tramankuloak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
tramankuloak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2010/06/02

SAGARRAREN XARMA


Aurrekoan Ipad ospetsua probatzeko aukera izan nuen eta, eszeptikoa banintzen ere, liluratuta geratu nintzen.
Erraz erabiltzen da, intuitiboa da oso, arina, goxoa, erakargarria, pantaila primeran ikusten da, pantailan bertan daukan teklatua oso erraz erabiltzen da, gailuaren mugimenduekin kanika moduko jolas harrigarriak ditu... Alaba eta biok maitemindu ginen!

Kontrako aldean, ikusten da negozioa besterik ez dutela buruan Aple konpainiak (inozoa naiz bai!): USB sarrerik, sistema eragile propioa duenez aplikazioak ordaintzen diren horietakoak dira (payant!), musika ere Itunesekin lotuta du (payant berriro!), hainbat webgune ez dira ikusten adobe flash ez duelako sartu nahi izan eta prezioa altua da oso (750 - 800 € merkeena). Emaztea ez zen maitemindu.

Hezkuntzako ikuspegitik esan erabilpena izan dezake: posta elektronikoa, dokumentu laburrak, blog sarrera txikiak, internet kontsultatu, liburuak irakurtzeko baina daukan prezioa ikusita eta sistema itxia izanda erosteak ez luke konpentsatuko: zuzendaritza taldeak edo guraso batzordeak ez lirateke maiteminduko.

Etorkizun laburra ordea, bide horretatik joango dela (joan behar duela), pentsatzen dut: ekipo arinak, pisu gutxikoak, momentuan pizten direnak, erraz irakurtzen direnak eta bateriaren iraupen luzearekin. Gure geletan ikusiko ditugu eta ikasleak maiteminduko dira (ditugu?). Guzti hau gainean dugun krisi globalak baimentzen badu, noski!

2008/02/27

SAKELEKO SOFTWAREA



Ondoren agertzen diren programa hauek guztiak USB memoria edo Pen Drive batean instalatu eta bertatik erabilgarriak dira. Guztiak libreak eta doakoak.
8Mbeko USBak merkatuan ditugunez ez da aukera txarra ordenagailu desberdinetan ibili nahi badugu.


* Firefox Portable 1.5.0.7: nabigatzaile ezaguna
* Thunderbird Portable: korreo bezeroa
* FileZilla Portable 2.2.28: FTP bezeroa
* µTorrent 1.6: torrent jetxiera kudeatzailea
* OpenOffice.org Portable 2.0.3: suit ofimatiko librea
* GIMP Portable 2.2.12: irudi editorea
* GreatNews: rss irakurlea
* Nvu Portable: web editorea
* VLC Media Player Portable: formatu anitzeko erreproduktorea
* DeepBurner Portable 1.8: cd eta dvd grabatzailea
* 7-Zip Portable: formatu anitzeko konpresorea
* Portable Winamp 5.1: musika eta bideo erreproduktorea
* EssentialPIM Portable: agenda eramangarria
* ClamWin Portable: antibirus sinple bat

2007/11/26

AMAZON KINDLE - LIBURU ELEKTRONIKORANTZ


Irenek bidali digu Sustatun irakurritako albistearen erreferentzia: Amazonek Kindle irakurgailu elektronikoa atera berri du. Honeki liburuak, egunkariak eta blogak irakur daitezke. Dirudienez pantaila erresoluzio handikoa izateaz gain, papera imitatzen du eta horrek irakurtzea eroso suertatzen du. Prezio garesti samarra badu ere 400 €, eroslerik ez omen zaio falta. Liburu digitalen prezioa 9 € ingurukoa da eta, nola ez, digitalki babestuta daudela dirudi.

Sustatun agertzen diren galderaren hildotik hemen duzue software askearen profetak, Roger Stallman, ipuin moduan idatzitako artikulu iluna.

Liburu digitalak trukatzea debekatuko al da? Argitaletxeen negozioa kolokan egongo al da? Autoargitalpenen aro berria al dator? Zer gertatuko da liburutegiekin? Eskoletan iraultza digitala emango al da azkenean?