artikuluak konpetentziak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
artikuluak konpetentziak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020/01/21

ONLINE MUNDURAKO PRESTAKUNTZARIK ONENA OFFLINE MUNDUA OMEN DA


'Educar en el asombro' eta 'Educar en la realidad' lanen egilea hezkuntzaren munduan gehien errespetatzen den ahotsetako bat omen da. Catherine L'Ecuyerrek urteak daramatza pantailek haurrengan duten arriskuaz ohartarazten, eta ordaindu beharko dugun faktura izugarriaz ohartarazten. El Mundoko artikulu honetan "perla" hauek irakur daitezke:

"Esadazu zein den baztertu beharreko hezkuntza-mito nagusia.

Natibo digitalarena. Ezin dugu ukatu gazteak aro digitalean jaio direla, baina badira ikerketa batzuk baieztatzen dutenak horrek ez diela egiten adimentsuago edo teknologia-aniztasunerako gai. Teknologiaren bidez ere ez dute hobeto ikasten. Aitzitik, frogatuta dago "Google belaunaldia" deritzona bilaketa motorren mende dagoela, eta ez duela gaitasun kritiko eta analitikorik webeko informazioaren balioa ulertu ahal izateko. Alfabetizazio digitala testuingururik gabe, ogirik gabeko gurina da".

"Ez dago haurtzaroan teknologiak sartzearen aldeko ikerketarik.

Hori diote pediatriako elkarte nagusiek, baina guraso gutxik dakite, Teknologia-industriak erabilera sustatzen duten esloganak zabaltzeko bitarteko amaigabeak dituelako.

Adibidez?

Erabilera arduratsuan heztea gailua eskuan dugula egiten dela. Erantzukizun bat ematea prest ez dagoen norbaiti, askatasunaren nozioaren zentzua bera traizionatzea da. Online mundurako prestakuntzarik onena offline mundua da."

Gehiago daude, artikulu osoa irakurtzeak merezi du: https://www.elmundo.es/papel/2019/12/02/5ddbdfb821efa00e678b45de.html 

Galdera zera da: Zer erantzun dezakegu IKT arduradun bezala artikulu honekin datozen gurasoei? Arrazoia al du, noraino? Gaizki al gabiltza?


2009/05/13

ZAPATEROREN PLANA


Blog honetan aurreratu genuen eta atzo ofizialki egin zen aurkezpena. Zapaterok arbel digitalak eta Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat portatilak banatu nahi ditu.

Ikusiko dugu nola gauzatzen den kontua baina guraso elkarteak, telefono konpainiak (bat baino gehiago al dago?) eta Richard Stallman hasi dira arazoak, ñabardura eta proposamenak mahigaineratzen.

Gai honen inguruan eta baita Ikasys proiektuaren inguruan hainbat burutapen mamitsu egin ditu Jokinek Zirikateroen sarean. Arretaz irakurri eta komentatu.

Oharra: Goiko irudia "zapatero portatil" bat omen da. Googelen irudia bilatzerakoan emaitza hori atera zait. :-)

2009/03/22

IRAKURKETA eta EZAGUTZAREN GIZARTEA uztartuz


Nafar Gobernuak argitaratutako Jose Antonio Millanen "La LECTURA y la sociedad del CONOCIMIENTO" liburuxa honetan (20 minututan irakurtzen da) mezu sinple bezain argigarria ematen da: "Irakurketa ezagutzaren giltza da".

Liburu, egunkari, aldizkari eta liburutegien garrantzia azpimarratzen du, azpimarratu behar ere!, behar bezalako irakurketa konpetentzia garatua lortzeko. Zertarako? Ba hain zuzen ere sarean dabilen informazio mordoxka era efiziente batez identifikatu, laburbildu, interpretatu eta antolatzeko, hots, ezaguza sortzeko.

Askotan egi sinpleenak begi bistan ditugu.

Nafarroako ikastetxeetan banatu bada ere, hemen duzue pdf bertsioa eskuragai.

Bide batez Nafar Gobernua txalotu behar dugu, berak argitaratutako hainbat eta hainbat liburu pdf formatuan eskuragarri ditugulako bere webgunean. Eusko Jaurlaritzak badu non ikasterik.

2008/03/11

IRAKASLEON IKT KONPETENTZIAK

Eduteka-ko azken buletinean UNESKO erakundeak kaleratu berri dituen Irakasleen konpetentzia estandararrak IKTetan dokumentuaren berri ematen da.

Dokumentua lasai aztertzeko paradarik ez dut izan oraindik baina gure lana begiradatxo sakon bat botatzea litzateke, agertzen diren konpetentziek gure errealitatearekin bat egiten duten ala ez jakiteko eta etorkizuneko (egungo?) irakasle profilaren ezaugarriak ezagutzeko.

Aste Santurako mahai liburua agian?