2006/11/29

IRAKURKETAREN BLOGA

Iruñako Iturrama institutokoek ekin diote gogor blogen kontuari. Hainbat blog sortu dituzte:

http://www.blogari.net/DBH%201

Liburuen inguruko laburpen tengagarriak. Oso interesgarria.

http://www.blogari.net/iritziak

Gai ezberdinen inguruko iritzi artikuluak.

Oso simpleak dira kontzeptuan eta horrexegatik oso errazak aurrera eramaten (bere lana suposatzen badute ere.) Lan bikainak eta zoriontzekoak.

2006/11/25

avast! 4 Home Edition

Aurrekoan aipatu zenuten eta probatzea erabaki dut. Pandak diru dexente eskatzen zidan lizentzia berritzeko eta azkenean kendu dut.







Hasteko infektatutako zortzi artxibo detektatu ditu eta
oso itxura ona du.


http://www.avast.com/eng/download-avast-home.html

Izan ongi!

Xabier


2006/11/21

www.zamzar.com


Artxiboak formatoz aldatzeko online tresna.
Bideoa, audioa, irudi, dokumentuak... PDFtik Word-era, MP3-tik WMA-ra, AVI-tik MOV-era formato aldaketak egin ditzake. Artxibo bat igo eta emailez formato berrian link baten bitartez berreskuratu.
Hori bai, igotakoa 100 MB tik ezin da pasa.
http://www.zamzar.com

galdetu.com


Euskarazko web zerbitzu berria: galdetu.com





galdetu.com, galderak egin eta erantzunak bidali eta jasotzeko aukera ematen duen zerbitzua.

Ikasleentzat erabilgarria eta erabilterreza.

2006/11/14

STUDIO ODEO

Web 2.0.aren inguruan aritu ginenean Odeo zerbitzua aztertu genuen. Gogoratzen baduzue zerbitzu honen bitartez nabigatzailean zuzenean graba zitezkeen audioak igo genitzake eta gero gure blogean argitaratu.

Orain horretaz gain mp3ak zuzenean igotzeko aukera eskaintzen du. Audacity edo antzeko programarekin grabatu eta editatu eta gero igo ditzakegu hauek ere. Kontua da helbidez aldatu dutela eta Studio Odeo eta Odeo zerbitzuak bereizi dituzte. Lehengoa grabazioak egiteko eta igotzeko balio du (hau da guri interesatzen zaiguna) eta bigarrena podcastetan izena emateko (hau ez da horren interesgarri, hezkuntzari begira, noski.).

Adibide bat:
Gure ikastolako lehendakariari egindako elkarrizketa Oinez dela eta. Hau PDA batekin grabatu, mp3 formatura pasa eta arazorik gabe igo genuen gunera. Arazotxo bat ematen du Bloggerren txertatzerakoan, html-a ez dela onargarria :-) esaten du. "No mostrar errores HTML para esta entrada aukeratuz gero primeran ikusten da.


powered by ODEO


2006/11/10

Quintura, tag hodeiak.

Ikusi berri dut gure blog berria eta hementxe nire ekarpena.
Quintura izeneko bilatzaile berri eta berezitxoa. Tag ak erabiltzen ditu eta bilatu nahi duguna hodei moduko baten barruan agertuko zaigu. Kasu batzuetan interesgarria.


http://www.quintura.com/ ( Gembetatik hartuta )

Xabier

2006/11/09

EUSKALBAR ETA FIREFOX 2.O.

Aurrekoan batek bidali zuen EUSKALBAR inguruko informazioa eta hau zabaltzea eta osatzea pentsatu dut.

Euskalbar Firefoxekin dabilen tresna barra: bertan hiztegiak, itzultzaileak eta abar integraturik daude.

Informazio gehiago:
http://www.interneteuskadi.org/euskalbar/

Bestalde Firefox 2.0. kalean dago. http://www.librezale.org/mozilla/firefox/

Kontuz, aurreko linka egun hauetan ez dabil eta. Hau erabil dezakezue ere: http://www.mozilla-europe.org/es/products/firefox/