2006/11/14

STUDIO ODEO

Web 2.0.aren inguruan aritu ginenean Odeo zerbitzua aztertu genuen. Gogoratzen baduzue zerbitzu honen bitartez nabigatzailean zuzenean graba zitezkeen audioak igo genitzake eta gero gure blogean argitaratu.

Orain horretaz gain mp3ak zuzenean igotzeko aukera eskaintzen du. Audacity edo antzeko programarekin grabatu eta editatu eta gero igo ditzakegu hauek ere. Kontua da helbidez aldatu dutela eta Studio Odeo eta Odeo zerbitzuak bereizi dituzte. Lehengoa grabazioak egiteko eta igotzeko balio du (hau da guri interesatzen zaiguna) eta bigarrena podcastetan izena emateko (hau ez da horren interesgarri, hezkuntzari begira, noski.).

Adibide bat:
Gure ikastolako lehendakariari egindako elkarrizketa Oinez dela eta. Hau PDA batekin grabatu, mp3 formatura pasa eta arazorik gabe igo genuen gunera. Arazotxo bat ematen du Bloggerren txertatzerakoan, html-a ez dela onargarria :-) esaten du. "No mostrar errores HTML para esta entrada aukeratuz gero primeran ikusten da.


powered by ODEO


iruzkinik ez: