2013/04/22

GMAILEKO MEZUAK PROGRAMATZEKO TRESNAK


Aspaldiko partez tresna hauen beharra nuen posta elektronikoz bidali beharreko mezuak data edo ordu  jakin batzuetan bidali ahal izateko. Honela egun berberean bost mezu bidali beharrean, informazio uholde hau antola dezakezu beste modu irentsiagarri batez. Idazkaritik bidaltzen diren mezuak ere tresna hauekin programa daitezke mezuak nahi den data bidaltzeko, ekintza jakin bat baino 7 egun lehenago, esaterako, nahiz eta mezua askoz ere lehenago erredaktatuta egon.

Bi aukera daude, biak Firefox eta Chromerako.

Right Inbox: http://www.rightinbox.com/
Sinpleena erabilpen aldetik baina ordaindu gabe hilabeteko 10 mezu besterik ez digu uzten bidaltzen. Pelma samar jartzen da plan hobeago bat eros dezazun. Programatutako mezuak bidaltzeaz gain mezuak noiz ireki diren edo zenbat hartzailek zabaldu duten esango digu. Interesgarria izan daiteke, baina aipatutako mugak ditu.

Boomerang for Gmail: http://www.boomeranggmail.com/
Sinplea bada ere kokatzeko garaian denboratxo bat behar da, mezuak data jakin batean bidaltzeaz gain beste aukera batzuk dituelako. Send later erabiliz mezuak beranduago bidaltzen ditu arazorik gabe. Honetaz gain mezu baten gogorapenak bidaltzen ditu (bumeran bat bezala aukeratutako mezua bueltatzen da) hainbat baldintza betetzen badira: mezua ez da ireki, mezua ez da erantzun, data jakin batean.

Proba itzazue eta hurrengo batean komentatuko dugu.