Gure ikastolan geroz eta gehiago erabiltzen dugu bideoa
blog batean argazki bilduma bat argitaratzeko, batez ere
Blogger zerbitzuak zuzenean baimentzen dizulako bideoak igotzen. Irakasleek
Movie Maker edo
Picasa erabiltzen dute zeregin horretarako.
Aurrekoan Baztan ikastolako Keparekin hitz egiten aipatu zidan haiek
Fotos Narradas-ekin ibiltzen zirela oso gustura. Microsoft-eko dohainiko programa da eta berezitasun hauek nabarmenduko nituzke:
- Sinplea eta azkarra da oso. Gure kasuan hori interesatzen zaigu.
- Musika eta irudien denbora automatikoki doitzen ditu.
- Musika "automatizatua" gehi diezaiokezu: musika tristea, alaia, klasikoa... eta hau ere automatikoki egokituko da. (Oso praktikoa)
Dohainik dela aipatu dut baina funtzionatzeko
Windows Media Player 11 eskatzen du eta hau ezin da instalatu litzentziarik ez baduzu. Ikastoletan "lizentziado" asko dagoenez ez da arazorik egongo batean edo bestean instalatzeko. Hurrengo bileran di-da batean ikusiko dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina