Mendoza, oza, oza... "arrakasta" lortu duen bideoa dugu, baina ez espero zuten bezala, espero bazuten. Jaengo instituto batek, bihotz onez pentsatzen dut, bideo hau ekoiztu zuen bere ikasleekin.
Asmoa ona izango zen, institutoa aurkeztea, ikasleei partaidetza ematea... gaur egun ikastola eta eskola desberdinetan egin diren Libdub amaitezinen antzera.
Emaitza, irudien aldetik duina oso bada ere, abestiaren hitzak eta musika nahiko penagarria atera zaie eta hori dela eta, abeslarien plantekin batera, estatu osoko trufak eta isekak jaso dituzte gupidarik gabe. Horretaz gain, dozenaka parodiak atera dira Youtuben, batzuk nahiko mingarriak.
Zer ikas daiteke honekin?
- Jakin badakigun arren, zerbait sareratu aurretik bi aldiz pentsatu behar dugula. Youtubeko aukeren artean argitaratu bai baina bere zerrendetan eta bilatzailetan ez ditu sartzen bideoa. Hau egokia da "barne kontsumorako" igo diren bideoen kasurako.
- Bideogintzan askotan efektuekin itsututa gelditzen gara eta ez dugu behar bezala zaintzen gidoia eta, kasu honetan, ezta musika ere. Hau egin behar ez den adibide paradigmatikoa da.
- Sarea askea da baina nire ikastola eta ikasleekin muga batzuk pasatzen ez nuke utziko. Bideoan agertzen den neska esaterako iraintzen ari dira irakur daitezkeen ehunka iruzkinean eta bere irudia berrerabiltzen bideo barregarriak sortzeko. Salatzea da geratzen den bide bakarra adingabekoekin egiten ari delako.
Eskerrak, umore pittin batekin bukatzeko, gure ikastola batzuen izenekin jokatuz lelo politak aterako liratekela: Erentzun, entzun entzun; Aritza, hitza, hitza; Ibaialde, alde, alde; Irunberri, berri, berri; San Fermin, fin, fin... beste batzuk, berriz, ez dute zorte hori, Vianako ikastetxe publikoak esaterako, Ricardo Campano izena du, eta izen horrekin hobe lelorik ez sortzea. :-)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina