Ikasturte hasieran eta OpenOffice zabaltzeko asmoarekin,
IKT dinamizatzaileen mintegian sortu zen software bildumatxoa egiteko ideia. Bilduma hau sarean zintzilikatu nahi dugu denen eskura egon dadin eta familiei euskarriren batean banatzea ez dugu baztertzen.
Lehentasuna software libreari eman badiogu ere, beste aplikazio batzuk sartzea ere erabaki dugu, hori bai, dohaineko softwarea izan behar du.
Hauek dira aurrekoan sortu genuen behin-behineko zerrenda:

- OpenOffice +
- Audacity
- Gimp
- TuxPaint / TuxType
- Firefox + euskalbar + euskara eta gaztelaniako hiztegiak
- 7 zip / Izarc / Winrar
- Picasa / Fotos Narradas
- PDF creator / Primo converter / Foxit reader?
- Portable Apps
- VCL
- Ccleaner / Glary utilies
Zer falta da, zer dago sobera? Iruzkinak eginez egingo genuela geratu ginen, beraz, zuen txanda orain!