2007/09/08

EL MAMUT CHIQUITITO

Lehenik eta behin ongi etorri ikasturte berrira!

Ekainaren bukaeran ikastolako ikasleekin Oriora joan ginen antolatzen dugun mini kanpaldian. Oso aukera polita izan da beraiekin gauza askotaz mintzatzeko, baita ordenagailu joku eta Interneti buruz.

Ibilalditxo batean mutilek "Mamut txikiaren" abestia abesten hasi ziren, abestiaren jatorriaz galdetu eta YouTuben topatu zutela esan zidaten, badirudi gazteen artean arrakastatsu samar suertatu dela kanta hau.



Bideoaren beste bertsio bat. Oraingoan pelutxekin:



Burutapen bat baino gehiago sorrarazi zidaten nire ikasle maitiek. Alde batetik jakina dena, YouTuberen eragina telebistaren parekoa izaten ari dela apurka-apurka. Bestetik honelako bideoek, tentelkeri bat besterik ez badirudite ere, benetan hezigarriak direla eta mila etika saio, solasaldi, proiektu, diskurtso edo kanpaina baino askoz ere eraginkorragoak direla.

Abestia zekiten ikasleek ederki identifikatzen baitzuten hainbat jokabideen ondorioak, hots, gehiegi erretzeak minbizia sor dezakeela, gehiegi edateak zirrosia, hiesaz kutsa zaitezkeela erlazio sexualetan babesik ez bada hartzen eta abar...

Hezkuntza arloan joera honek kontuan hartu behar dugu. Hurrengo Juul kanpainarako irakurzaletasuna bultzatzeko bideoren bat sortu beharko dugu, Mamut irakurlearen istorioa agian!

iruzkinik ez: