2009/03/25

ScreenShoter 1.1
















Tarteka, ordenagailu pantaila irudiak harrapatu behar ditugu. Aukera hori badugu ordenagailu gehienetan baina ondoren Paint edo antzeko programekin kudeatu behar dira irudiak.
Programa txiki honekin, zuzenean egiten dira irudi harrapaketak, bai pantaila osokoak nola guk aukeratutako zatiak. Irudiak jpg, gif eta bmp formatuetan jaso daitezke.

ScreenShoter 1.1

4 iruzkin:

Xabier erabiltzaileak esan du...

Irudian klik eginez ikusi daiteke kalitate oneko harrapaketak egiten dituela.

Fultxo erabiltzaileak esan du...

Aplikazio arina, ez da instalatu behar, hasieran kostatu egin zait kokatzea baina erraza da.

Alexander Gabilondo erabiltzaileak esan du...

Beste honek aukera gehiago eta edizioa eskaintzen du: FastStone 5.3

Txuma erabiltzaileak esan du...

Arazoa, hainbat ordenagailuetan erabili dut eta oso ongi gainera. Panda 2008 Antivirusa duen ordenagailu batean ordea, erotzen da eta kapturak egiten ditu etengabean.