Ordiziako Jakintza ikastola orain dela urte dezente hasi zen teknologia berrien munduan murgiltzen, eta hainbat irakaslek, tresna horiek baliatuz, guztiz aldatu dute irakaskuntza eredua...gehiago irakurri
Ikasgelan iraultza egiten
Agurtzane Solaberrieta.
OrdiziaBai ala bai, ez dago beste aukerarik. Hezkuntzak teknologia berrien trenera igo behar du, eta zenbat eta lehenago igo, hobe». Maite Goñi Ordiziako Jakintza ikastolako irakasleak ez du dudarik: «Lo hartzen badugu, trena galduko dugu».
Komunikazioaren eta informazioaren teknologiak (IKT) ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan txertatzeko erronkari heldu dio Jaurlaritzak, Eskola 2.0 programaren bidez. Erronka hori ez da berria ikastetxe askorentzat, eta horren lekuko da Jakintza ikastola. Aitzindarietako bat izan da, eta egun hezkuntzako etapa guztietan erabiltzen dituzte IKTak. Esperientzia interesgarriak abiatu dituzte, eta horietako bat da Goñirena: Euskaljakintza bloga, euskara eta euskal literatura irakasteko metodologia berri eta iraultzailea. Bazterrean utzi ditu eskola liburuak, arbela eta arkatza: ordenagailua da haren lan tresna, eta IKTek eskaintzen dituzten baliabideak baliatzen ditu. Hori bakarrik, eta hori dena.
Arrazoi nagusia ikasleek euskara ikasteko zuten motibazio falta izan zen. Batxilergoko 2. mailan ematen ditu eskolak, eta, haren esanetan, behin EGAko bidea jorratuta, maila horretan ez da eduki espezifikorik eskatzen, eta horrekin ez zuen lortzen ikasleei transmititzea euskaraz gauza askoz gehiago egin zitekeela. «Eskola liburua oso pisutsua egiten zitzaien». Horrek eraginda sortu zuen bloga, 2005ean. Helburuak argi zituen: euskararekiko jarrera aldatzea, ikasleen motibazioa piztea, klaseak aktiboagoak izatea eta ikasleen autonomia eta elkarlana bultzatzea.
Ikasleak irakasprozesuaren erdigunean jarri ditu Goñik. Haiek sortzen dituzte ikasmaterialak, eta sortutako oro gizartearen eskura uzten dute. Lana nola egiten duten azaldu du Goñik. Ikasle bakoitzak lan koaderno digital moduko bat du: wiki bat. «Haiek han lan egiten dute, han egiten dituzte ariketak. Nik hor zuzenketak egiten dizkiet, eta aldaketa guztiak historialean erregistratuta geratzen dira. Gero, hezkuntzarako prestatutako aplikazioetara pasatzen ditugu, eta, azkenik, blogean jartzen ditugu». Egiten duten guztia blogean jartzen dute, eta, ikaskideekin partekatzeaz gainera, hezkuntza komunitate osoarekin eta gizartearekin partekatzen dute. Goñiren esanetan, horrek motibatu egiten ditu, eta euren lanarekin arduratsuagoak dira: «Badakite sortzen duten guztia kanpoko batek ikusiko duela, eta, beraz, gehiago saiatzen dira».
EGA prestatzeko ariketak
Egun hauetan lexikoa lantzen ari dira Goñiren irakasgaian. Hiztegia lantzeko, ariketak sortzen dabiltza. Ariketa horiek EGA prestatzeko erabiliko dituzte batxilergoko lehen mailako ikasleek, eta hala nahi duten guztiek www.euskaljakintza.com webgunean topatuko dituzte. Azken batean, ariketak prestatuz ikasi egiten dute, eta ikasitakoa besteekin partekatzen dute.
Goñik ariketa horiek sortzeko prozesua azaldu du. Ikasturteari ekin ziotenean, ikasle bakoitzak XX. mendeko euskal autore baten liburu bat hautatu zuen. Blogeko irakurlearen txokoan ikus daiteke ikasle bakoitzak idatzitako artikulua, idazlearen inguruko informazioa eta abar. Orain, hiztegia lantzeko helburuz, liburuko pasarte bat hartu dute, hain ohikoak ez diren 10 hitz azpimarratu dituzte, eta hitz bakoitzaren sinonimoa zein den ezagutzeko lau aukera eman dituzte. Hitz horietako bakoitzak dagoen testuinguruan duen esanahian kontuan harturik aukeratu behar dute baliokidea.
Ariketa jada bukatu dute, irakasleak zuzendu dizkie, eta bakoitzak egindako hutsak komentatu dizkie irakasleak klasean. Zuzenketak egindakoan, blogean sartu ditu ariketak Goñik, eta ikasleek, berena egiteaz gainera, besteenak egiten dabiltza.
Lan metodologia horrek jarraipen eta ebaluazio etengabea eskatzen dio Goñiri. Azterketarik ez du egiten; proiektuak ebaluatzen ditu. «Ez da jokatzen dena egun bakarrean, eta ikaslea gertuagotik ezagutzeko aukera dut».
Idazlanak ere beste modu batera lantzen dituzte. Koadernoan idatzi ordez, blogean idazten dituzte, eta multimedia bideoekin osatzen dute, estekekin, gai horrekin lotutako informazioarekin... Ikasleak kazetari bihurtzen ditu Goñik. Esaterako, elkarrizketak ere egiten dituzte. «Batzuetan, pasatu izan zaigu elkarrizketatuak iruzkinen bat egitea blogean». Ikasgela eta irakasgaia mundu errealera zabaltzen ditu.
Beldurra uxatzeko deia
Goñiren esanetan, IKTek baliabide ugari eskaintzen dituzte, eta irakasle bakoitzak bere ikasarlora nahi duen bezala egoki ditzake. «Nik horrela egiten dut, baina hamaika aukera daude». Horrek orain arteko metodologia pedagogikoa guztiz iraultzen du. «Ezin da kopiatu eskola liburuen eskema». Bide horretan aurrera egiteko, irakasleen jarrera ezinbestekoa dela deritzo Goñik, eta, alde horretatik, beldurra uxatzeko deia egin die. «Ez dute aparteko zailtasunik». Hala ere, administrazioari eskatu dio ikastetxeei baliabideak eskaintzeko, irakasleei lana errazteko, denek norabide berean lan egin dezaten.
asolaberrieta@berria.info

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina