google apps etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
google apps etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2013/05/20

Google Music: Google-en doinu berria


Aurreko astean Google-ek hainbat berrikuntza aurkeztu zituen I/0 Konferentzian, horien artean Google Music, duela gutxi ezagutu dudana.
Hodeian dagoen musika bilduma litzateke, hauek dira bere ezaugarririk nabarmenenak:
  • Gure Google kontuarekin lotuta dago, noski.
  • Zerbitzu honetan daukazun musika telefonoan, tabletan edo ordenagailuan entzun daiteke. (Jada normala dena)
  • Google Play-ren bitartez erosten dituzun abestiak hor gordetzen dira baina horretaz gain dohainik 20.000 abesti igo ditzakezu!. (20.000 abesti =10 abestiko 2.000 Cd Gure musika bilduma osoa gordetzeko nahikoa, ezta?).
  • Spotify-ren moduko zerbitzua izango du, hots, hilean 10 € inguru ordaindu eta bere katalogo guztia entzuteko aukera.
Ni zur eta lur geratu naiz. Ikastolari begira lekurik okupatzen ez duen honelako bilduma bat izatea izugarria da eta apaletan asperturik dauden Cd-ak noranahi eramatea zer esanik ez.

2011/11/23

Google Cloud Connect for Microsoft Office


Konexioa hodeian?




  • Sistema Eragileak: Windows XP.NET Framework 2.0 rekin, Windows Vista edo Windows 7
  • Office bertsioak: Microsoft Office 2003, Office 2007 edo Office 2010

2011/05/11

KOLOREAK GOOGLE CALENDAR BATEAN


Etengabe ari dira Google etxekoak hobekuntzak eta eguneraketak aurrera eramaten bere aplikazioetan. Google Docsen esaterako, orain orrialde ikuspegia dago eta bertan orrialde jauziak ikusten dira beste testu prozesadoreetan bezala.
Google Calenderren orain gertakari bati kolore bat ipintzeko aukera badago, lehen ez bezala. Honela egutegi bakar batean gertakari mota desberdinak izan ditzakezu eta hauek errazago ikusten dira. Hori bai kolore aldaketa horiek editatzeko baimena duten erabiltzaileek ikus ditzakete.
Jatorrizko mezua: http://googleappsupdates.blogspot.com/2011/05/color-code-your-events-in-google.html