Ipuina erabili dugu askotan etika, tutoritza edo erlijio klaseetan hainbat balore irudikatzeko eta hauen garrantzia transmititzeko. Bideo motzak ere erabil daiteke eta filmak baino aproposagoak izaten dira eskolan denbora gutxi izaten dugulako normalean.
Zortzi minutuko bideo hau aitzakiatzat hartuta gai asko komenta daitezke:
- Naturaren leia: bizitzeko jan behar izatea.
- Nor da indartsuena? Noiz gara besteak baino indartsuagoak?
- Ehiztarien estrategia. Ahulena harrapatzea.
- Taldeko lanaren garrantzia. (Ehiztatzeko eta bizitzarako)
- Taldearen babesa. Elkartasunaren garantzia.
- Ikuspuntuak: lehoienak, bufaloenak, kokodriloarena.
- Ba al dago animalia gaiztorik? Eta onik?
- Zer lezio erakutsi digute bufaloek? Noizbait honelako zerbait sentitu al duzu?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina