2010/03/17

PLE (Personal Learning Environments)

Hemen daukazue PLE (Norberaren Ikaskuntza Ingurunea) bat zer den eta zer IKT baliabide liratekeen interesgarrienak azaltzen duen nJordi Adell-en bideoa.

II JornadasTIC Jordi Adell from Mayeutic on Vimeo.

1 iruzkin:

Fultxo erabiltzaileak esan du...

Azkeneko bileran geratu ginen Adell-en bideoa komentatuko genuela eta tartetxo bat hartu dut entzun eta niri iritzia emateko.
Hasteko esan oso komunikatzaile ona dela tipoa eta ideiak oso argi dituela.
PLE-aren kontzeptua eta inguruan dituen aplikazioak kontuan hartu beharreko zerbait iruditzen zait. Berak aipatzen dituen tresnak zerrendatu eta aztertu beharko genituzke, hauen baliagarritasuna aztertuz.
FriendFeed-era harpidetu eta batzuen feed-ak jasotzen hasi naiz. Orain betiko kontua, informazio uholdea nola kontrolatu: Twitter jarioa + FriendFeed + .... ???
Bestalde datorren urteari begira NING bezalako plataforma bat erabiltzearen onura aztertzen ari naiz blogen mugak gaindituz eta ikasleen artean interaktibitate gehiago sortuz.
Bideo hau hizpide izan daiteke Jokin Lacalle datorkigunean.