2009/10/12

BIDEOA ETA POWERPOINT, LAGUN ARRISKUTSUAK


Aurrekoan Haur Hezkuntzako irakasleak animatu nituen ikasturte hasierako guraso bileretarako aurkezpen batzuk prestatzen . Egia esan haien ideia izan zen eta nik irudiak erabiltzeaz gain bideoak erabiltzeko aukera aipatu nien eta oso ona iruditu zitzaien. Lanean hasi zirenean ordea bideoak txertatu bai baina gero ez ziren ikusten edo martxan jarri eta handik segundu batzuetara gelditu. Batez ere arazoa mov luzapena duten kamerekin sortu zen. Hori konpontzeko bi estrategia erabili genituen:

- PowerPoint erabili beharrean OpenOfficeko Impress erabili. Horrek aurkezpen batekin balio izan zuen, inportatu genuen eta bideoak berriro txertatu behar izan genituen.

- Bideo guztiak wmv formatura pasa, hori baitzen arazorik ematen ez zigun bakarra. Horretarako Free Video Converter erabili genuen, euskaratua dagoen doako programa. Hau bigarren aurkezpen batekin egin genuen eta Powerpoint programa erabiliz.

Bukatzeko gogoratu aurkezpenak egiteko programek ez dituztela bideoak txertatzen aurkezpenaren fitxategian, hots, aurkezpena leku batetik bestera eraman nahi baduzu bideo fitxategi guztiak ere izan behar dituzu erabiltzen duzun euskarrian.

Abisaturik zaudete! Bukatzeko esan emaitza oso eraginkorra izan zela komunikazio ikuspegitik.

Microsoft-en laguntza honen inguruan.

iruzkinik ez: