2007/05/22

UBUNTU BASQUE TRIBE


Ubuntu Basque Tribek hazruido.com izeneko txapelketa batean parte hartu du, software librea eta euskara sustatzeko kanpaina batean hain zuzen ere. Horretarako euskaraz, gazteleraz eta ingelesez egin dute kanpaina, nagusiki webgune bat, trailer bat eta promoziorako kartel zinematografiko bat.
Kanpainaren bitartez euskara eta euskal kultura beren berri sekula izan ez duen jendearengana iristea da helburua. Software askeak inoiz zeharkatu ez dituen ateak zeharkatu omen ditu.

Bideoa youtuben aurkitu daiteke , eta dagoeneko 20000 bider inguru ikusi
da.

www.ubuntutribe.com

2007/05/10

INTERNET EGUNA OSPATZEKO INKESTA


Aurreko dinamizatzaile bileran Internet Eguna (maiatzak 17) ospatzeko ideien artean inkesta bat antolatzea erabaki genuen. Inkesta hori aitzakia izango da gero Sarearen inguruan ikasleekin mintzatu ahal izateko.
Hau egiteko bi zerbitzu ezagutzen genituen Pollhost izenekoa eta encuestafacil.com

Lehenengoa Txumak ezagutzen zuen, blogetan erabiltzen da nahikotxo eta probatu eta gero daukan arazoa zera da eguneko IP bereko ordenagailu bat erantzuten uzten duela bakarri.

Bigarren zerbitzua, Mikelek proposatu zuena zoragarria da ordea: inkesta berberean galdera pila sar ditzakezu, irudiak txerta daitezke, galderak orrialdeka antola daitezke, aurrez egindako galdetegiak ere erabil ditzakezu, euskarazko mezuak ere baimentzen ditu (aurrera, atzera, amaitu), emaitzak grafikoen bitartez ematen dira... Altsasuko ikastolan irakasleek bete behar dituzten galdetegiak honekin egiten nahi dituzte eta datuen emaitzak kalkulatzen aurrezten den denbora izugarria da.

Hartu denbora, izena eman eta frogatxo bat egin. Merezi du.

2007/05/08

KORRIKA PASA DA, HELDU DA "OPENOFIXA"

OpenOffice paketearen 2.2.0 bertsioa euskaraz kaleratu da aste honetan.
Badirudi gero eta ikastola gehiagotan ari direla instalatzen, egunen batean Microsoft Officetik OppenOfficera migrazioa egin behar denean (eta lizentzien prezioa ikusita egin beharko da), aldaketa horren gogorra ez izateko.

Oiongo eta Lapueblako IKT arduradunekin gaur bertan komentatu dut gaia eta esan didatenez datorren urtetik aurrera ikasleen ordenagailuetan OpenOffice besterik ez dute ipiniko.

2007/05/03

OppenApps




Software librea, beste bilduma berria bat.
Windowsekin erabiltzeko, Kolonbian egina eta baliabide mordo bat.

Besteak beste:
Hezkuntzarako: Freemind, VYM
Zientzia: Geogebra, Gnuplot, Maxima, TeXmacs
Diseinua: Blender, Dia, Gimp, Inkscape, Scribus, OpenClipart, QCad, Sketchboard
Internet: Bittorrent, eMule, Firefox, Kvirc, Gaim, LimeWire, Thunderbird
Jokoak: Chromium, GNUChess, Racer, SuperTux, Visual Boy Advance, Wesnoth
Audio eta bideoa: Audacity, VLC, Zinf, MP3Gain
Bulegorako: Abiword, OpenOffice.org
Programazioa: Dev-C++, Pitón
Bestelako aplikazioak: 7-Zip, Blackbox, ClamWin, Explore, GoGus, LiteStep
Sareen kudeaketa: FileZilla, PuTTY, Wireshark

* Tuxtype probatu dugu eta bitxia da ( ingelera eta digitazioa lantzeko ).

2007/05/02

WIKISPACESEKO PUBLIZITATEA


Wikispacesen wiki bat sortzen denean oso desatsegina suertatzen da eskuinean agertzen diren iragarki guzti horiek.
Badira bi modu horiek kentzeko.
  • Lehenengoa Wikispaces Plus edo Super Plan-era pasatzea dirua ordainduz. (Nola? Wiki batek ematen digun lanarekin, gainera dirua ordaindu behar izatea? Ahaztu!)
  • Bigarrena gehiago gustatuko zaizue. Wikispaces for teachers. Hemendik sortzen baduzu zure wiki berria nahi adinako lekua izango duzu irudiak eta abar zintzilikatzeko eta gainera ez betiko ahaztuko dituzu iragarki horiek. Hau, noski, zure wikiak hezkuntzarekin lotura badu soilik egin dezakezu.

GCOMPRIS


Haur Hezkuntzarako software librea bilatzen ari nintzela Gcompris (izen kuriosoa) paketearekin egin dut topo. Pakete honen ezaugarriak hauek dira:
  • Sofware librea da.
  • Euskaratuta dago.
  • 50 jarduera ditu.
  • 2-10 urte bitarteko ikasleentzat egina.
  • Arlo asko jorratzen dituzte: zientzia, irakurketa, fisika, algebra, saguaren erabilpena...
Linuxeko bertsioan jarduera guztiak agertzen dira, Windowsekoan jarduera gutxi batzuk besterik ez, denak nahi badituzu 20€ ordaindu behar dituzu. Hau Linux bultzatzeko egiten omen dute. Norbaitek bilatuko du modua denak lortzeko :-)

Betiko ariketaz gain baditu bitxi batzuk ere: submarinoa, uhateak, uraren zikloa... indukzioa lantzeko balio dutenak.

Bestalde HHrako beste on-line jarduera bilduma aurkitu dut: Fantasmin (Aplikazioa martxan jartzeko ALUMNADO jartzen duen tokian klikatu. Primeran dago, kontu bakarra soilik gaztelaniaz dagoela da. Dena den tarteka erabil daitekeelakoan nago.