2011/05/11

KOLOREAK GOOGLE CALENDAR BATEAN


Etengabe ari dira Google etxekoak hobekuntzak eta eguneraketak aurrera eramaten bere aplikazioetan. Google Docsen esaterako, orain orrialde ikuspegia dago eta bertan orrialde jauziak ikusten dira beste testu prozesadoreetan bezala.
Google Calenderren orain gertakari bati kolore bat ipintzeko aukera badago, lehen ez bezala. Honela egutegi bakar batean gertakari mota desberdinak izan ditzakezu eta hauek errazago ikusten dira. Hori bai kolore aldaketa horiek editatzeko baimena duten erabiltzaileek ikus ditzakete.
Jatorrizko mezua: http://googleappsupdates.blogspot.com/2011/05/color-code-your-events-in-google.html

2011/05/10

Ashampoo ClipFinder HD

Doako programa.

Bideoak bilatu, ikusi, bihurtu (mp4ra) eta jaisteko programa.

Youtube, Vimeo eta beste 14 bideo ataritan egiten ditu bilaketak.

Interfaze ikusgarria, pantaila osoan ikusteko aukera, nabigazio txukuna. HD bideoak bilatzeko iragazkia. Erreprodukzio zerrendak.

Internet seinalepean ez egoteko, bideo interesgarriak bilatu, jaitsi eta gordetzeko tresna interesgarria.


ClipFinder HD

2011/05/05

DIVSHARE - Entzuteko zerrendak


Divsharekin geroz eta kontetuago nabil. Azken aurkikuntza zera izan da. Karpeta batean audio multzo bat sartzen baduzu gero karpeta horren "embed kode" ematen dizu eta audio guztiak "playlist" edo entzuteko zerrenda batean agertzen dira.
Abantailak: Nik 20 ikasle baditut, ez da aurtengo kasua :-), eta 20 olerki grabatu badituzte, banan-bana kodea kopiatu eta itsatsi beharrean kode bakar batekin argitara ditzaket egindako audioak. Honekin DENBORA aurrezten da izugarri!
Hemen duzue adibidea: