/BMP/PNG/TIF/ICO/GIF/TGA.
DVDak ripeatzeko, CDak ripeatzeko, formatu berrietara pasatzeko (iPod/iPhone/PSP/BlackBerry)
Doakoa, erraza, eraginkorra eta euskaraz.

Format Factory
2009/05/07
CD LIBRE
2009/03/25
ScreenShoter 1.1

Tarteka, ordenagailu pantaila irudiak harrapatu behar ditugu. Aukera hori badugu ordenagailu gehienetan baina ondoren Paint edo antzeko programekin kudeatu behar dira irudiak.
Programa txiki honekin, zuzenean egiten dira irudi harrapaketak, bai pantaila osokoak nola guk aukeratutako zatiak. Irudiak jpg, gif eta bmp formatuetan jaso daitezke.
ScreenShoter 1.1
2009/03/05
NAFARROAKO "DISTROA"
Lehentasuna software libreari eman badiogu ere, beste aplikazio batzuk sartzea ere erabaki dugu, hori bai, dohaineko softwarea izan behar du.
Hauek dira aurrekoan sortu genuen behin-behineko zerrenda:
- OpenOffice +
- Audacity
- Gimp
- TuxPaint / TuxType
- Firefox + euskalbar + euskara eta gaztelaniako hiztegiak
- 7 zip / Izarc / Winrar
- Picasa / Fotos Narradas
- PDF creator / Primo converter / Foxit reader?
- Portable Apps
- VCL
- Ccleaner / Glary utilies
Zer falta da, zer dago sobera? Iruzkinak eginez egingo genuela geratu ginen, beraz, zuen txanda orain!
2009/02/09
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak ordenagailuan euskara erabiltzeko hiru tresna berri aurkeztu ditu
Software-produktu horiez gain, Lur Hiztegi Entziklopediko eta Lur Entziklopedia Tematiko eguneratuak eta euskaraz idatzitako doktoretza-tesiak sareratu ditu.
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak ordenagailuan euskara erabiltzeko hiru tresna berri plazaratu ditu: Xuxen zuzentzaile ortografikoaren IV. bertsioa, EuslinuxDebian 2009 software libreko sistema eragilearen bertsio eguneratua eta Wordfast, ordenagailuz lagundutako itzulpen-tresna. Horiez gain, Interneten euskararen presentzia areagotuko duten bi corpus sareratu ditu: Lur Hiztegi Entziklopediko eta Lur Entziklopedia Tematiko eguneratuak, eta euskaraz idatzitako doktoretza-tesiak.
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 4.450.000 euro inbertitu ditu legealdi honetan, euskarazko Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak sustatzeko diru-laguntzen deialdien bidez. Legealdiko lau urteetan % 170 hazi dira diru-laguntza horiek. Horrez gain, zuzenean agenteei kontratatutako proiektuetan, 1.800.000 euro inbertitu ditu eta Anhitz ikerketa-proiekturako berriz, 570.000 euro eman ditu. Beraz, legealdi honetan 7.000.000 euro inguru inbertitu ditu HPSk IKTen arloan euskararen presentzia bultzatzeko eta euskarazko baliabide, tresna eta aplikazio berriak garatu eta herritarrei eskaintzeko.
Aurkeztu berri diren tresnak doan deskarga edota kontsulta daitezke www.euskara.euskadi.net webgunean.
Euskararen Berripaperatik hartuta
2008/11/12
OPENOFFICE 3.0 EUSKARAZ ETA GEHIGARRIAK
Nafarroako dinamizatzaileon posta zerrendaren bitartez jakin dugunez OpenOffice 3.0 euskarazko bertsioa kalean da jada. Azken bertsio hau instalatzeko http://ooo.euskalgnu.org helbidera jo dezakezu. Bi fitxategi instalatu beharko dituzu: Openoffice aplikazioa batetik eta hizkuntza paketea bestetik. Honetan gain Xuxen III zuzentzaile ortografikoa ere pres dago gehigarri moduan instalatzeko.
Gehigarriak dira nire ustez bertsio honek daukan potentzialik interesgarriena. Pixkanaka-pixkanaka gehituko dira eta gure "openofixa" tuneatzeko balioko digute. Begirada azkar batean hauek topatu ditut:
- Sun Presentation Minimizer: Aurkezpenen tamaina murrizten du, PowerPoint-ekin egindakoak ere. Hau oso baliagarria da fitxategi hauek partekatu nahi badituzu eta nonbaiten zintzilikatu.
- Professional Template Pack-Spanish: Dokumentu txantiloi bilduma.
- OpenOffice.org2GoogleDocs: Sortutako edozein dokumentu GoogleDocs-era igotzeko txantiloia.
- Gallery: Irudi bildumen multzoa.
Beno, hau hasiera besterik ez da seguru interesgarriak diren gehigarri gehiago aterako direla.
2008/10/29
Elurra teilatuan sofware libre lepoan...
Elurra teilatuan sofware libre lepoan... ibili beharko degu aurtengo neguan.
Aitortu behar dut apurka-apurka sofware librearen ebanjelista bihurtzen ari naizela. Fede honetan konbertitu berria naiz eta santu eta elizgizon (eta emakume) santuak bezalaxe hamaika zalantza ditut eta beste hamaika utzi ditut bidean. Orain esate baterako Linux erabiltzen ari naiz mezu hau idazteko eta ordenagailuak ez dit 3 ordu hauetan arazo bat bera ere eman, Jainkoari esker!, barkatu, Stallman-i eker!
Sukar erlijioso honekin jarraitu, aurreko hilabetean errebelazioa izan dute Ordiziako Ikastolan eta irakasle guztiek aho batez onartu egin dute sofware askea erabiltzea ikastolakolan. Pausu txalogarria eta ausarta ikastolaren tamaina kontuan hartuta. Nafarroako elizbarrutian gaia ezaguna egiten zaigu eta aurten pausu sendoagoak egin nahi ditugu.
Bukatzeko hiru aipamen:
- OpenOffice.org 3.0. kalean da. (Kontuz izenarekin, eskubide arazoak direla eta org hori gehitu diote) Oraindik ez dugu euskarazko bertsiorik, hemen gaztelaniaz dagoena duzue probatzeko. Nobedade asko omen dakartza, gehigarriak instalatzeko aukera: hiztegiak, bestelako tresnak. Nik azkar kargatzea besterik ez diot eskatzen.
- Ebangelio moduko liburuxkak. Ez dakit PC-CUADERNOS ezagutzen dituzuen. Merkeak eta argiak dira, apunte edo tutorial moduan erabil daitezke. Asko ditut etxean, erositako azkena: Linux, un juego de niños.
- Artikulu hau prestatzen ari nintzen bitartean honekin egin dut topo: Diocesanas-ek (Gasteizko Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Institutuak) jendearen eskura jarri du bere euskara hutsezko sistema eragilearen hirugarren bertsioa: Dinux. Linux sistema eragilearen banaketa da. Errazegia txistea: "Con la iglesia hemos topado".
2008/05/16
ABESTIAN BEZALA: BAKARRIK ETA LIBRE
Oion eta Lapueblako ikastolek osatzen duten "gaitzaren ardatza" (ironikoki irakurri), ezaguna egiten ari da Euskal Herri osoan. Bi herri hauetako ikastolak ari dira jo ta ke software librearen aldeko apustu serioa egiten, hots, Linux sistema eragilea ordenagailu guztietan. Txalogarria da da hauen jarrera, gure sarean dagoen adibide bakarretakoa. Modak eta interes ekonomikoak begi "Vistan" daude eta hezkuntza horien pean erortzen ari denean Oiongo Ikastolako DBH 4koek bideo hau prestatu dute kontzientziak astintzeko helburuarekin. Lortuko ote?
2008/05/07
Mail PassView

