2008/11/12

OPENOFFICE 3.0 EUSKARAZ ETA GEHIGARRIAK


Nafarroako dinamizatzaileon posta zerrendaren bitartez jakin dugunez OpenOffice 3.0 euskarazko bertsioa kalean da jada. Azken bertsio hau instalatzeko http://ooo.euskalgnu.org helbidera jo dezakezu. Bi fitxategi instalatu beharko dituzu: Openoffice aplikazioa batetik eta hizkuntza paketea bestetik. Honetan gain Xuxen III zuzentzaile ortografikoa ere pres dago gehigarri moduan instalatzeko.

Gehigarriak dira nire ustez bertsio honek daukan potentzialik interesgarriena. Pixkanaka-pixkanaka gehituko dira eta gure "openofixa" tuneatzeko balioko digute. Begirada azkar batean hauek topatu ditut:
- Sun Presentation Minimizer: Aurkezpenen tamaina murrizten du, PowerPoint-ekin egindakoak ere. Hau oso baliagarria da fitxategi hauek partekatu nahi badituzu eta nonbaiten zintzilikatu.
- Professional Template Pack-Spanish: Dokumentu txantiloi bilduma.
- OpenOffice.org2GoogleDocs: Sortutako edozein dokumentu GoogleDocs-era igotzeko txantiloia.
- Gallery: Irudi bildumen multzoa.

Beno, hau hasiera besterik ez da seguru interesgarriak diren gehigarri gehiago aterako direla.

iruzkinik ez: