2013/01/20

MEGA


Megaupload famatuaren ondokoa. 50 Gb doako kontuentzat. Euskeraz. Itxura garbia eta erabilpen erraza.

Hauxe diote beraiek: "Zure pribatutasuna zaintzen lagunduko duen hodei biltegiratze zerbitzu ikaragarri bat eraikitzeko denbora eta aukera eman ziguten teknologo talde bat gara. Internet zerbitzu hau Auckland-en, Zeelanda Berrian, programatu dugu zerotik. Gure aurkari gehienak ez bezala, nabigatzeilearen artean oinarrituriko enkriptazio teknologia bat erabili dugu, non zuk, eta ez guk, kontrolatzen dituzun gakoak. Gure disenatzaileen taldea hauxe da: Kim Dotcom, Mathias Ortmann, Bram van der Kolk, eta Finn Batato. Gure CEO-a, Tony Lentino, industrian eskarmentu handikoa dena, ospe handiko domeinu global bat eramaten esperientzia handia du".

Gustokoa izatea espero dugu." Agur Dropbox ?

2013/01/14

PHOTOSCAPE: PICASAKO ORDEZKOA AL DUGU?

Eroski Consumer aldizkariaren Aplicaciones gratuitas esenciales para tu ordenador agertzen den programen zerrendan Photoscape izeneko hau aurkitu dut.
Windowspean argakiak editatzeko doako programa da, aukera anitza dituena. Hauek dira bere ezaugarri nabarmenenak:
  • Oso intuitiboa. Ez du asko okupatzen. Arina. 
  • Oinarrizko funtzioak erraz egiten ditu.
  • Efektu pila ditu baita oso marko interesgarriak ere.
  • Komikiak egiteko globoak, baita efektu barregarriak ere: begiak, sudurrak...
  • Paper desberdinak inprimatzeko aukera: partiturarako, koadrikulak...
  • Posterrak egiteko tresnak.
Onena instalatzea eta frogatzea da. Nire ustez Picasari aurre egiten dio hainbat funtziotan eta gelarako edo informatika tailerrak emateko kontuan hartzekoa da.