2007/05/10

INTERNET EGUNA OSPATZEKO INKESTA


Aurreko dinamizatzaile bileran Internet Eguna (maiatzak 17) ospatzeko ideien artean inkesta bat antolatzea erabaki genuen. Inkesta hori aitzakia izango da gero Sarearen inguruan ikasleekin mintzatu ahal izateko.
Hau egiteko bi zerbitzu ezagutzen genituen Pollhost izenekoa eta encuestafacil.com

Lehenengoa Txumak ezagutzen zuen, blogetan erabiltzen da nahikotxo eta probatu eta gero daukan arazoa zera da eguneko IP bereko ordenagailu bat erantzuten uzten duela bakarri.

Bigarren zerbitzua, Mikelek proposatu zuena zoragarria da ordea: inkesta berberean galdera pila sar ditzakezu, irudiak txerta daitezke, galderak orrialdeka antola daitezke, aurrez egindako galdetegiak ere erabil ditzakezu, euskarazko mezuak ere baimentzen ditu (aurrera, atzera, amaitu), emaitzak grafikoen bitartez ematen dira... Altsasuko ikastolan irakasleek bete behar dituzten galdetegiak honekin egiten nahi dituzte eta datuen emaitzak kalkulatzen aurrezten den denbora izugarria da.

Hartu denbora, izena eman eta frogatxo bat egin. Merezi du.

2 iruzkin:

Magic erabiltzaileak esan du...

Kaixo Nafarrroako adiskideok:

Ordiziako ikastolan aurten SurveyGizmo izeneko zerbitzua erabili eta oraindik erabiltzen ari gara. Oso ona da eta dohaineko zerbitzuarekin ia ez dago mugarik. Dena konfigura daiteke, CSS kodea pertsonalizatu daiteke, dena euskara hutsean jarri... Galdetegi bakoitzeko jaso daitekeen erantzun kopurua 100ekoa da eta nahi adina galdetegi, nahi adina galdera kopuruarekin, sortu eta aktibatu daitezke.
Informeak pertsonalizatu daitezke, Excel-era exportatu, HTML formatuan gorde...
Ikus dezakezuenez, oso zerbitzu borobila dugu hau. Arazo bakarra, arazo deitu badaiteke, interfaze guztia ingelesez dagoela.

Fultxo erabiltzaileak esan du...

Kontuz ibili Encuestafacilekin eta zerbait planteatu aurretik dohaineko zerbitzuaren baldintzak ongi ezagutu. Guk irakasleen inkestak zerbitzu honen bitartez bideratu genituen eta hau sorpresa, oporretatik etorri eta emaitzak ezin irakurri. Badirudi 90 eguneko epea besterik ez dizula uzten emaitzak ikusteko.