2009/02/12

IKTek ez dute askotarako balio, ez galdu zure denbora preziatua



Egun hauetan CAPeko IKT arduradun batek bidali zigun artikulu bat darabilkit buruan. Potachoven blogean goiko irudia ikusi dudanean eta demoniozko artikulua buruan nuelarik, leloaren bertsio propioak egitea otu zait.

Hezkuntzako blogak ez dira existitzen. Buelta zaitez koadernora.


edo

IKTak denbora galtze bat besterik ez dira. Hezkuntzaz kezka zaitez.


Ditxosozko artikulu horrek biziki haserrarazi dit. Larderiz betea iruditzen zait, egundoko egiak bota nahi ditu eta egundoko ergelkeriak dira nire uste apalez. Badu atzetik kritikarako arrazoi bat, baina mingarria iruditzen zait esaten dituenak eta nola esaten dituen.

Hemen perla batzuk ekartzen dizkizuet negritaz eta jarraian nire iruzkina.

"...creo que no es decisiva per se la incorporación de aulas de informática, conexiones a Internet, pizarras digitales [...] para mejorar las prácticas docentes."

Honela jarrita, per se, per se, hezkuntzan ez dago ezer erabakigarri (irakaslea salbu, noski), ez liburuak, ezta ikaskideak ere... laborategi edo bideo gela egokia izatea ala ez, ez da erabakigarri... jolastoki edo gimnasio ona izatea... zertarako? Ez da erabakigarri... liburu pila eta ongi aukeratuak liburutegian, zertarako? Ez da erabakigarri... eta interneteko kuota, ez ordaindu, ez baita erabakigarria...

"...tampoco es decisiva la incorporación de "nuevas herramientas Web 2.0" [...] Significa, llanamente, derrochar recursos económicos y, peor aún, derrochar tiempo de acción y reflexión educativa fundamental."

Honekin erabat ados nago, horrenbeste lan egin ondoren, Arantzazura joan beharra sentitu dut behin baino gehiagotan, urtebete pasatzeko hezkuntzaz pentsatzen eta nirekin batera IKT-ak erabiltzen ez dituzten hamaika irakasle ere, hezkuntzaz gogoeta egin beharrean, hor ari dira klaseak prestatzen, ariketak zuzentzen eta azterketak prestatzen espiral amaiezin batean sartuta.

Los únicos profesores que han convertido las TIC en valor para sus alumnos son aquellos que tenían elevados horizontes educativos, aquellos que ya tenían aspiraciones pedagógicas ricas y diferentes y para los cuales la incorporación de hardware o software ha dado alas a sus proyectos. La verdad, no creo que las TIC hagan, de profesores mediocres, mejores profesores.

Toma morenooooooooooooo. "No creo que las TIC hagan, de profesores mediocres, mejores profesores..." Ni las TIC, ni las TOC. Ni los libros, ni la carrera de Magisterio, ni la Virgen de Nievas, ni los cursos del Cap... Irakasle kaskarrek ez lukete ordenagailu bat ere ikuitu behar, hobe dezaketen esperantza etor baitakieke, eta ez dago ezer saminagorik, esperantza beteezinak baino.

Pasar del libro de texto a la pizarra digital, convertir esquemas o apuntes en presentaciones electrónicas, obligar a los alumnos a responder ejercicios en los comentarios de un blog, darlos de alta en un aula Moodle para realizar actividades hotpotatoes, poner “los apuntes” en un wiki… no solamente me parece un desacierto, sino que es una pérdida de tiempo y de dinero.

Honen inguruan luzez hitz egin daiteke eta egia esan proposatzen diren IKT jarduera konduktista huts batzuk ez dira eredugarri, nahiz eta, bere balioa izan. Halaber, blogen inguruan proposatzen diren hainbat jarduera ez dira egokienak komunikabide horretarako, orain, guzti hori hutsegite edo desegokikeria dela esatea oso gogorra iruditzen zait. Bide horretatik jarraituz, gure ikastoletan egiten diren fitxa eta jarduera asko hanka-sartzetzat jo daitezke errazkeriaz eta hala eta guztiz ere egin egiten ditugu.

Orain, hanka sartze izugarria izateaz gain denbora eta diru galera galanta omen dira. Diru ez dakit baina mila irakasle blog, wiki edo posta elektroniko arruntaz, bere ikasle eta hezkuntzakideekin egiten ari diren lana denbora galtzea hutsa dela esatea, gure aurpegira, denon aurpegira, farre egitea dela iruditzen zait. IKTen erabilpena (zuzena ala ez) eta hezkuntzaren inguruko hausnarketa ez daudelako kontrajarriak. Ez hori bakarrik, IKT dinamizatzaileok orokorrean, hezkuntzarekiko dugun kezkagatik aritzen gara zeregin honetan, ez "tramankuluak" gustatzen zaizkigulako edo ikastolako antibirus guztiak instalatzen disfrutatzen dugulako. Askoz ere lasaiago bizkiko ginateke teknologiarik gabeko gizarte batean, dudarik gabe. Baina, dakizuen bezala, ez gara XIX. mendean bizi

Amaitzeko, ez dut ulertzen hezkuntzaz horren kezkatuta dagoen eta etengabe gai pedagogikoaz hausnartzen ari den tipo hori nola izan duen denbora, blog batean bere burutapenak idazten... galtzeko.

iruzkinik ez: