2011/11/23

Google Cloud Connect for Microsoft Office


Konexioa hodeian?




  • Sistema Eragileak: Windows XP.NET Framework 2.0 rekin, Windows Vista edo Windows 7
  • Office bertsioak: Microsoft Office 2003, Office 2007 edo Office 2010

2011/10/27

aTube Catche








Bideoak jaisteko debaldeko programa.


Nondik?: Youtube, MySpace™, Dailymotion™, Megavideo™, Yahoo™!, Metacafe™, Spike™, Yahoo! ™, Glob™o, RTVE™.

Non erabiltzeko?:IPAD, IPOD, PSP, GPS, MP4 Player, Celular, Android tramankuluetan, DVD,
VCD, MP3, Iphone, etab.

Formatuak: 3GP, 3G2, AVI, XVID, MP4, MP3, MP2, WMA, WMV, GIF, FLAC, WAV, PSP, MPG, VOB, OGG,MOV, AVI.

Beste aukera batzuk: DVD/VCD ak grabatzeko aukera, pantaila harrapaketak egiteko aukera, etab.


* Wix plataforma web orrialdeak egiteko,

hementxe adibide bat GH





2011/10/21

DESKONEKTATU KONEKTATZEKO




Assa Ikastolako Iker Olabarrietak bidali dit bideotxo hau. Ikasleekin, baita helduekin ere, teknologiak sortzen digun dependentziaz ohartzeko erabil daiteke. Jada sartuta dago Ikasteleko "Sarearen erabila arduratsua" atalean dagoen dokumentuan baina bideo hau eta antzekoak "playlist" edo bideo zerrenda honetan gorde ditut eskura izateko. Gehiago ezagutzen badituzue esan eta gehituko ditugu.

2011/10/19

ARGIA.com - YouTube euskaratu dute


ARGIA.com - YouTube euskaratu dute

You Tube euskaratu dute eta "embed" hitza ENKAPSULATU bezala itzuli dute. :-) Ohitzen hasi beharko dugu eta "enbotatu" hitza baztertu, oso hitz erabilia Nafarroan piper garaia denean. :-))
Hurrengo itzulpena? Google Docs?

2011/10/17

Elkarrizketa eta helbide interesgarriak


Gazteleraz ikusteko testua, cc ikonoari klik egin eta aukeratu hizkuntza

G-mail kontuen kudeaketa eta ikasleekin lanak 2.0 erara nola egin erakusten duen sites-a. Interesgarria izan daiteke irakasleek modu pertsonalean edo taldeka aztertzeko.

2011/10/14

Eskola 2.0 programaren inguruko inkesta



Manuel Area irakasleak, estatuko unibertsitate desberdinen laguntzarekin, Eskola 2.0 programaren inguruan inkesta bat zabaldu zuen 4500 irakasleen inguruan. Emaitzen laburpena goiko diapositiva aurkezpenean duzue.
Bi balorazio egingo nituzke. Alde batetik Nafarroako datuak beste komunidadeekin alderatuta deigarriak dira. Nafar Gobernuaren politika oso gaizki baloratu da eta ez da programa honetan sinisten.
Bestalde ikusten da eramangarrien erabilpena "betiko" eginkizunetara mugatu dela: informazioa bilatu, testuak pasa... berrikuntza metodologiko handirik gabe.
Gure hurerngo topaketan gaia komentatuko dugu.