2007/12/19

OPEN OFFICE 2.3 EUSKERAZ

Kaixo lankideok,
dagoeneko eskuragai daukagu open office paketearen azken bertsioa euskeraz, hilabete gutti batzuk pasa dira gure hizkuntzara itzuli arte baina dagoeneko badaukagu ooo.euskalgnu.org/ web gunean.

Ondo izan

2007/12/12

GAUR GABON, GAUR GABON, OLENTZERO.COM


Eguberrirako gutxi falta da eta bi aste hauetan Olentzero edo sasoari buruzko informazioa bilatzeko, marrazkiak inprimatzeko, eskutitza idazteko edo, besterik gabe, ordubetez lasai egoteko bisitatzen dugu informatika gela, gure ikasle digitalekin. Hona hemen Olentzero-ren orrialde batzuen analisi azkarra zuek eta zuen ikasleek maitiek Googelen denborarik ez galtzeko. Balorazioak 1etik 10rera dira.

- Olentzero.com: Egia esan webgune honen helburua zein den ez dakit. Ez da Firefox-ekin bateragarria, akatsak ditu, nahiz eta euskara hizkuntza moduan aukeratu euskara eta gaztelania nahasten ditu. Ez denbora galdu hemen! Balorazioa: 4

- Olentzero.info: Urte batzuk baditu webgune honek eta sortu zenetik ez du aldaketarik izan. Grafiko kuttunak eta erakargarriak ditu baina proiektua erdi abandonaturik dagoela ematen du (esteka batzuk ez dute funtzionatzen). Txoko honetako aipagarriena jokoak eta margotzeko irudiak lirateke, Haur Hezkuntzarako oso egokiak bait dira. Balorazioa: 5 Egile hauen beste gune ezaguna: Txiki.net da.

- Eitb-ko Olentzeroa: Diseinu aldetik grazia gutxi du guneak eta hainbat aukera baditu ere ez naute erakarri. Joko basati samarra du :-), Lehen Hezkuntzakoei gustatuko zaiena, eta aukerarik interesgarriena haurren marrazkiak bidaltzearena da. Balorazioa: 6

- Olentzaro.net: Oso ongi egina dagoen orrialdea. Aukera anitzak ditu: ipuinak, errezetak, abestiak, eskutitza bidaltzeko aukera, postalak, joko pila... Flash bertsioa edo html-koa aukeratzen uzten dizu. Gutxien gustatu zaidana Olentzeroren irudia litzateke eta agertzen den ipuin "erotiko-festiboa" luzeegia dela. Hala ere 9-ko nota merezi duela uste dut. Balorazioa: 9

- Gabonak.com: 1996an sortu zen Olentzeroren txoko hau gai honi buruzko lehena izan zen, jakingo duzuenez Erentzun Ikastolako bordan ekoiztu zen ilusio handiz. Diseinua etxekoa da, Interneteko hastapenetakoa (gif animatuak non nahi) baina "retro estiloak" bere xarma duela iruditzen zait. Oraindik saiatzen gara nola edo hala gunea eguneratzen eta mantentzen. Hoberena, haur gaiztoei eskainitako gunea, antzerkien bilduma, gabon kanten hitzen bilduma eta pertsonaiari buruzko informazioan dagoen "Olentzerori galdetu" atala. Nik ebaluatzea gaizki dago baina... 7 bat ematen utziko didazue, ezta? Balorazioa:7

Gune hauetaz gain ez ahaztu Olentzeroren Basoa (HH) eta Mixi eta bere lagunak (LH) Cd-Romak baliabide onak direla gai hau lantzeko.

2007/12/11

OLENTZEROAREN ZAKUAN ETA ERREGEEN KUTXETAN…

Olentzeroak bere hondorik gabeko zakuan denetariko opariak ekarri ohi dizkigu eta, nahiz eta karga-karga eginik ibili, beti edukitzen du liburuetako tokirik.
Erregeek ere ez dute sekulan horren inguruko trabarik jarri, denon ezaguna baita haien karabana ikusgarrian denetarako tokia egoten dela.
Beraz, badakigu hori ez dela arazoa izaten, zer liburu eskatu baizik. Horra hor bada haur eta gazte literatura aukeratzeko lagunduko digun zenbait iturri eskuragarri:
PRENTSA: gure egunkariek literaturari astean behin egun bat eskaintzen diote izenburu berriak, liburu sarituak, idazleei eginiko elkarrizketak argitaratuz.
LIBURUTEGIA: gure herrietako liburutegietan gaian adituak diren argitalpenak aurki ditzakegu.
Besteak beste, CLIJ (Cuadernos de Literatura Infantil y Juvenil) aldizkariak estatuko hizkuntza desberdinetan argitaratzen diren liburuen berri ematen digu. Bereziki interesgarria da urriko zenbakia bertan urteko obrarik hoberenen panorama eskaintzen baitigu.
BEHINOLA da aurki dezakegun eta merezi duen beste argitalpen bat, euskara hutsez eta euskarazko tituluak soilik aurkituko ditugularik.
IruƱeko CIVICANek ere bere liburuxkak uzten ditu gure liburutegiko mostradorean. Proposamen desberdinak gure esku.
INTERNET: nabigatzaileak portu askotan geldi daitezke. Horien artean bi gomendatuko nizkizueke:
http: // www.galtzagorri.org
Gasteizko Galtzagorri Elkarteak euskal eta euskarazko liburuen berri ematen digu bere atarian.
http: // www.sol-e.com
(Servicio de OrientaciĆ³n de Lectura (SOL)
Estatuko hizkuntza desberdinetan argitaratu edo itzulitako liburuak ezagutaraziko dizkigu.
Bai Galtzagorrik baita SOLek ere oso orrialde erakargarri eta funtzionalak etxeratuko dizkigute adina, gai, nobedade, liburu salduen, ezezagunen edo gomendagarrien arabera.
Aprobetxa dezagun bada aurten ere Olentzero eta Erregeen eskuzabaltasuna, zaku eta kutxa zabalak geure haur eta gaztetxoak literaturaren magiaz zipriztintzeko!

Mila esker Izaskun!

2007/12/04

Software askea

Hau da etxean instalatu dudan software askeko distribuzioaren itxura, Debian en oinarrituta(beraiek esanda). Euskaraz (edo gazteleraz)dago eta Errenterian egoitza duen GISA izeneko elkarte batek garatu du (www.gisa-elkartea.org). Aste bete daramat berarekin eta ongi dago. Erabiltzeko garaian erraza da baina programak instalatzeko baditu zailtasun gehiago Wxp-k baino. Ez da setup-i eman eta kitto.
Ordenagailua W-en edo linux-en abiarazteko aukera ematen du.