Web orri bat PDF formatura nola pasatu eta gorde?
webware baliabideak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
webware baliabideak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2013/03/10
HTML to PDF
2012/06/18
IVOOX: audioak eta podcastak argitaratzeko aukera polita
Aurrekoan Integratic-en inguruko esperientzien aurkezpen batean ikastetxe desberdinek erabiltzen dituzten hainbat zerbitzu aipatu ziren. Apurka-apurka aurkeztuko ditut blogean eta IVOOX izenekoarekin hasiko naiz.
Ivoox audioak partekatzeko zerbitzua da. Podomatic edo Goearen parekoa. Aldeko puntuak hauek dira:
Ivoox audioak partekatzeko zerbitzua da. Podomatic edo Goearen parekoa. Aldeko puntuak hauek dira:
- Komunitate handia duela ematen du. Beraz zuen produkzioak entzule potentzial gehiago izan ditzake.
- Audio kanalak sortzen baimentzen du.
- Ez du edukiera aldetik mugarik.
- Irakasle gehienentzat ulergarria den hizkuntza batean dago: gaztelaniaz (edo kristauez, batzuk garai batean esaten zuten bezala).
- Sakeleko eta tabletekin ongi uztarturik dagoela dirudi.
Hemen duzue adibide txiki bat:
2012/05/29
WETRANSFER artxibo handiak bidaltzeko zerbitzua
Web zerbitzu honen bitartez, handiak diren artxiboak bidaltzeko modua topatu dut. Doakoa den aukera baliatuz, 2GB eko pisua duten artxiboak bidal daitezke.
Prozedura oso erraza eta azkarra da, eta ez du erregistroaren beharrik:
Probatu nahi baduzue klikatu HEMEN
Prozedura oso erraza eta azkarra da, eta ez du erregistroaren beharrik:
- Nahi dugun fitxategia erantsi (ISO, Rar, Zip potenteetan pensatzen ari naiz)
- Igorlearen e-posta helbidea sartu
- Gure e-posta sartu eta bertan esteka bat jasoko dugu.
Probatu nahi baduzue klikatu HEMEN
2012/03/08
Ahots grabaketak online
http://vocaroo.com/
Grabatu, gorde, grabaketan irakasleari postaz bidali, grabaketa enkapsulatu...
Frogatu, IKT txanelako ihardueratarako ezinbestekoa?
2011/09/30
HEZKUNTZARAKO IKT KATALOGOA
Behin betiko bilduma litzateke IKT mundu hau horren aldakorra ez balitz. Baliabide berriak aztertzen badugu urte guztirako lana.
Lizarrako ILZko IKT blogean aurkitua
2011/09/20
Gloria y desaparición del diccionario en la era digital · ELPAÍS.com
Udan ateratako artikulu borobila. Gure ikastoletan, zentzurik al du ikasleek hiztegi zaharrak erabiltzea? Eta erakustea? Guk erabiltzen al ditugu gure egunerokotasunean?
Gloria y desaparición del diccionario en la era digital · ELPAÍS.com
Aurkezpenak.net abian jarri da
Presentation, PDFz edo antzeko programatan egindako aurkezpenak
konpartitzeko: *Aukezpenak.net*. Beraren bidez sarritan jasotzen ditugun edo
norberak egiten dituenak eskegi ditzake leku honetan, ahalik eta zabalkunde
handiena lortzeko.
Osorik irakurtzeko: http://www.erabili.com/zer_
Bidaltzailea: Mikoleta Elkartea
Nire zalantza bakarra zera da: ez ote den gertatuko EuskalTube edo Nireblog-ekin bezala eta hemendik urte batzutara desagertu.
2011/05/11
KOLOREAK GOOGLE CALENDAR BATEAN
Etengabe ari dira Google etxekoak hobekuntzak eta eguneraketak aurrera eramaten bere aplikazioetan. Google Docsen esaterako, orain orrialde ikuspegia dago eta bertan orrialde jauziak ikusten dira beste testu prozesadoreetan bezala.
Google Calenderren orain gertakari bati kolore bat ipintzeko aukera badago, lehen ez bezala. Honela egutegi bakar batean gertakari mota desberdinak izan ditzakezu eta hauek errazago ikusten dira. Hori bai kolore aldaketa horiek editatzeko baimena duten erabiltzaileek ikus ditzakete.
Jatorrizko mezua: http://googleappsupdates.blogspot.com/2011/05/color-code-your-events-in-google.html
2011/05/05
DIVSHARE - Entzuteko zerrendak
Divsharekin geroz eta kontetuago nabil. Azken aurkikuntza zera izan da. Karpeta batean audio multzo bat sartzen baduzu gero karpeta horren "embed kode" ematen dizu eta audio guztiak "playlist" edo entzuteko zerrenda batean agertzen dira.
Abantailak: Nik 20 ikasle baditut, ez da aurtengo kasua :-), eta 20 olerki grabatu badituzte, banan-bana kodea kopiatu eta itsatsi beharrean kode bakar batekin argitara ditzaket egindako audioak. Honekin DENBORA aurrezten da izugarri!
Hemen duzue adibidea:
2011/02/21
DIVSHARE - Audio eta bideoak enbotatzeko aukera ederra
Aurreko IKT Txanela bileran Txumak aurkeztu zidan Divshare zerbitzua eta momentuan kasu gehiegi egin ez banion ere astean zehar probatzen ibi naiz eta asko gustatu zaidala aitortu behar dut.
Fitxategi desberdinak igo eta meta ditzakezu: audioa, bideoak, bestelakoak. Igotzeko modu desberdinak ditu, betikoa edo "drop files here", erosoagoa dena. Fitxategia audioa edo bideoa bada enbotatzeko kodea emango dizu zuzenean. Bestelako fitxategietan esteka edo helbidea emango dizu. 5 Gb-eko lekua dauka eta 200 Mb arteko fitxategiak igo ditzakezu.
Kontrako aldean puntu bakar bat, nabigatzeko zaila izan daiteke ingelesa ez dakitenentzat, sartzerakoan bitan galdetzen dizulako ea dohako kontua erabili nahi duzun edo ordaintzekora pasa nahi duzu.
Hemen bertan adibidetxo bat duzue nola integratzen den ikusteko:
Esandakoa, probatu eta seguru nago erabiltzen hasiko zaretela!
Fitxategi desberdinak igo eta meta ditzakezu: audioa, bideoak, bestelakoak. Igotzeko modu desberdinak ditu, betikoa edo "drop files here", erosoagoa dena. Fitxategia audioa edo bideoa bada enbotatzeko kodea emango dizu zuzenean. Bestelako fitxategietan esteka edo helbidea emango dizu. 5 Gb-eko lekua dauka eta 200 Mb arteko fitxategiak igo ditzakezu.
Kontrako aldean puntu bakar bat, nabigatzeko zaila izan daiteke ingelesa ez dakitenentzat, sartzerakoan bitan galdetzen dizulako ea dohako kontua erabili nahi duzun edo ordaintzekora pasa nahi duzu.
Hemen bertan adibidetxo bat duzue nola integratzen den ikusteko:
Esandakoa, probatu eta seguru nago erabiltzen hasiko zaretela!
2010/09/29
35 web tresnarik onenak hezkuntzarako
E-saregileak taldearen bitartez zerrenda honen berri izan nuen udan. Ez nuen zuen merezitako atsedena hautsi nahi eta irailerako gorde dut. 35 horietatik batzuk ezagutzen ditugu baina badira berri batzuk ere.
Taldean aztertzeko proposamena luzatzen dizuet.
2010/05/11
EDUCAPLAY
Interneten ditugu baliabideen artean Educaplay hau azpimarratu behar dugu ariketa mota asko egiten baimentzen digulako: gurutzegramak, testak, erlazioak, asmakizunak, diktaketak, letra zopak... Gero, sortzen ditugun ariketak gure blog edo orrialdean txerta ditzakegu.
Kontrako alde bakarra interfazea gaztelaniaz dagoela eta euskarako ariketak sartzeko garaian hainbat informazio hizkuntza horretan agertuko zaigula. Dena den, aukera ona da Lengua Castellana arloko ariketak sortzeko.
Kontrako alde bakarra interfazea gaztelaniaz dagoela eta euskarako ariketak sartzeko garaian hainbat informazio hizkuntza horretan agertuko zaigula. Dena den, aukera ona da Lengua Castellana arloko ariketak sortzeko.
Ariketak tamaina handiago batean azaltzen dira baina hemen, diseinu kontuak direla eta, adibidea txikiagoa agertzen da.
2010/04/21
CALAMEO, ISSU-ren ALTERNATIBA
Duela hilabete batzuk ISSU tresnaren berri eman zen blog honetan eta gutako batzuk hasi gara erabiltzen gure buletinak eta dokumentuak zintzilikatzeko. Atzo bertan Calaméo zerbitzuaren berri izan nuen eta zuekin partekatzea pentsatu dut dituen abantailak ikusita:
- Dokumentuak igotzeko pausu gutxi eta argiak.
- Hizkuntzen artean gaztelania.
- Formatu erabilienak onartzen ditu, OpenOfficekoak barne.
- Datuak erakusteko garaian interfaze argia eta pantaila osoko aukera.
2010/02/11
Dokumentuen bilatzailea

Nik behintzat ez nuen ezagutzen gune hau. Informatika arloari buruzko informazioa bila nenbilen eta honen bitartez hainbat dokumentuen kontsulta eta gordeketa egin ditut.
Frogatxoak egin eta esango didazue. Neri tresna potentea iruditu zait.
2010/01/24
Orrialdeak Bloggerren

Aurreko artikulu batean Blogerren berrikuntza batzuk aipatu nituen. Ez nuen esan horiek aktibatzeko Blogger in Draft edo "Bloggerren Zirriborroa" deituriko plataformatik sartu behar duzula zure bloga kudetatzeko. Gehiegi ez dudala erabili aitortu behar dizuet. Arrazoia: bideoak igotzeko aukera ez zelako agertzen. Orain berriro bisitatu eta aukera berri eta erabilgarri topatu ditut zorionez:
- Bideoak igotzeko aukera.
- Orain orrialdeak sor daitezke. Hau izugarri interesgarria da. Gure bloga webgune bihur dezakegu informazio estatikoa gehituz.
- Argitalpen programatuak presta ditzakegu. Interesgarria ere gelako bloga edo ikastolako bloga kudeatzeko garaian.
- Irudiak kokatzeko garaian erraztasunak daude eta gehiago kontrolatzen duzu amaierako emaitza.
2010/01/12
DROPBOX , erabilera anitzeko kutxa

IKT Txanela proiektua dela eta ezagutu dut Dropbox izeneko aplikzioa eta oso erabilgarria denez honen inguruko aipamen hau egitea pentsatu dut.
Dropbox disko gogor birtual bat da. 2 Gb eskaintzen ditu dohako bertsioan eta bi modu dit fitxategiak "igotzeko": nabigatzailearen bitartez edo zuzenean Windows edo Linuxeko esploratzailetik.
Azken aukera hau erosoena da. Kontu bat sortu, programatxo bat instalatu eta zure ekipoan My DropBox izeneko karpeta sortuko zaizu. Bertan gordetzen dituzun fitxategi guztiak automatikoki "sareko" disko gogor birtualarekin sinkronizatuko dira eta edozein tokitatik eskuratu ahal izango dituzu.
Bestalde karpeta publiko bat ere badago. Karpeta publikoan gordetako fitxategiak, nahi duzun pertsonarekin parteka ditzakezu. Nola? Modu errazean hau ere link edo esteka bat sortzen dizulako automatikoki. Esteka kopiatzeko nahikoa da fitxategiaren gainean kokatu, saguko eskubiko botoia sakatu eta menu batean "Copy public link" aukera agertuko da.
Argazki galeriatxoak ere sortzen ditu Photos karpetan argazkiak gordetzen badituzu.
Aplikazio honek erabilera anitzak ditu:
- Segurtasun kopia sistema moduan.
- USB memoriak zakarrontzira botatzeko.
- Fitxategi potoloak bidaltzeko estekaren bitartez.
- Gure blogetan dokumentuak eransteko.
- Argazki galeria azkar bat sortzeko.
2009/12/17
Gaurko hitza: MALUTA
Blog honi etekina ateratzeko ezinbestekoa da rss jarioa erabiltzea eta nire gomendioa da Firefox nabigatzailearekin goiko barran integratzea. Honela, egunero hitz horien berri izan dezakezu eta gelan proiektorea baduzu, ikasleekin tartetxo bat eskaini irakurtzeko.
Biharko hitza zein izango ote den ez dakit, baina buruan darabilzkigunak bai: Eguberriak, oporrak eta atsedena.
2009/12/15
OpenDNS
Zer da Open DNS? Dakizuenez Interneteko helbide bat idazten dugunean, ordenagailu batek idazten dugun helbidea zenbaki kate bat bihurtzen du. Adibidez: www.google.com idazten dugunean 209.85.229.103 ip-a duen zerbitzarira joaten gara.
Internet hornitzaile bakoitzak bere DNS zenbakiak ditu guk OpenDNS-koak erabil ditzakegu:
- 208.67.222.222
- 208.67.220.220
Google-lek ere antzeko zerbitzu bat ater berri du. Gaia komentatuko dugu.
2009/11/17
Google Translate

. Idatzi bezain laster egiten du itzulpena.
. Itzulpen lana ingelerara egiten denean, itzulitakoa entzun daiteke.
Noizkorako Euskaraz?
Nola egiten dute Katalanek?
Liluragarria...
. Search websites in other languages: informazioa jatorrizko hizkuntza
. batean bilatu eta web orriak zuzenean itzuliak eskaintzen ditu.
. Zure web orria beste hizkuntzetara itzultzeko aukera eskaintzen du.
. Tresna multzoa itzulpen lanak egiteko.
Nola egiten dute Katalanek?
Liluragarria...
2009/10/12
IKASTURTE BERRIA SARRERA BERRIAK
- Irudiak igotzeko, kokatzeko eta ezabatzeko modu erosoagoa.
- Testua banatzeko aukera (Read more edo gehiago irakurri funtzioa).
- Geotag gehitzeko aukera.
- Aurrebista zehatzagoa.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)