2008/11/25

EYEOS: SISTEMA ERAGILE MUGIKORRA


Sistema eragile birtuala, aske eta dohainekoa. Erabiltzeko erregistro azkar bat egitea aski da, ez du posta elektronikorik eskatzen. Edozein ordenagailutik internet konexioa izanik bertan aurkituko dugu gure mahaigaina gure ezarpenekin lan egiteko prest. Merezi du, bertan sartu eta trasteatu.

2008/11/19

BATTLE AT KRUEGER: BIDEOA HIZPIDE

Telebista kataietan agertu zen aurreko astean, milioika bisitari izan ditu, National Geographic-ek dokumental bat egin nahi du honetan oinarrituta...



Ipuina erabili dugu askotan etika, tutoritza edo erlijio klaseetan hainbat balore irudikatzeko eta hauen garrantzia transmititzeko. Bideo motzak ere erabil daiteke eta filmak baino aproposagoak izaten dira eskolan denbora gutxi izaten dugulako normalean.
Zortzi minutuko bideo hau aitzakiatzat hartuta gai asko komenta daitezke:
  • Naturaren leia: bizitzeko jan behar izatea.
  • Nor da indartsuena? Noiz gara besteak baino indartsuagoak?
  • Ehiztarien estrategia. Ahulena harrapatzea.
  • Taldeko lanaren garrantzia. (Ehiztatzeko eta bizitzarako)
  • Taldearen babesa. Elkartasunaren garantzia.
  • Ikuspuntuak: lehoienak, bufaloenak, kokodriloarena.
  • Ba al dago animalia gaiztorik? Eta onik?
  • Zer lezio erakutsi digute bufaloek? Noizbait honelako zerbait sentitu al duzu?
Ideia bat besterik ez. Nire ikasleekin primeran funtzionatu du.

2008/11/12

OPENOFFICE 3.0 EUSKARAZ ETA GEHIGARRIAK


Nafarroako dinamizatzaileon posta zerrendaren bitartez jakin dugunez OpenOffice 3.0 euskarazko bertsioa kalean da jada. Azken bertsio hau instalatzeko http://ooo.euskalgnu.org helbidera jo dezakezu. Bi fitxategi instalatu beharko dituzu: Openoffice aplikazioa batetik eta hizkuntza paketea bestetik. Honetan gain Xuxen III zuzentzaile ortografikoa ere pres dago gehigarri moduan instalatzeko.

Gehigarriak dira nire ustez bertsio honek daukan potentzialik interesgarriena. Pixkanaka-pixkanaka gehituko dira eta gure "openofixa" tuneatzeko balioko digute. Begirada azkar batean hauek topatu ditut:
- Sun Presentation Minimizer: Aurkezpenen tamaina murrizten du, PowerPoint-ekin egindakoak ere. Hau oso baliagarria da fitxategi hauek partekatu nahi badituzu eta nonbaiten zintzilikatu.
- Professional Template Pack-Spanish: Dokumentu txantiloi bilduma.
- OpenOffice.org2GoogleDocs: Sortutako edozein dokumentu GoogleDocs-era igotzeko txantiloia.
- Gallery: Irudi bildumen multzoa.

Beno, hau hasiera besterik ez da seguru interesgarriak diren gehigarri gehiago aterako direla.