2011/05/11

KOLOREAK GOOGLE CALENDAR BATEAN


Etengabe ari dira Google etxekoak hobekuntzak eta eguneraketak aurrera eramaten bere aplikazioetan. Google Docsen esaterako, orain orrialde ikuspegia dago eta bertan orrialde jauziak ikusten dira beste testu prozesadoreetan bezala.
Google Calenderren orain gertakari bati kolore bat ipintzeko aukera badago, lehen ez bezala. Honela egutegi bakar batean gertakari mota desberdinak izan ditzakezu eta hauek errazago ikusten dira. Hori bai kolore aldaketa horiek editatzeko baimena duten erabiltzaileek ikus ditzakete.
Jatorrizko mezua: http://googleappsupdates.blogspot.com/2011/05/color-code-your-events-in-google.html

iruzkinik ez: