Zapaterok IKTen inguruko eztabaida puri-purian ipini du. Bere planaren aurkezpena egin eta berehala Perez-Nievas hezkuntza kontseilariak iragarpen hau ez zuela begi onez ikusten aipatu zuen Diario de Navarran. Gainera ikastolak aipatzen ditu zeharka: "Y puso el ejemplo de la Federación de Ikastolas "que lleva más de ocho años trabajando contenidos digitales y todavía no ha decidido en qué soporte ofrecerlos". Albistearen iruzkinetan ikastolak goraipatzen dira berriro.
Aurrerago astakeriatzat jotzen du ideia.
Diario de Noticiasen irakasle batek hezkuntza kalitatea hobetzeko portatilak baino baldintza profesional hobeagoak izatea ezinbestekoa dela pentsatzen du, eta ez zaio arrazoia falta.
Afera bukatzeko kontseilariak Madrilgo ministroarekin bildu ondoren bere iritzia erabat aldatzen du eta proposamena sakonagoa dela eta eskolen teknologia-modernizatzean eragingo duela esan zuen.
Honen inguruan zera esango nuke:
- Aspaldiko partez Nafarroan ez da, eskola kontzertatuetarako gutxienez, diru-laguntzarik eman ekipoak erosteko edo ikastetxeetan sarea ipintzeko. Egin den guzti-guztia gure poltsikotik atera da eta hala eta guztiz ere Nafarroan puntan gaudela esango nuke.
- Portatilekin ez dugu hezkuntza aldatuko eta kalitatea hobetzearen erronkan pausu txikia edo anekdotikoa izan daiteke baina ONGI ETORRIAK. Guk badakigu zer egin ekipoekin, eskolaren batek ez baditu nahi bidal diezaizkigula!
- Aurrekoan Amaiak esan zuen bezala ekipoen banaketarekin ez dago dena egina, irakasleen prestakuntza ezinbestekoa da eta proiektu berriztatzaileak planifikatzeko denbora. Hori ez da aurreikusten diruaz hitz egiteko garaian eta honela proiektu asko anekdotan gelditzeko arriskua izaten dute.
- Azkenik, EAEn egiten den bezala, Nafar Gobernuak bere kontzertazioan IKT arduradunaren liberazioa gehitu beharko luke. Honela behar duen liberaziorako ikastetxeek konpentsazio ekonomikoa jaso dezaten. Dakigunez klabea da paper hau.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina