artikuluak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
artikuluak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2010/11/09

KLASE MAGISTRALAK AHAZ DITZAGUN... ALA EZ?


Jaso Ikastolan izan genuen bileran gaia atera zen: klase magistralek ez dute lekurik XX. mendeko hezkuntzan. Esaldia sinplifikazio bat da baina behin baino gehiagotan entzun eta agian pentsatu dugu hori.
Honen harira eztabaida polita eta mamitsua sortu zen El Pais egunkarian.

Klase magistralen kontra: Clases a la boloñesa, José Lázaro madrilgo UAMko irakaslea. 
Klase magistralen alde: Empanada boloñesa, Joan B. Culla i Clará, bartzelonako UABko irakaslea.

Ordena horretan irakurtzea gomendatzen dizuet. Eta betikoa, tarte bat atera ezazue pedagogiaz gogoeta egiteko! :-)

2010/03/04

IKASGELAN IRAULTZA EGITEN

Berria.info-tik hartuta
Ordiziako Jakintza ikastola orain dela urte dezente hasi zen teknologia berrien munduan murgiltzen, eta hainbat irakaslek, tresna horiek baliatuz, guztiz aldatu dute irakaskuntza eredua...gehiago irakurri

2009/11/05

ESKOLA 2.0 okerreko bidetik


Seguru zuetako batzuk egun hauetan jasotako albiste laburpenean Eskola 2.0 okerreko bidetik artikulua irakurtzeko aukera (denbora?) izan duzuela. Bertan Ana Perez, Emilse Benabides eta Josean Bueno, irakasleak eta STEE-EILAS sindikatuko kideek Zapaterok martxan jarritako Eskola 2.0 proiektuaren EAEn izaten ari den aplikapena kritikatzen dute.

Orokorki ados nago ematen diren argumentuekin, honelako proiektu bat ezin da aurrera eraman behar diren giza baliabideekin kontatu gabe, ganorazko prestakuntza gabe eta programazioan txertatutako proiektu bat izan gabe. Bestalde esaten da ikastolen beharrak asko direla, ez bakarrik informatikoak, eta horiek ez direla asetzen (aurrekontu arazoak direla medio) eta orain bat-batean kriston dirutza gastatzen da "aparatuetan".

Gauzak honela, alderdi negatiboen gainetik puntu positiboak ere ikusten dizkiot planari. Lehengo, aldiz eskoletan eman beharko litzatekeen alfabetatze digitala denen ahotan egon da, horren beharra mahai gainean jarri da eta esperientzia isolatuaz gaian apustu fuertea egin nahi izan da teknologi berriak bultzatzeko. Apustu honek propagandistikoa dela neurri batean? Ezin da ukatu.

Goitik bera datorrela plan hau esaten da. Nik ez dut gaizki ikusten, eskola politikak eta lehentasunak gobernuek definitzen dituzte eta Teknologia Berrien aurrerapauso kuantitatiboa ikusi nahi badugu gobernuak busti beharko dira: konpetentzia hauek curriculumean sartzen, prestakuntza eskaintzen, liberazioak bideratzen...

Bukatzeko Nafarroako egoera aipatu nahiko nuke. Urte pila daramatzagu inbertsio potoloak egiten IKT arloa, ez bakarrik ekipotan, eta aspaldiko partez ez da dirurik jaso inbertsio hauek egiteagatik. IKT dinamizatzaileen liberazioa ikastola bakoitzak ordaindu behar du (EAEn ez, ordea) eta Zapateroren planaren portatilak eskola gutxi batzuk jasoko dituzte momentuz. Beraz, EAEko eta Nafarroako ikastetxetan erabiltzen ez diren ekipoak (eta egon badira) eta etorkizunean aparkaturik geratuko direnak eskertuko ditugu hemen!

2009/11/03

POWERPOINT AURKEZPEN GEHIAGORIK EZ, MESEDEZ!

Aspalditik ez nuen Anibal de la Torreren ezinbestekoa den bloga bisitatzen. Astero zerbait interesgarria argitaratzen du eta hori, kontrakoa badirudi ere, estresagarria suertatzen da. :-)

Bere artikulu batean aurkezpenen abusuen kontrako alegatua egiten da gomendio batzuk gogoraraziz:
  1. 10 diapositiba gehienez
  2. 20 minutu baino gehiago ez aurkezpenerako
  3. 30 pt gutxienez erabiltzen dugun letra motarako
  4. Irudia testua baino hobeto transmititu nahi dugun ideia irudikatzeko
  5. Irudiak metafora moduan erabili baina pasatu gabe
  6. Entzuleek ideiak entzun eta galderak egitea nahiago dute informazio irakurtzea baino.
  7. Ez da dena agertu behar, lau ideiarekin nahikoa da
  8. Tartean bidean topatutako zailtasunak adierazi, gure ideiaren sinesgarritasuna indartuko da.
Har itzazue minutu batzuk artikulua irakurtzeko eta bitan pentsatu zuen hurrengo "powerpointa" prestatu aurretik.

2009/05/26

Hezkuntza Kontseilariak eta portatilen inguruko afera


Zapaterok IKTen inguruko eztabaida puri-purian ipini du. Bere planaren aurkezpena egin eta berehala Perez-Nievas hezkuntza kontseilariak iragarpen hau ez zuela begi onez ikusten aipatu zuen Diario de Navarran. Gainera ikastolak aipatzen ditu zeharka: "Y puso el ejemplo de la Federación de Ikastolas "que lleva más de ocho años trabajando contenidos digitales y todavía no ha decidido en qué soporte ofrecerlos". Albistearen iruzkinetan ikastolak goraipatzen dira berriro.

Aurrerago astakeriatzat jotzen du ideia.

Diario de Noticiasen irakasle batek hezkuntza kalitatea hobetzeko portatilak baino baldintza profesional hobeagoak izatea ezinbestekoa dela pentsatzen du, eta ez zaio arrazoia falta.

Afera bukatzeko kontseilariak Madrilgo ministroarekin bildu ondoren bere iritzia erabat aldatzen du eta proposamena sakonagoa dela eta eskolen teknologia-modernizatzean eragingo duela esan zuen.

Honen inguruan zera esango nuke:
  • Aspaldiko partez Nafarroan ez da, eskola kontzertatuetarako gutxienez, diru-laguntzarik eman ekipoak erosteko edo ikastetxeetan sarea ipintzeko. Egin den guzti-guztia gure poltsikotik atera da eta hala eta guztiz ere Nafarroan puntan gaudela esango nuke.
  • Portatilekin ez dugu hezkuntza aldatuko eta kalitatea hobetzearen erronkan pausu txikia edo anekdotikoa izan daiteke baina ONGI ETORRIAK. Guk badakigu zer egin ekipoekin, eskolaren batek ez baditu nahi bidal diezaizkigula!
  • Aurrekoan Amaiak esan zuen bezala ekipoen banaketarekin ez dago dena egina, irakasleen prestakuntza ezinbestekoa da eta proiektu berriztatzaileak planifikatzeko denbora. Hori ez da aurreikusten diruaz hitz egiteko garaian eta honela proiektu asko anekdotan gelditzeko arriskua izaten dute.
  • Azkenik, EAEn egiten den bezala, Nafar Gobernuak bere kontzertazioan IKT arduradunaren liberazioa gehitu beharko luke. Honela behar duen liberaziorako ikastetxeek konpentsazio ekonomikoa jaso dezaten. Dakigunez klabea da paper hau.
Beno, presta ezazue aterkia, portatik zaparradarako. Goikoa niretzat! :-)

2009/03/22

IRAKURKETA eta EZAGUTZAREN GIZARTEA uztartuz


Nafar Gobernuak argitaratutako Jose Antonio Millanen "La LECTURA y la sociedad del CONOCIMIENTO" liburuxa honetan (20 minututan irakurtzen da) mezu sinple bezain argigarria ematen da: "Irakurketa ezagutzaren giltza da".

Liburu, egunkari, aldizkari eta liburutegien garrantzia azpimarratzen du, azpimarratu behar ere!, behar bezalako irakurketa konpetentzia garatua lortzeko. Zertarako? Ba hain zuzen ere sarean dabilen informazio mordoxka era efiziente batez identifikatu, laburbildu, interpretatu eta antolatzeko, hots, ezaguza sortzeko.

Askotan egi sinpleenak begi bistan ditugu.

Nafarroako ikastetxeetan banatu bada ere, hemen duzue pdf bertsioa eskuragai.

Bide batez Nafar Gobernua txalotu behar dugu, berak argitaratutako hainbat eta hainbat liburu pdf formatuan eskuragarri ditugulako bere webgunean. Eusko Jaurlaritzak badu non ikasterik.

2009/02/12

IKTek ez dute askotarako balio, ez galdu zure denbora preziatua



Egun hauetan CAPeko IKT arduradun batek bidali zigun artikulu bat darabilkit buruan. Potachoven blogean goiko irudia ikusi dudanean eta demoniozko artikulua buruan nuelarik, leloaren bertsio propioak egitea otu zait.

Hezkuntzako blogak ez dira existitzen. Buelta zaitez koadernora.


edo

IKTak denbora galtze bat besterik ez dira. Hezkuntzaz kezka zaitez.


Ditxosozko artikulu horrek biziki haserrarazi dit. Larderiz betea iruditzen zait, egundoko egiak bota nahi ditu eta egundoko ergelkeriak dira nire uste apalez. Badu atzetik kritikarako arrazoi bat, baina mingarria iruditzen zait esaten dituenak eta nola esaten dituen.

Hemen perla batzuk ekartzen dizkizuet negritaz eta jarraian nire iruzkina.

"...creo que no es decisiva per se la incorporación de aulas de informática, conexiones a Internet, pizarras digitales [...] para mejorar las prácticas docentes."

Honela jarrita, per se, per se, hezkuntzan ez dago ezer erabakigarri (irakaslea salbu, noski), ez liburuak, ezta ikaskideak ere... laborategi edo bideo gela egokia izatea ala ez, ez da erabakigarri... jolastoki edo gimnasio ona izatea... zertarako? Ez da erabakigarri... liburu pila eta ongi aukeratuak liburutegian, zertarako? Ez da erabakigarri... eta interneteko kuota, ez ordaindu, ez baita erabakigarria...

"...tampoco es decisiva la incorporación de "nuevas herramientas Web 2.0" [...] Significa, llanamente, derrochar recursos económicos y, peor aún, derrochar tiempo de acción y reflexión educativa fundamental."

Honekin erabat ados nago, horrenbeste lan egin ondoren, Arantzazura joan beharra sentitu dut behin baino gehiagotan, urtebete pasatzeko hezkuntzaz pentsatzen eta nirekin batera IKT-ak erabiltzen ez dituzten hamaika irakasle ere, hezkuntzaz gogoeta egin beharrean, hor ari dira klaseak prestatzen, ariketak zuzentzen eta azterketak prestatzen espiral amaiezin batean sartuta.

Los únicos profesores que han convertido las TIC en valor para sus alumnos son aquellos que tenían elevados horizontes educativos, aquellos que ya tenían aspiraciones pedagógicas ricas y diferentes y para los cuales la incorporación de hardware o software ha dado alas a sus proyectos. La verdad, no creo que las TIC hagan, de profesores mediocres, mejores profesores.

Toma morenooooooooooooo. "No creo que las TIC hagan, de profesores mediocres, mejores profesores..." Ni las TIC, ni las TOC. Ni los libros, ni la carrera de Magisterio, ni la Virgen de Nievas, ni los cursos del Cap... Irakasle kaskarrek ez lukete ordenagailu bat ere ikuitu behar, hobe dezaketen esperantza etor baitakieke, eta ez dago ezer saminagorik, esperantza beteezinak baino.

Pasar del libro de texto a la pizarra digital, convertir esquemas o apuntes en presentaciones electrónicas, obligar a los alumnos a responder ejercicios en los comentarios de un blog, darlos de alta en un aula Moodle para realizar actividades hotpotatoes, poner “los apuntes” en un wiki… no solamente me parece un desacierto, sino que es una pérdida de tiempo y de dinero.

Honen inguruan luzez hitz egin daiteke eta egia esan proposatzen diren IKT jarduera konduktista huts batzuk ez dira eredugarri, nahiz eta, bere balioa izan. Halaber, blogen inguruan proposatzen diren hainbat jarduera ez dira egokienak komunikabide horretarako, orain, guzti hori hutsegite edo desegokikeria dela esatea oso gogorra iruditzen zait. Bide horretatik jarraituz, gure ikastoletan egiten diren fitxa eta jarduera asko hanka-sartzetzat jo daitezke errazkeriaz eta hala eta guztiz ere egin egiten ditugu.

Orain, hanka sartze izugarria izateaz gain denbora eta diru galera galanta omen dira. Diru ez dakit baina mila irakasle blog, wiki edo posta elektroniko arruntaz, bere ikasle eta hezkuntzakideekin egiten ari diren lana denbora galtzea hutsa dela esatea, gure aurpegira, denon aurpegira, farre egitea dela iruditzen zait. IKTen erabilpena (zuzena ala ez) eta hezkuntzaren inguruko hausnarketa ez daudelako kontrajarriak. Ez hori bakarrik, IKT dinamizatzaileok orokorrean, hezkuntzarekiko dugun kezkagatik aritzen gara zeregin honetan, ez "tramankuluak" gustatzen zaizkigulako edo ikastolako antibirus guztiak instalatzen disfrutatzen dugulako. Askoz ere lasaiago bizkiko ginateke teknologiarik gabeko gizarte batean, dudarik gabe. Baina, dakizuen bezala, ez gara XIX. mendean bizi

Amaitzeko, ez dut ulertzen hezkuntzaz horren kezkatuta dagoen eta etengabe gai pedagogikoaz hausnartzen ari den tipo hori nola izan duen denbora, blog batean bere burutapenak idazten... galtzeko.

2008/09/10

Wikispaces eta beste hainbat kontutxo

Derrigorrezko Zer moduz oporrak? esan eta gero, hementxe gaude berriro ere gure aurkikuntzak partekatzeko prest. Nik kontutxo hauek ditut botatzeko:

Wikispaces: Dohainiko Wikien kopurua handitu egin dut. 100.000 wiki dohain eskaini zituen bere garaian K-12 maila arteko irakasle nahiz ikasleentzat (K-12 maila Batxilergoko lgo maila litzateke). 100.000 wiki horiek eman egin dira jadanik eta orain 250.000 wiki gehiago eskaintzen dira musutruk. Wiki hauek ez dute publizitaterik izaten eta nahi izanez gero pribatuak izan daitezke.

Chrome nabigatzaile berria: Googlelen nabigatzailea da hau. Harrituta? Ni gainetik probatu dut eta momentuz ez dut honen gaineko iritzirik. Probatu al duzue? Abantailarik? Nik momentu honetan Firefox 3.0-rekin pozik baino poziago nabil.

Picasaweb: Flick-ren baliokidea den zerbitzu honetan hobekuntzak egin dituzte Google taldekoek. Orain azkarrago, argiago eta erakargarriako ikusten dira argazkiak. Hemen duzue adibide bat.

Honetaz gain interesgarria da Jokin Lacallek ziriktero posta zerrendara bidalitako erreferentzia bat. Bertan TALDEAN lan egitea eta SAREAN lan egitearen arteko ezberdintasunak aipatzen dira modu grafiko batez. Gure funtzionamendurako interesgarriak izango direlakoan nago.

Zuen txanda orain...

2008/03/06

Web 3.0 belaunaldia geroz eta gertuago





2007-01-20
Web semantikoa...

Web 2.0 kontzeptua oraindik aski barneratuta ez dugunean, adituak web 3.0 Internet belaunaldi berriaz hitz egiten ari dira jada. Noiz iritsiko den ziur esaterik ez dagoen arren, zein ezaugarri izango dituen gutxi gorabehera badakigu. Web 2.0 kontzeptua Internet sozialarekin loturik dago, blog eta wikiak bezalako tresnekin. Iaz zabalpen handia izan zuen, LinkedIn (lan kontuak ardatz dituen zerbitzu honek jendea harremanetan jartzen du), My Space komunitate birtuala, YouTube (bideoak sareratu eta bilatzeko zerbitzua), Flickr argazki bilduma -komunitate- erraldoia eta Facebook (AEBetako ikastetxe eta unibertsitateak biltzen dituen sare soziala) moduko guneei esker. Web 3.0 belaunaldiak urrats berria emango luke. Makina “adimendunek” egunero sareratzen diren edukiak modu semantikoan (sailkatutako etiketen arabera) indexatzeko gai izango dira.

Parentesitxo bat irekiz, bi adibide jarriko dizkizuegu, ondorengo azalpenak hobe ulertuko direlakoan. Flickr gunean 'golf' hitza idatzita, Volkswagen markako autoen eta golf zelaien argazkiak topatuko ditugu, besteak beste. Wolfgang Wahlster Alemaniako DFKI ikerketa zentroko zuzendariak dioenez, Web 3.0-rekin, 'golf' hitza tekleatuz gero sistemak hainbat galdera egingo dizkizu automatikoki: “Kirola? Autoa? Lekua?”. Hala, erabiltzaileak horietako bat aukeratu ahal izango du.

Bestalde, Internet belaunaldi berriak bidaia agentzia baten papera beteko du, gaur egun baino modu askoz ere zehatzagoan. Erabiltzaileak bilaketa hau egin ahal izango du: “Oporretarako leku epel baten bila nabil. 2.000 euro baino gehiago ez dut xahutu nahi eta hamaika urteko semea daukat”… eta sistemak esaldi horiek ulertu eta ezaugarri horiekin bat datozen eskaintzak aurkituko ditu.

Gaur egungo bilatzaileek zerrenda oso luzeak eskaintzen dizkigute sarri, eta ez dira gai halako galdera zehatzei erantzuteko. Nicholas G. Carr idazle eta adituak Rough Type blogan dioenez, Web 3.0-k gaur egungo bilatzaileak “zaharkituta” utziko ditu. Bigarren adibidearekin jarraitzearren: Bidaia baten inguruko informazioa bilatzean iruzkin zerrenda luzeak aurkitzen ditugun bitartean, Web 3.0-n oinarritutako sistemak balorazio-irizpideak finkatu eta edukiak horren arabera sailkatuko ditu. Hala, dedukzioz, erabiltzaileak bilatzen duen hotela topatuko du.

Zenbaitzuk web belaunaldi berriari web semantikoa deitzen diote. Beste askorentzat, aldiz, Web 3.0 delakoa web semantikoaren eta web sozialaren arteko bateratzea da. Web semantikoa kontzeptuak, Interneten dabilen informazioari meta-datu semantikoak batzeari egiten dio erreferentzia. Informazio osagarri hori -datuen edukia, esanahia eta loturak deskribatzen ditu- modu formalean eman behar da, makinek automatikoki interpreta dezaten. Patua hori da: sistema informatikoen elkarreragingarritasuna handituz Internet hobetzea eta gizakiaren esku hartzea ahalik eta gehien murriztea. Nolabait esatearren, adimen artifizialerantz aurrera egitea. Makinek “pentsatu” egingo lukete, “aginduak bete” beharrean. Alegia, gauza adimendunak egiten hasiko lirateke, oporrei buruzko adibidean azaldu bezala. Oren Etzioni Washingtongo Unibertsitateko ikerlariaren hitzetan, hotela bilatzean, sistemak “‘oso garbia’ eta ‘txukuna’ gauza desberdinak direla jakingo du eta gainera, gelako tenperatura, oheen erosotasuna edota prezioak bezalako datuak aztertuko ditu. Katalogoa baino, sarea gida bat izango da, datu-base globala.

Noiz helduko da?

OnlineSpin blogean irakurri dezakegunez, Web 3.0 belaunaldia iristeko, besteak beste, bideo irudiak eta bideoari aplikatutako ahotsa ulertu eta interpretatuko dituen softwarea garatu behar da. Bestalde, George Jones adituak aipatu kontzeptuaren inguruan Information Week web gunean dioen moduan, azken hamabost urteetan Internetek izan duen garapen izugarria aintzat hartuta, gauza bat soilik iragarri daiteke: “ezinezkoa da hemendik beste hamabost urtera sareak zein itxura izango duen jakitea”.

Jon Torner

SAREKO ARGITIK HARTUTA

2007/04/24

WEB ORRIALDEA, BLOG EDO WIKI


Zein aukeratu? Aníbal de la Torrek artikulu honetan denak analizatzen ditu eta baita egin nahi duzunaren arabera baliabide egokiena zein den analizatu ere.

Argigarria oso, ez al duzue uste? Ondoren datorren eztabaida ere merezi du irakurtzea.

2007/01/16

RICHARD STALLMAN HIK HASIN


Hik Hasiko aldizkariaren 104. alean Roger Stallman, sofrware librearen "aita" elkarrizketatu dute. Elkarrizketa interesgarria benetan. Esandakoen artean hauek azpimarratuko nituzke:

"Gauza bat eduki behar da argi: software pribatibotik software librera emigratzeko, askatasuna behar da, eta borondatea behar da. BAina ez zalantzaz betetako borondatea, borondate irmoa eta kementsua baizik. Borondate irmoz edozein oztopo gainditzeko moduak aurkituko dira."

"Bakoitzak bere ordenagailua edukitzaearen aldekoanaiz, hori baita norberaren askatasuna bermatzeko modu bakarra. Horren ordez gure informazioa sarean edukitzen badugu, ez gara aske"

Eta gu, software librearen aldeko apustua egiteko prest al gaude?