2008/05/16
ABESTIAN BEZALA: BAKARRIK ETA LIBRE
Oion eta Lapueblako ikastolek osatzen duten "gaitzaren ardatza" (ironikoki irakurri), ezaguna egiten ari da Euskal Herri osoan. Bi herri hauetako ikastolak ari dira jo ta ke software librearen aldeko apustu serioa egiten, hots, Linux sistema eragilea ordenagailu guztietan. Txalogarria da da hauen jarrera, gure sarean dagoen adibide bakarretakoa. Modak eta interes ekonomikoak begi "Vistan" daude eta hezkuntza horien pean erortzen ari denean Oiongo Ikastolako DBH 4koek bideo hau prestatu dute kontzientziak astintzeko helburuarekin. Lortuko ote?
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
1 iruzkin:
agian erotuta gaude... ikusi egin beharko da zer gertatzen den epe ertainan/laburrean.
dena den, beste batzuetan komentatu dudan bezalaxe, agian beste lanbide batzuetan software librea ala pribatiboaren artean aukeratzea daukate, guk ez.
etorkizuneko gizartea gure eskuetan dago, sor dezagun guztion artean etorkizun libre, eta solidario bat.
www.sanbizenteikastola.org
Argitaratu iruzkina