Aurrekoan ordenagailua formateatu nuen eta XP berrinstalatu.
Hori egin aurretik, korreo kontu batzuen pasahitzak inon topatzen ez nituela konturatu nintzen. Erabiltzen ditugun kontuak direnez, arazo bat nuen eta internetera jo nuen.
Hementxe duzue programa egokia. doakoa eta erreza.
Programa
2008/04/29
FIREFOXEN GEHIGARRI GOGOKOENAK
- FireFTP: Ftp bezero erosoa, momentu honetan erabiltzen dudan bakarra.
- PDF download: PDFak kudeatzeko tresna. Honekin PDFak nabigatzailean ireki, kanpoan ireki, gorde... eta abar erabaki dezakezu. (ingelesez)
- Google Browser Sync: Etxeko eta ikastolako nabigatzailea sinkronizatzeko erabiltzen dut.
- IE Tab: Explorerren motorra erabiltzen du orrialde jakin batzuk irekitzeko gure Firefoxetik atera gabe. Zorionez gero eta gutxiago erabiltzen dut.
- Euskalbar: Ez du aurkezpenik behar. Ezinbesteko gehigarria da.
- Hiztegiak: euskara, gaztelania eta ingelesa (Ou yes!)
- Fasterfox: nabigatzailea azkarrago joateko.
- Forecastfox: eguraldiaren iragarpena. Asmatzen du gainera!
Hemen Ordiziako Jokinenak dituzue ere bai. Zuenak gehitu.