2008/04/04

MEDIA CONVERT.COM



Gaur goizean premiazko grabaketa pare bat egiteko beharra izan dut, eta horretarako eskura nuen tresna bakarra tf mugikorra zen!

Grabatu ondoren fitxategiek .amr formatua zeukatela ikusi dut. Programa berezirik instalatzeko gogorik ez nuenez ezaguna dugun zamzar webgunean sartu eta .amr formaturik ez du onartzen. Bilatzen hasi eta hau topatu dut, media-convert.com


Harrigarria, ez du harpidetzarik eskatzen, ezta posta elektronikorik erez, eta mugikorretan erabilienak diren formatuak ongi ezagutzen ditu. Fitxategiak igo eta segundu batzuk barru mp3 formatuan jeisteko prest.


Alde ona: oso azkarra eta aukera mordoa.

Alde txarra?: publizitatea purrustaka!


Ongi izan

1 iruzkin:

Fultxo erabiltzaileak esan du...

Balio bazaizu bost axola publizitatea. Egia esan formatu arraro horiek pasatzeko softwarea bilatzea zaila izan daiteke oso eta gune hau hori erraz egiteko bidea da denbora galdu gabe.