2007/10/23

NAFARROA OINEZ ETA IMAGELOOP



Aurkezpenak egiteko tresna erraza eta ikusgarria.
Argazkiak igotzerakoan ez dute mugarik jartzen.
Aurkezpenen edizioa oso erraza eta intuitiboa da.

2007/10/19

Elebila: bilatzaile berria eta euskaraz.

Orain arte Google, Yahoo eta MSN Live bezalako bilatzaileak izan ditugu jaun eta jabe gure sareko jardueretan.
Orain badugu euskal bilatzailea, ELEBILA.
Bilatzaile erraldoiez baliatuz, Elebila berriak euskaraz dagoen informazioa iragaziko du eta gure lana erraztuko du.

Elebila euskarazko lehen Internet bilatzailea da. Interneteko bilatzaile ezagunenen funtzioak eskaintzen ditu baina kalitatezko euskarazko emaitzak lortzeko bermearekin.

Euskarazko bilaketak egiteko orduan bi arazo nagusi daude: alde batetik euskarak Interneten duen garrantzia erlatibo txikia eta bestetik atzizkien erabilera zabala.

Euskarak sarean duen pisua txikia dela-eta, "anorexia" edo "energia" bezalako hitz teknikoak bilatuz gero euskaraz idatzitako dokumentuak inoiz ez dira lehen emaitzen artean agertzen, hitz horiek beste hizkuntza batzuetan ere existitzen direlako. Eta berdin gertatzen da "Newton" edo "Egipto" bezalako izen bereziekin, eta "katu" edo "esne" bezalako hitz laburrekin ere. Elebilak arazo hau konpontzen du.

Bestalde, euskarak oso deklinabide aberatsa duenez, bilatzaile arruntek ematen dituzten emaitzak inoiz ez dira osoak: "energia" bilatzen badugu hitz zehatz hori duten dokumentuak agertzen dira soilik, eta "energiaren kontsumoa handitu da" moduko esaldiak ez dira emaitzan agertzen. Elebila arazo honi aurre egiteko prestatuta dago.

Elebilak Elhuyar Fundazioko I+G sailak garatutako teknologia du oinarri, CorpEusek erabiltzen duen bera. Erabilitako teknologia hori iNEWS 07 (Improving Non-English Web Searching) eta WAC3 (Web As Corpus) nazioarteko kongresuetan aurkeztu da, bi artikulurekin: EusBila, a search service designed for the agglutinative nature of Basque eta CorpEus, a 'web as corpus' tool designed for the agglutinative nature of Basque. Oso harrera ona izan dute eta erabilitako metodologia beste hizkuntza batzuentzat baliagarri izan daitekeela aipatu da.




* Ekologia hitzarekin 3310 sarrera lortu ditut.

ZIBERGELA

2007/10/16

BE OINEZ MY FRIEND!

Barka ezazue "autobonbo" egiteagatik baina Nafarroa Oinez dela eta wiki txiki bat prestatu dugu (ikastola pobreoi ez zaigu gehiagorako ailegatzen) ikasleek sortutako ipuin eta bideoekin.

Hemen duzue mokadutxo bat:



http://www.euskaltube.com/play.php?vid=727

Zabal ezazue.

2007/10/03

IRAKASLEAK SENTSIBILIZATZEN

Saio txiki batzuk eman behar ditugu Nafarroako hainbat ikastolatan Web 2.0 eta orokorrean IKTeen inguruan irakasleak sentsibilizatzeko asmoz.
Lehenengoa Jaso ikastolan egin da. Bertan, sarrera gisa, jatorriz digitalak diren ikasleen hainbat ezaugarri (Mark Prensky berriro ere) komentatu ditugu.
Jarraian duzue erabilitako aurkezpena: