2009/02/09

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak ordenagailuan euskara erabiltzeko hiru tresna berri aurkeztu ditu

Software-produktu horiez gain, Lur Hiztegi Entziklopediko eta Lur Entziklopedia Tematiko eguneratuak eta euskaraz idatzitako doktoretza-tesiak sareratu ditu.

Xuxen zuzentzaile ortografikoaHizkuntza Politikarako Sailburuordetzak ordenagailuan euskara erabiltzeko hiru tresna berri plazaratu ditu: Xuxen zuzentzaile ortografikoaren IV. bertsioa, EuslinuxDebian 2009 software libreko sistema eragilearen bertsio eguneratua eta Wordfast, ordenagailuz lagundutako itzulpen-tresna. Horiez gain, Interneten euskararen presentzia areagotuko duten bi corpus sareratu ditu: Lur Hiztegi Entziklopediko eta Lur Entziklopedia Tematiko eguneratuak, eta euskaraz idatzitako doktoretza-tesiak.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 4.450.000 euro inbertitu ditu legealdi honetan, euskarazko Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak sustatzeko diru-laguntzen deialdien bidez. Legealdiko lau urteetan % 170 hazi dira diru-laguntza horiek. Horrez gain, zuzenean agenteei kontratatutako proiektuetan, 1.800.000 euro inbertitu ditu eta Anhitz ikerketa-proiekturako berriz, 570.000 euro eman ditu. Beraz, legealdi honetan 7.000.000 euro inguru inbertitu ditu HPSk IKTen arloan euskararen presentzia bultzatzeko eta euskarazko baliabide, tresna eta aplikazio berriak garatu eta herritarrei eskaintzeko.

Aurkeztu berri diren tresnak doan deskarga edota kontsulta daitezke www.euskara.euskadi.net webgunean.

Euskararen Berripaperatik hartuta

iruzkinik ez: