2012/11/12

Usbak ez ditu artxiboak erakusten?


Egoera: USB memoria batean gorde ditugu artxiboak, ezaugarrietan hori ikusten da baina ez dugu artxibo arrastorik ikusten.


  • Antibirusa pasatu eta artxiboak hor daudela ikusiko dugu (nire Avastek ez zuen birusik detektatu).
  • Winrar ekin ireki Usb unitetea eta artxiboak agertzen dira. Aukeratu eta karpeta batera atera.
  • Beheko programatxoarekin ere artxiboak ikusiko ditugu. 
  • Azkenik Usba formateatu (antibirusak garbiketa egiten badu ez da beharrezkoa izanen)






USB Show

2012/10/18

Zibererasoa: Kanadan gertatutakoaren harira



El Paisen argitaratutako albistea dela eta hainbat burutapen datozkidan burura. Ziber-jazarpena zabaltzen da teknologia zabaltzen den heinean. Kanaduko kasua beldurgarria iruditu zait izan duen amaieragatik eta baita gizarteak izandako jarreragatik.

Inork ezin al zuen neska hau babestu? 

Guk nahikoa egiten al dugu kasu hauek azaltzen direnean?

2012/10/11

2012/10/10

SUMATRA



 SUMATRA, PDF IRAKURLEA

Adobe Reader programa oso ona da baina pisutsua, baliabide asko kontsumitzen ditu eta neketsua da (eguneraketak etengabe eskatzen ditu ). 

Sumatra aukera ona da.
PDF, ePub, MOBI, XPS, DjVu, CHM, CBZ eta CBR artxiboak irakurtzen ditu, eramangarria da, librea eta kode irekikoa ( GPLv3 ).

Sinplea, azkarra, itsusi xamarra eta eraginkorra.

SUMATRA

2012/10/03

Answergarden: Erantzunen hodeia

Oso trena sinplea, ideia laburrak (20 karaktere) biltzeko. Dida batean egiten da eta gelan edo etxetik bete eta gero erantzunak komenta daitezke hurrengo egunean. Crea proiektuan lantzen ditugun brain storminak irudikatzeko ere balio dezake. Ez duzu izena eman behar!

 
Nola hobetu ikastolako pasabidea... at AnswerGarden.ch.

Educación Tecnologica blogetik hartuta. 

2012/09/27

Liburu digitalak sortu Wikipedian bertan


Educación tecnológica: Creación de ePub con la wikipedia

Momentuz urruti gelditzen zaigula pentsatuko duzue batzuk baina liburu digitala noizbait sartuko da gure geletan. Aukerak zabalduko dizkigu material osagarria prestatu beharko dugu (ez dut uste editorialek hori egingo dutenik) edo duguna (NIEko Irakurketa Planako ipuinak ditut buruan) probestu.

Ni pertsonalki ez dut ezta euro bat ere entziklopedia eta hiztegitan gastatu nahi, sarean dugun informazioa erabil dezakegun bitartean.

2012/06/18

IVOOX: audioak eta podcastak argitaratzeko aukera polita

Aurrekoan Integratic-en inguruko esperientzien aurkezpen batean ikastetxe desberdinek erabiltzen dituzten hainbat zerbitzu aipatu ziren. Apurka-apurka aurkeztuko ditut blogean eta IVOOX izenekoarekin hasiko naiz.

Ivoox audioak partekatzeko zerbitzua da. Podomatic edo Goearen parekoa. Aldeko puntuak hauek dira:

  • Komunitate handia duela ematen du. Beraz zuen produkzioak entzule potentzial gehiago izan ditzake.
  • Audio kanalak sortzen baimentzen du.
  • Ez du edukiera aldetik mugarik.
  • Irakasle gehienentzat ulergarria den hizkuntza batean dago: gaztelaniaz (edo kristauez, batzuk garai batean esaten zuten bezala).
  • Sakeleko eta tabletekin ongi uztarturik dagoela dirudi.
Hemen duzue adibide txiki bat:

2012/05/29

WETRANSFER artxibo handiak bidaltzeko zerbitzua

Web zerbitzu honen bitartez, handiak diren artxiboak bidaltzeko modua topatu dut. Doakoa den aukera baliatuz, 2GB eko pisua duten artxiboak bidal daitezke.
Prozedura oso erraza eta azkarra da, eta ez du erregistroaren beharrik:
  • Nahi dugun fitxategia erantsi (ISO, Rar, Zip potenteetan pensatzen ari naiz)
  • Igorlearen e-posta helbidea sartu
  • Gure e-posta sartu eta bertan esteka bat jasoko dugu.
Azkenik, jasotako esteka bidali edo nonbait publika dezakegu bere jeitsiera ahalbidetuz. 2 astez goza dezakegu gure estekaz (gero ezabatu egiten dute fitxategia)
Probatu nahi baduzue klikatu HEMEN

2012/05/15

Kinovea


Kinovea programa, software librea.

Oso erabilgarria kirola munduko gauzetarako, gorputz heziketa irakasleentzat bereziki, batez ere teknika kontuak aztertzeko.


  KINOVEA

2012/04/24

Tamainako infografia!




Ezer gutxi garela zalantzan jartzen duenarentzat.
Natur Zientziak lantzen dutenentzat.
Edonorentzat.

* Pantaila osoan ikusteko aukera sakatu, merezi du eta!

2012/03/28

BOOMERANG EFEKTUA



Mendoza, oza, oza... "arrakasta" lortu duen bideoa dugu, baina ez espero zuten bezala, espero bazuten. Jaengo instituto batek, bihotz onez pentsatzen dut, bideo hau ekoiztu zuen bere ikasleekin.
Asmoa ona izango zen, institutoa aurkeztea, ikasleei partaidetza ematea... gaur egun ikastola eta eskola desberdinetan egin diren Libdub amaitezinen antzera.
Emaitza, irudien aldetik duina oso bada ere, abestiaren hitzak eta musika nahiko penagarria atera zaie eta hori dela eta, abeslarien plantekin batera, estatu osoko trufak eta isekak jaso dituzte gupidarik gabe. Horretaz gain, dozenaka parodiak atera dira Youtuben, batzuk nahiko mingarriak.
Zer ikas daiteke honekin?

  • Jakin badakigun arren, zerbait sareratu aurretik bi aldiz pentsatu behar dugula. Youtubeko aukeren artean argitaratu bai baina bere zerrendetan eta bilatzailetan ez ditu sartzen bideoa. Hau egokia da "barne kontsumorako" igo diren bideoen kasurako.
  • Bideogintzan askotan efektuekin itsututa gelditzen gara eta ez dugu behar bezala zaintzen gidoia eta, kasu honetan, ezta musika ere. Hau egin behar ez den adibide paradigmatikoa da.
  • Sarea askea da baina nire ikastola eta ikasleekin muga batzuk pasatzen ez nuke utziko. Bideoan agertzen den neska esaterako iraintzen ari dira irakur daitezkeen ehunka iruzkinean eta bere irudia berrerabiltzen bideo barregarriak sortzeko. Salatzea da geratzen den bide bakarra adingabekoekin egiten ari delako.
Eskerrak, umore pittin batekin bukatzeko, gure ikastola batzuen izenekin jokatuz lelo politak aterako liratekela: Erentzun, entzun entzun; Aritza, hitza, hitza; Ibaialde, alde, alde; Irunberri, berri, berri; San Fermin,  fin, fin... beste batzuk, berriz, ez dute zorte hori, Vianako ikastetxe publikoak esaterako, Ricardo Campano izena du, eta izen horrekin hobe lelorik ez sortzea. :-)


2012/03/20

XUXEN-ek SUEDIARRARENA EGITEN DU



Azkenaldi honetan kasualitatez topatu ditut Chromerako gehigarri hauek Eusko Jaurlaritzako euskara.euskadi.net webean.

Xuxen Chromerako: Oraindik ez dago nabigatzailearen euskarazko bertsiorik baina zuzentzaile ortografikoa bai. Hau erabiltzeko suediar hitzkuntza aukeratu beharra dago eta txiste txarra berehala atera zait "Xuxen se hace el sueco" .

HiztegiBar Chromerako: Euskalbarren baliokidea nabigatzaile honentzat.

Bestalde Microsoft Officeko Worderako atalean Xuxen eta Sinonimoen hiztegiaz  gain oso baliagarria den hau topatu dut: euskarazko estilo eta gramatikako zuzentzailea, bazen garaia! Ordenagailua Core 2 Duo izan behar ongi ibiltzeko.

Bukatzeko LibreOffice ez dugu ahaztuko, euskarazko sinonimoen hiztegia baduelako Worden antzera.

Azken bi erreferentzia hauek idazkarientzako bereziki baliagarriak dira. Etortzen diren eskuliburuak irakurri, gehigarri batzuen instalazioa ez baita oso intuitiboa.

2012/03/10

Jamendo

Jamendo gaur egun gero eta zale gehiago irabazten ari den sareko musika komunitatea da, Creative Commons lizentziapean musika igo, entzun eta jeisteko gero eta musikari eta musikazalee gehiagok erabiltzen duten lanabesa.

2012/03/08

GAUSS PROIEKTUA



Gauss proiektuko hainbat jarduera LHrako eta DBHrako euskaraturik sarean jarri dituzte eskuragai. Interesgarriak izan daitezke gelan lantzeko batez ere arbela digitala baldin badugu.


Hemen daukazue itzulitako jardueren zerrenda (berdez).

Hemendik jaitsi daitezke jarduerak konprimiturik. (pasahitza: garatu)

Ahots grabaketak online


http://vocaroo.com/ 
Grabatu, gorde, grabaketan irakasleari postaz bidali, grabaketa enkapsulatu...
Frogatu, IKT txanelako ihardueratarako ezinbestekoa?

2012/02/22

FAMILIAK ETA SARE SOZIALAK


Aurreko urtean Erentzun Ikastolako guraso eskolarako aurkezpen hau prestatu nuen. Antzeko zerbait antolatzen baduzue baliagarria izango zaizue.
Sare sozialen alde positiboak eta negatiboak aztertzeaz gain bi mezu ematen dira:
  • Etengabeko aurrerapen teknologikoen garaian bizi garela eta horrek zorabioa eta egokitu beharra sortzen digu gurasoak garenoi.
  • Bizi garen momentua ezin dugula aldatu, gure seme-alaben garaia da, gehiago gustatuko zaigu ala gutxiago, baina bizi diren mundu teknologikoa ezagutu behar dugu, gure seme-alabengandik ikasiz akaso. (Ideia hau Carmen González-en Tic-Tac Formas de enseñar, modos de aprender aurkezpenean agertzen da).
Aurkezpenaren fitxategia dinamizatzaileon Dropbox karpetan aurkituko duzue.



2012/02/10

EASEUS Data Recovery



Goizeko 8,30ak...laguntza!!

Windowsek ez du irakurtzen memoria giltza (detektatu bai baina formaturik gabe dagoela dio ). Formateatu behar omen da.

Eta segurtasun kopiarik? ... ezzzz!

Proba desberdinak, autorum artxiboa sartzen saiatu, recuva, etab. Ezinezkoa.

Beste aukerarik ikusten ez denez, formateatu eta orain bai usb memoriak funtzionatzen du.

Eta artxiboak? Arrastorik ez (programa desberdinak probatuz)

Baina ... norbaitek foro batean aipamen hau egiten du: EASEUS Data Recovery Wizard Professional 5.0.1

Bilatu, topatu, descargatu eta ... listo!! artxiboak agertu dira, berreskuratu daitezke.



PROGRAMA
(GURE BILTEGIAN)

2012/01/19

Sarean

Aurreko batean gurasoentzan hitzaldi bat prestatzea eskatu zidaten.
Helburua hauxe zen:
sarearen erabilpenaren aukerak eta arriskuak. Sarearen erabilpen arduratsua.

Aurkezpena Prezirekin prestatu nuen eta Fultxok eskatuta, hementxe duzue aipamena.

* Aurkezpena eskura duzue, ikusteko, erabiltzeko, moldatzeko, hobetzeko, euskaratzeko,etab.



Sarean