2009/01/14

Picasa 3.0, ahaztu Photoshop


Picasa argazkiak antolatzeko eta oinarrizko ukituak emateko programa da. Horretaz gain Picasaweb zerbitzuarekin lotuta dituzun argazkiak webean argitaratzeko aukera ere ematen dizu (Tantirumairuko argazki galeria da adibide on bat) Guzti hau Google Deunaren bedeinkapenarekin.

Orain 3.0 bertsiora kaleratu dute hainbat aldaketekin:
  • Erabilera intuitiboagoa.
  • Argazkiak editatzeko tresna berriak: tanpoia, begi gorrien konponketa automatikoa...
  • Argazki talde batekin colage ezberdinak egin ahal izatea.
  • Argazkiei testua gehitu ahal izatea.
  • Inprimatzeko garaian aukera gehiago: markoa, testua...
  • Bideo editore txiki bat: argazkiak eta musika uztartzeko aukera, musika eta argazkien denboraren arteko moldaketa automatikoa, bideoak editatzeko aukera.
Azken berrikuntza hau interesgarria da oso batez ere blogintzarako. Sortutako bideoak zuzenean Youtubera igotzeko aukera eskaintzen baitu (nahiz eta momentuz saiatu naizen guztietan huts egin duen :-).

Akatsak ateratzeko garaian bi ditut: errekurtso gehiago behar dituela eta hori dela eta pittin bat geldoa nabaritu dudala, bideoak soilik wmv formatuan esporta daitezkela.

Beno, asko gustatzen zait programa hau eta nire kontuetarako erabiltzen dudan ia-ia bakarra dela esan daiteke. Erosi dudan prezioan saltzen dizuet.

iruzkinik ez: