IKTen eragina etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
IKTen eragina etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020/02/10

30 BILAKETA GOOGLEN = LITRO BAT UR IREKITEN JARTZEAREN ENERGIA




"Duela urte batzuk, poltsikoan makina imajinaezina daramagu, segundo gutxian nahi dugun informazioa aurkitzeko gai dena. Hurrengo erronka bere energia gastua gutxitzea da".

Albert Fert bezalako fisikarien lanak, magnetorresistentzia erraldoiaren aurkitzaileak, Googlen egiten ditugun bilaketek eragiten duten egungo odoljario energetikoari aurre egiteko oinarriak finkatzen ditu. Ematen dituen datuak harrigarriak dira.

Publikoko artikulua: https://www.publico.es/ciencias/premio-nobel-gastamos-energia-inutilmente-buscamos-internet.html

2020/01/21

ONLINE MUNDURAKO PRESTAKUNTZARIK ONENA OFFLINE MUNDUA OMEN DA


'Educar en el asombro' eta 'Educar en la realidad' lanen egilea hezkuntzaren munduan gehien errespetatzen den ahotsetako bat omen da. Catherine L'Ecuyerrek urteak daramatza pantailek haurrengan duten arriskuaz ohartarazten, eta ordaindu beharko dugun faktura izugarriaz ohartarazten. El Mundoko artikulu honetan "perla" hauek irakur daitezke:

"Esadazu zein den baztertu beharreko hezkuntza-mito nagusia.

Natibo digitalarena. Ezin dugu ukatu gazteak aro digitalean jaio direla, baina badira ikerketa batzuk baieztatzen dutenak horrek ez diela egiten adimentsuago edo teknologia-aniztasunerako gai. Teknologiaren bidez ere ez dute hobeto ikasten. Aitzitik, frogatuta dago "Google belaunaldia" deritzona bilaketa motorren mende dagoela, eta ez duela gaitasun kritiko eta analitikorik webeko informazioaren balioa ulertu ahal izateko. Alfabetizazio digitala testuingururik gabe, ogirik gabeko gurina da".

"Ez dago haurtzaroan teknologiak sartzearen aldeko ikerketarik.

Hori diote pediatriako elkarte nagusiek, baina guraso gutxik dakite, Teknologia-industriak erabilera sustatzen duten esloganak zabaltzeko bitarteko amaigabeak dituelako.

Adibidez?

Erabilera arduratsuan heztea gailua eskuan dugula egiten dela. Erantzukizun bat ematea prest ez dagoen norbaiti, askatasunaren nozioaren zentzua bera traizionatzea da. Online mundurako prestakuntzarik onena offline mundua da."

Gehiago daude, artikulu osoa irakurtzeak merezi du: https://www.elmundo.es/papel/2019/12/02/5ddbdfb821efa00e678b45de.html 

Galdera zera da: Zer erantzun dezakegu IKT arduradun bezala artikulu honekin datozen gurasoei? Arrazoia al du, noraino? Gaizki al gabiltza?


2013/11/27

SEME-ALABENTZAT 18 ARAU SAKELEKOA ERABILTZEKO


 Greg Hoffman con su madre.


Sareetan arrakastatsua izaten ari da testigantza hau eta nahiz eta arau guztiekin agian ados ez zareten egongo, zera erakusten du: teknologiaren erabilpenerako arauak ipini behar ditugula etxean. Nik zera erantsiko nuke: arauak, ez bakarrik seme-alabekin, bikotean edo beste familiarteekin ere.

Telefono mugikorra erabiltzeko adina bestalde jaisten ari da, hemendik aurrera oso ohikoa izango da 6-7 urteetako haurrak telefonoa izatea. Azken finean jolasteko, musika entzuteko, bideoak ikusteko, txateatzeko eta, ahazten badugu ere, deiak egiteko balio du aparatuak. Ikasleak Messengerretik Whasapera pasa dira eta helduen artean aplikazio hau zeinen azkar zabaldu den harrituta nauka.

Laburbildu, artikulu interesgarria Facebook, bloga edo posta elektronikoen bidez familiei helarazteko. Batek baino gehiago eskertuko du.
 
http://blogs.elconfidencial.com/alma-corazon-vida/empecemos-por-los-principios/2013-09-27/las-18-reglas-que-dicto-una-madre-al-regalarle-un-movil-a-su-hijo-de-13-anos_32920/ 

2012/10/18

Zibererasoa: Kanadan gertatutakoaren harira



El Paisen argitaratutako albistea dela eta hainbat burutapen datozkidan burura. Ziber-jazarpena zabaltzen da teknologia zabaltzen den heinean. Kanaduko kasua beldurgarria iruditu zait izan duen amaieragatik eta baita gizarteak izandako jarreragatik.

Inork ezin al zuen neska hau babestu? 

Guk nahikoa egiten al dugu kasu hauek azaltzen direnean?

2012/10/11

Maitasuna garai digitaletan


Ongi pasa zubian eta garrantzitsuena: jai egun hauetan ez utzi zuen ikasleak sakelekorik gabe!

2012/03/28

BOOMERANG EFEKTUA



Mendoza, oza, oza... "arrakasta" lortu duen bideoa dugu, baina ez espero zuten bezala, espero bazuten. Jaengo instituto batek, bihotz onez pentsatzen dut, bideo hau ekoiztu zuen bere ikasleekin.
Asmoa ona izango zen, institutoa aurkeztea, ikasleei partaidetza ematea... gaur egun ikastola eta eskola desberdinetan egin diren Libdub amaitezinen antzera.
Emaitza, irudien aldetik duina oso bada ere, abestiaren hitzak eta musika nahiko penagarria atera zaie eta hori dela eta, abeslarien plantekin batera, estatu osoko trufak eta isekak jaso dituzte gupidarik gabe. Horretaz gain, dozenaka parodiak atera dira Youtuben, batzuk nahiko mingarriak.
Zer ikas daiteke honekin?

  • Jakin badakigun arren, zerbait sareratu aurretik bi aldiz pentsatu behar dugula. Youtubeko aukeren artean argitaratu bai baina bere zerrendetan eta bilatzailetan ez ditu sartzen bideoa. Hau egokia da "barne kontsumorako" igo diren bideoen kasurako.
  • Bideogintzan askotan efektuekin itsututa gelditzen gara eta ez dugu behar bezala zaintzen gidoia eta, kasu honetan, ezta musika ere. Hau egin behar ez den adibide paradigmatikoa da.
  • Sarea askea da baina nire ikastola eta ikasleekin muga batzuk pasatzen ez nuke utziko. Bideoan agertzen den neska esaterako iraintzen ari dira irakur daitezkeen ehunka iruzkinean eta bere irudia berrerabiltzen bideo barregarriak sortzeko. Salatzea da geratzen den bide bakarra adingabekoekin egiten ari delako.
Eskerrak, umore pittin batekin bukatzeko, gure ikastola batzuen izenekin jokatuz lelo politak aterako liratekela: Erentzun, entzun entzun; Aritza, hitza, hitza; Ibaialde, alde, alde; Irunberri, berri, berri; San Fermin,  fin, fin... beste batzuk, berriz, ez dute zorte hori, Vianako ikastetxe publikoak esaterako, Ricardo Campano izena du, eta izen horrekin hobe lelorik ez sortzea. :-)


2011/10/21

DESKONEKTATU KONEKTATZEKO




Assa Ikastolako Iker Olabarrietak bidali dit bideotxo hau. Ikasleekin, baita helduekin ere, teknologiak sortzen digun dependentziaz ohartzeko erabil daiteke. Jada sartuta dago Ikasteleko "Sarearen erabila arduratsua" atalean dagoen dokumentuan baina bideo hau eta antzekoak "playlist" edo bideo zerrenda honetan gorde ditut eskura izateko. Gehiago ezagutzen badituzue esan eta gehituko ditugu.

2011/10/17

Elkarrizketa eta helbide interesgarriak


Gazteleraz ikusteko testua, cc ikonoari klik egin eta aukeratu hizkuntza

G-mail kontuen kudeaketa eta ikasleekin lanak 2.0 erara nola egin erakusten duen sites-a. Interesgarria izan daiteke irakasleek modu pertsonalean edo taldeka aztertzeko.

2011/09/20

2010/05/20

IKTak DESAGERTZE BIDEAN

Gure gizartearen ongizatea desagertzeko zorian dagoenean, eta ez naiz Zapateroren murrizketetaz ari, izenburu beldugarri hau erabili du Jokin Lacalle-k bere aurkezpen honetarako. Bertan aurreko bileran azaldu zizkigun ideiak agertzen dira, hots, bere ikastolan IKTeen inplementazioaren bilakaera eta gaur egungo estrategia aldaketa.

Diseinuagatik soilik aurkezpenak ikustea merezi du.
Batek esango du, arrazoi osoz gainera, IKTak desagertu nire ikastolan oraindik batzuentzat behintzat agertu ez direnean? Fede kontua besterik ez da, Lourdes, Fatima... hurrengoa zuenean izan daiteke espero duzuen agerpen hori.:-)

2010/03/30

IRUDIA VS IRAKURKETA

Egia al da irudiaren gaur egungo indarrak irakurketaren praktika kolektiboa kaltetu duela? Izenburu hau du Juan Mata, Granadako unibertsitateko irakasleak, HikHasi aldizkariko azken alean (146.zkia.) argitaratutako artikulua. Galdera mamitsua, eztabaidarako egokia eta irakasle eta gurasoen ahotan dabilena behin baino gehiagotan

Juan Matak galdera hau ikuspegi estatistiko batetik erantzuten saiatzen da, modu objektibo batez eta topikoak gaindituz. Bertsio elektronikoa oraindik ez denez argitaratu, pasarte batzuk aukeratu ditut artikuluaren nondik norakoa jakiteko eta Ikastolan aldizkaria jasotzen duzuelakoan, gonbitea luzatzen dizuet artikulua irakur dezazuen.

"Zein ondorio ateratzen dugu horretatik guztitik? Gazteak direla, alde handiz, gehien irakurtzen dutenak. Eta, aldiz, helduek elikatzen dutela irakurtzen ez dutenen kopurua (zenbat eta zaharrago, nabarmenago)."

"Gaur egun, sarean hitz egiten eta jolasten pasatzen dute aisialdia gazteek. Hori kontuan izanda, inozokeria litzateke Internet eta bideo jokoak existituko ez balira, gazte horiek irakurtzen arituko liratekeela pentsatzea. Benetan pentsatzen al du inork horrelakorik?"
Eta zuek... Aste Santuan irakurtzeko astirik izango al duzue?

2010/03/03

KONTUZDATOS.INFO, KONTUZ ZURE DATUEKIN

Izenburu originala eta egokia du Datuak Babesteko Euskal Bulegoak prestatutako kanpainak. Bertan bideoen bitartez haur eta gazteak bere datu pertsonalen garrantziaz kontzientziatu nahi ditu. Bideoez gain gida didaktikoak eskaintzen ditu eta gelarako materiala. Lan bikaina benetan!

Gogoratu baliabide hau eta bildu ditugun beste batzuk dokumentu batean jasota daudela eta Ikastelen (NIEko prestakuntzarako webgunea) zintzilikaturik daudela.

2010/01/26

THINK BEFORE YOU POST: ARGITARATU AURRETIK PENTSATU

Azkeneko DIMI bileran Argia ikastolako Ainhoa Allikak IKT arriskuen gaia dela eta ikasleen artean zabal daitezkeen bideo hauek aipatu zizkigun. Gaiari sarrera emateko erabil daitezke.





Bestalde Alfredo Caballero Sucunza nafartarren INTERNET para Padres liburua gomendatzen dizuet. 100 orrialde inguru ditu, argi azaltzen ditu Sarearekin lotutako balizko arazo eta arriskuak, alderdi legala barne eta erabiltzen duen hizkuntza ulergarria da neofitoentzat.

2009/11/05

ESKOLA 2.0 okerreko bidetik


Seguru zuetako batzuk egun hauetan jasotako albiste laburpenean Eskola 2.0 okerreko bidetik artikulua irakurtzeko aukera (denbora?) izan duzuela. Bertan Ana Perez, Emilse Benabides eta Josean Bueno, irakasleak eta STEE-EILAS sindikatuko kideek Zapaterok martxan jarritako Eskola 2.0 proiektuaren EAEn izaten ari den aplikapena kritikatzen dute.

Orokorki ados nago ematen diren argumentuekin, honelako proiektu bat ezin da aurrera eraman behar diren giza baliabideekin kontatu gabe, ganorazko prestakuntza gabe eta programazioan txertatutako proiektu bat izan gabe. Bestalde esaten da ikastolen beharrak asko direla, ez bakarrik informatikoak, eta horiek ez direla asetzen (aurrekontu arazoak direla medio) eta orain bat-batean kriston dirutza gastatzen da "aparatuetan".

