
Haur Hezkuntzarako software librea bilatzen ari nintzela
Gcompris (izen kuriosoa) paketearekin egin dut topo. Pakete honen ezaugarriak hauek dira:
- Sofware librea da.
- Euskaratuta dago.
- 50 jarduera ditu.
- 2-10 urte bitarteko ikasleentzat egina.
- Arlo asko jorratzen dituzte: zientzia, irakurketa, fisika, algebra, saguaren erabilpena...
Linuxeko bertsioan jarduera guztiak agertzen dira, Windowsekoan jarduera gutxi batzuk besterik ez, denak nahi badituzu 20€ ordaindu behar dituzu. Hau Linux bultzatzeko egiten omen dute. Norbaitek bilatuko du modua denak lortzeko :-)
Betiko ariketaz gain baditu bitxi batzuk ere: submarinoa, uhateak, uraren zikloa... indukzioa lantzeko balio dutenak.

Bestalde
HHrako beste on-line jarduera bilduma aurkitu dut:
Fantasmin (Aplikazioa martxan jartzeko
ALUMNADO jartzen duen tokian klikatu. Primeran dago, kontu bakarra soilik gaztelaniaz dagoela da. Dena den tarteka erabil daitekeelakoan nago.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina