2007/11/20

PROGRAMA SALDA I

Web 2.0-z atsedena hartzearren maiz erabiltzen ditudan programa batzuen zerrendatxoa eskaini nahi dizkizuet. Denak dohainik dira eta batzuk askeak:

  • Primo PDF: Edozein dokumentu pdf formatura pasatzen du di-da batean. Inpresora bat balitz bezala funtzionatzen du. (English)
  • Foxit Reader: PDF-ak azkar irakurtzeko programa, Adobe Reader oso mantxo bait doa. (English)
  • Izarc: Winzip programaren baliokidea. Euskaratuta dago.
  • Cobian Backup: segurtasun kopiak ateratzeko. Aukera pila ditu eta hizkuntzen artean euskara.
Hurrengo batean gehiago aurkeztuko dizkizuet. Anima zaitezte zuenak idazten!

3 iruzkin:

Irene erabiltzaileak esan du...

Eskerrik aunitz, Fultxo! Horrelako blogek ematen dizkiguten aukerak zinez baliogarriak dira programa berriak ezagutzeko. Nik, aitortu behar dut bestela ez nituzkeela ezagutuko.
Eutsi horri!

Xabier erabiltzaileak esan du...

Programa salda honetan osagarria izan daitekeen beste programa bat.
Aurrekoan bileran komentatu genuen eta azkeneko aldian maiz xamar sortu zaigu horrelako baten beharra.
PDF dokumentuak DOC formatura pasatu eta beraz editatzeko erraz izango ditugu.Solid Converter PDF prof.
Mandoaren laguntzaz lortu daiteke.

Irene erabiltzaileak esan du...

Behin baino gehiagotan suertatu zaigu PDF baten zati baten beharra. Xabierrek eman digun informazioarekin bihurtzen ahal dugu!
Eskerrik aunitz!