Aurrekoan Aula aldizkariko AulaTIC gehigarrian Ramon Barlam Aspachs-ek idatzitako "El educador de la sociedad del conocimiento" artikulua irakurtzeko aukera izan nuen.
Bertan kontzeptu berri batekin egin nuen topo: digital native (jaio-digitala, jaiotzez-digitala??) eta digital inmigrant (etorkin digitala).
Kontzeptua Marc Prensky sortu zuen 2001. urtean (orain arte ez nuen entzunda) eta IKTen inguruko hezkuntza egoera adierazten duela uste dut. Irakasle gehienok etorkin digitalak gara, jaio ginenean IKTak ez zirelako existitzen, gure pentsamoldea beraz analogikoa litzateke. Gure ikasleak ordea jaiotzez digitalak dira eta bere pentsamoldea digitala da. Bi pentsamolde hauek hezkuntzan elkarren kontra jotzen ari dira momentu honetan eta, neurri batean, egoera hau izan daitezke hezkuntzak dituen arazo batzuen arrazioa.
Biziki gomendatzen dizuet artikulu hauek irakurtzea. Gure pentsamendua analogikoa denez lehenengo inprimatzea gomendatzen dizuet :-)
- Los "nativos" del mundo digital y el futuro de las Tic. El Paisen ateratako artikulua.
- Digital Natives, Digital Inmmigrants Marc Prenskyren artikulua ingelesez. (erraz ulertzen dela uste dut).
- Entrevistas: Marc Prensky: Nativos e inmigrantes digitales. (Aurreko artikuluaren itzulpen nahiko librea gaztelaniara)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina