2009/01/08
INFORMAZIO DIETA
Gabonetan ¡BASTA! Como dejar de desear siempre algo más. liburua irakurtzen hasi naiz (John Naish - Temas de Hoy editoriala) Lehenengo atalaren izenburua, BASTA DE INFORMACIÓN, nahiko esanguratsua da. Hainbat burutapen egiten ditu gure gizarteak duen informazio irrikaren inguruan eta momenturo konektatuta egotearen beharraz.
Idazleak informazio dieta proposatzen du: denboraldi bat telebista, sakeleko telefonoa eta internetik gabe egotea, gero apurka-apurka bakoitzetik behar dugun neurria hartu harte.
Honetaz gain kapituluaren bukaeran zera proposatzen du: "Así mismo, la absoluta imposibilidad física de seguir el ritmo a los medios electrónicos debería liberarnos incluso de intentarlo. Por ejemplo, la última generación de iPods tiene una capacidad de almacenamiento de 16.000 canciones...] [...o sea 38 días de nuestra vida sin dormir. Eso sólo para escucharlas. Pero también debemos cargarlas en el aparatito."
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
2 iruzkin:
Pentsatzen dut Gutenberg-ek inprenta asmatu zuenean, garai hartako apaiz eta praileek ere gauza bera pentsatuko luketela, izan ere, orduan edozein herritarrek jasotzen zuen informazio apurra, euren ahotik zuzenean entzundakoa izaten zen eta liburuek hauen esku elizari interesatzen ez zitzaion informazio asko modu errazean ipintzen zuen.
Paperak sekulako aurrerapausoa suposatu zuen informazioa zabaldu eta munduko bazter guztietara helarazterakoan. Informazioz beteriko biltegi erraldoiak sortu ziren orduan (hortxe ditugu liburuz jositako edozein unibertsitateko liburutegi erraldoiak, adibidez). Orduan ere idazle honek botatzen dituen antzeko komentarioak egingo ziren ziur aski; "bizitza osoa beharko zenuke liburutegiko liburu guztiak irakurri ahal izateko" edota "ez al da kaltegarria hainbeste denbora dedikatzea liburuak irakurtzeari?"
Baina informazioa paperean idatzita egoteak, informazioaren kudeaketa modu desberdinean egitea ere ekarri zuen. Garai bateko liburu erraldoietatik, gainean eramaten ditugun liburu txikietara pasatu ginen. Horrela, baserri-giro batetik industri-girora pasatzen ginen bitartean, denbora gehiago izan genuen gurekin eramaten genuen informazio hori jaso ahal izateko. Garaiak aldatu ziren, bitartekoak aldatu ziren ere eta honek informazioa eskuratzeko modua zeharo aldatu zuen. Ziurrenik horrek ere oinarrizko alfabetatze bat eskatuko zuen (bideo honetan, txiste moduan azaltzen den bezala: )
XXI. mendean informazioa dagoeneko ez dago euskarri fisikoari lotuta, dena digitaliza daiteke, ahotsa, testua, irudiak, abestiak, bideoak... Gaur egun horiek denak gure poltsikoan sartzen den mugikor txiki batean irakur daitezke. Poltsikoan sartzen zaigun tramankulu txiki horrekin duela gutxi imajinatuko ez genukeen informazio bolumne ipintzen du gure eskura, denbora errealean gainera. Industrian oinarritutako gizarte batetik zerbitzuetan oinarritutako beste batera pasa gara; orain askoz ere denbora libre gehiago daukagu aisiarako. Esan bezala, bitartekoak ere aldatu dira. Nahitaez informazioa lortu eta prozesatzeko modua, ohiturak aldatu beharrean gaude.
Ezin da, gaur egun, informazioaren trataera duela 100 urteko perspektiba batekin aztertu. Arazoa ez da informazio bolumena; arazoa da nola izan efikaza maremagnum berri honen barruan, nola lortu modu eraginkorrean nire interesak asetzen dituen informazioa. iPod batek 16000 abesti biltzeko edukiera izatea niretzat anekdota bat besterik ez da; niri benetan interesatzen zaidana da Rachid Tahak bere azken diska ateratzen duenean, abestiak niregana ekartzea ni bila joan beharrik izan gabe.
Bizi dugun iraultza teknologiko honi esker, gizakiak duen jakinmina asetzeko aukera sekula baino errazagoa da baina alfabetatze teknologikoa beharrezkoa dugu. "Idazleak informazio dieta proposatzen du: denboraldi bat telebista, sakeleko telefonoa eta internetik gabe egotea, gero apurka-apurka bakoitzetik behar dugun neurria hartu arte." esaten du idazleak; nola demontre hartuko dugu bakoitzetik behar duguna oinarrizko trebakuntzarik gabe? Nik "BASTA DE DESINFORMACIÓN: APRENDE A INFORMARTE" aldarrikatuko nuke.
Aupa Jolaus. Zure iruzkina jaso eta gero ez dakit zer esan, "chapeau" ala "touché". Zurekin erabat ados banago ere eta zuk idatzitakoa ikuspuntu berriak ireki badizkit ere, utz iezadazu gai honen ignuruan argumentu berri batzuk gehitzen (nire patrikakoak.
- Informazio guztia gure esku dago. Hortaz ezin dugu esan informazio gehiegi dagoela. Aurrekoan, esaterako, Libanoko gerraren inguruan interesa nuen (2006an gertatutakoa) eta dida batean topatu nuen Wikipedian. Hori pentsaezina zen duela 8-10 urte. Hori izugarrizko abantaila da.
- Orain informazio gehiegi dugula esatean, informazio gehiegi datorkigula edo "zarata" gehiegi dugula esan nahi dugu / dut zehazki. Informazio hori gugana dator: nahi ez ditugun e-postak, powerpointak, publizitatea, inportantziarik gabeko informazioa (Donostiako Kontxan elurra egin duela :-, Vianan 8 kiloko patata aurkitu dela)...
Honekin lotuta, azkenaldi honetan ohartu naiz Googelen geroz eta zailagoa da programa bat jaisteko (Emule, Ares... edo antzekoa) egilearen edo proiektuaren orrialdera zuzenean joatea. Aurreko postuetan softonic eta antzeko orrialdeak agertzen direlako maiz. (Izugarrizko arazoak izaten ari dira nire ingurukoak honekin)
Bukatzeko, beste ideia bat, zenbat programen eguneraketa egin behar izaten ditugu urtean, hauetatik zeintzuk dira bene-benetan esanguratsuak, zenbat denbora galtzen dugu horrekin?
Ez dakit beste dinamizatzaileek zer pentsatzen duten baina saturazio puntu batera ailegatzen ari garela iruditzen zait!
Argitaratu iruzkina