Gauzak honela, alderdi negatiboen gainetik puntu positiboak ere ikusten dizkiot planari. Lehengo, aldiz eskoletan eman beharko litzatekeen alfabetatze digitala denen ahotan egon da, horren beharra mahai gainean jarri da eta esperientzia isolatuaz gaian apustu fuertea egin nahi izan da teknologi berriak bultzatzeko. Apustu honek propagandistikoa dela neurri batean? Ezin da ukatu.

Goitik bera datorrela plan hau esaten da. Nik ez dut gaizki ikusten, eskola politikak eta lehentasunak gobernuek definitzen dituzte eta Teknologia Berrien aurrerapauso kuantitatiboa ikusi nahi badugu gobernuak busti beharko dira: konpetentzia hauek curriculumean sartzen, prestakuntza eskaintzen, liberazioak bideratzen...

Bukatzeko Nafarroako egoera aipatu nahiko nuke. Urte pila daramatzagu inbertsio potoloak egiten IKT arloa, ez bakarrik ekipotan, eta aspaldiko partez ez da dirurik jaso inbertsio hauek egiteagatik. IKT dinamizatzaileen liberazioa ikastola bakoitzak ordaindu behar du (EAEn ez, ordea) eta Zapateroren planaren portatilak eskola gutxi batzuk jasoko dituzte momentuz. Beraz, EAEko eta Nafarroako ikastetxetan erabiltzen ez diren ekipoak (eta egon badira) eta etorkizunean aparkaturik geratuko direnak eskertuko ditugu hemen!

2009/10/19

KALERATUA GELA BLOGA IZATEAGATIK


Aulablogen irakurri dudanez Bizkaiko Orue Eskolako irakasle bat kanporatua izan da gelako bloga bere arlorako balibabide bezala erabiltzeagatik.

Blogaren kontua aitzakia besterik ez bada ere bazterrak nahastu ditu eta argi erakusten du IKT baliabideak erabiltzea ez dagoela behar bezala baloratua edo estimatua. Beste hitzetan, irakasle batek ordenagailu gela bisitatu gabe pasa dezake ikasturte osoa eta ikasleaz aparte beste inor ez litzateke kexatuko bere lanaz. Eskola, liburu, fitxa eta arbela trinomioari lotuta dirudi oraindik. Urte askotarako?

Albiste osoa detailean: http://www.aulablog.com/despedido-un-docente-por-utilizar-el-blog-en-el-aula

2009/01/08

INFORMAZIO DIETA


Gabonetan ¡BASTA! Como dejar de desear siempre algo más. liburua irakurtzen hasi naiz (John Naish - Temas de Hoy editoriala) Lehenengo atalaren izenburua, BASTA DE INFORMACIÓN, nahiko esanguratsua da. Hainbat burutapen egiten ditu gure gizarteak duen informazio irrikaren inguruan eta momenturo konektatuta egotearen beharraz.

Idazleak informazio dieta proposatzen du: denboraldi bat telebista, sakeleko telefonoa eta internetik gabe egotea, gero apurka-apurka bakoitzetik behar dugun neurria hartu harte.

Honetaz gain kapituluaren bukaeran zera proposatzen du: "Así mismo, la absoluta imposibilidad física de seguir el ritmo a los medios electrónicos debería liberarnos incluso de intentarlo. Por ejemplo, la última generación de iPods tiene una capacidad de almacenamiento de 16.000 canciones...] [...o sea 38 días de nuestra vida sin dormir. Eso sólo para escucharlas. Pero también debemos cargarlas en el aparatito."

2007/12/04

Software askea

Hau da etxean instalatu dudan software askeko distribuzioaren itxura, Debian en oinarrituta(beraiek esanda). Euskaraz (edo gazteleraz)dago eta Errenterian egoitza duen GISA izeneko elkarte batek garatu du (www.gisa-elkartea.org). Aste bete daramat berarekin eta ongi dago. Erabiltzeko garaian erraza da baina programak instalatzeko baditu zailtasun gehiago Wxp-k baino. Ez da setup-i eman eta kitto.
Ordenagailua W-en edo linux-en abiarazteko aukera ematen du.