2009/01/26

DELICIOUS: loturen delicatessenak


Aurreko Nafarroako IKT dinamizatzaileen bileran Delicious web tresna aztertu genuen. Jakingo duzuen bezala Delicious-ek zure lotura interesgarriak sarean gordetzen ditu eta honela beti eskura izateaz gain, zure lagun eta kideekin parteka dezakezu.

Honen adibide bat eman zigun IƱigo Aritza ikastolako Mikel Agirrek. Berak, topatzen dituen lotura interesgarriak gorde, etiketatu eta aldiro ikastolako irakasleei bidaltzen dizkie sailkatuta. Hemen dituzue "bere deliciousak".

Beste hauek aipatuko ditut: Jolausenak (Jokin Lacalle), IKTeroenak (Ordiziako IKT taldea) eta Totelkarena (Oiongo IKT dinamizatzailea den Davidenak).

Anima zaitezte zuen aurkikuntzak indexatzen eta denbora hartu, merezi baitu, eta kafe edo kubata eskuan hartuta denboratxo bat hartu besteen proposamenak aztertzeko.

iruzkinik ez: